Neskak soinu txikia jotzen atera zinetenean, nire eguzki argiaren ordain-agiriak gora egin zuen nabarmen. Nietzsche filosofoak supergizonaren mitoa hartzeko erabili zuen erromeriaren munduan, elfo sukaldariek ez zidaten mutur beltzik jartzen eta adeitasun handiagoz agurtzen ninduen airea guztiz sorginduta zeukan udako amodio-usainak. Nolakoak garen: Euskal Rock Erradikalaren aldeko nire kardiopatiak ezin onar zezakeen Alaitz eta Maider entzun eta, ipurdia gaseosa bakarrik ez, bexamela ere egiten zitzaidala. Nire buruaren kontrako zentsura prebentiboak hamaika aldiz ukatuko zituen, eta ukazio bakoitzak zuriune handi bat uzten zuen nire arratsaldeko bostetan. “Isilezko sekretutan, norbera da sekretu handiena, nahi duena, norbera da”. Amorrua hartzen nion neure buruari, eta tristezia izugarria, ispiluaren aurrean. Baina gaur, guztiz nirea ez zen ni hegemoniko hartako kutxa zaharretik aterata, iragan alargunaren arbelean “barkaidazue” idatzita utzi nahi diet, malkoak begietan, bihotz hunkiturik, ni ere haietaz maitemindua nengoelako, trikitixaraino. Ai, TAOko kotxe-zaintzaileen kaleko arroparen poesia! Ai, egunkariak orrialde politikorik gabe gelditzen diren une hau! Ai mendi muino berdeak eta pinudiak eta herrixka ederrak! Ai udako maiteminaren berealdiko belarrondokoa! Haize zakarra da udako maitemina, buruko arbolen adaburuak tolesten dituena. Kartzelaldiez betetako taupada aske eta nahasia da udako maitemina, taxi bat bezala noiz pasatuko egon, eta bizitza osotik gora zain egon beharra. Udaran ez diot maiteminduta egoteari uzten, mahatsondo bat bezala nago maiteminaren lurrean errotuta, baina ez da batere ona, eta ondorio larriak ditu limoi-urazko nire osasunarentzat: Rosa Aguilar Ingurumen ministroak eta Kordobako alkate ohia “minduta” agertu zen Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatzearekin, eta bakegintzaren argudio politikoa kontuan izatea “akats larria” izan dela gaineratu zuen. Aguilarren hitzetan hautsi zitzaidan aurrenekoz uda honetan bihotza, maiteminaren halako sinpatia nion emakume horri arimaren konfederazioko argi guztiak itzali zaizkionean. Baina maiteminaren urradurari maiteminaren normaltasunak jarraitzen dio, konpentsazio gisa, eta Madrilen, egun berean, hiri berean, Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate berriaren arteko besarkada ikustean eta Arnaldo Otegi Bateragune auzian helburua talde armatuak armak uztea eta behin betiko bakearen eta benetako demokraziaren bidea jorratzea zela esaten entzutean, bihotza telebista gainean jarri eta esan nien: hemen naukazue. Gero, Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak galdera adimentsua egin zuen, eta berriz damutu nintzen bihotza sentitzearen pasioaz, baina Yves Salaverry Xalak “pilota ez da dirua bakarrik, pilota gauza handia da” zirraraz eta negarrez aldarrikatu zuenean, berriz sentitu nuen bihotza umeen partiduetarako pilotak bezain bigun-bigun eta bizia edukitzea dela munduko gauzarik inportanteena. Eta “musikaren zarata desatsegina saihesteko”, Chueca auzoan kaskoekin entzuteko agindua eman zutenean, nahiago dut ez esan bihotza nola mututu zitzaidan, baina Zea Mays taldeak egin duen azken bideoan azaltzen den irakaslearekin orain maitemindua nagoela gogoratu, eta ni baino indartsuago hasi zait bihotza. Ez da kezkatzen nauen problema, benetan esaten dizuet. Nire bihotzaren tokian nire burua izateak, horrexek bai kezkatuko ninduke.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]
Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]