Harmoniarik ez, mesedez

  • Dino Buzzati. (Itzultzailea: Josu Zabaleta) ::Tartariarren basamortua

    autoekoizpenaAlberdania-Elkar

    orrialdeak ::302

    prezioa ::15,50€

Tartariarren basamortua
Tartariarren basamortua
“Dino Buzzatiren Tartariarren basamortua eleberriak inor ez du hotz edo epel uzten”. Halaxe dio Josu Zabaletak, idazle italiarraren lana euskaratuta, oparitzen digun itzulpen lortu honen hitzaurrean. Eleberri gogorra da, orrialdeak pasa ahala itomena eragiten dizuna baina, aldi berean, utzi ezin duzun horietakoa. Hemen ez da inolako gerra ez kutsu odoltsurik ageri, zertarako? Buzzatik ez du horren beharrik. Nahikoa izan du gizona, edo gizonak, harresiz inguratutako espazio mortu batean kokatzearekin beren beldurrak, historia edota pentsamenduen bitartez, irakurlea, ihesi doan denbora berreskuraezinari buruzko gogoetara bultzatzeko.

Giovani Drogok, Bastiani Gotorlekura iritsi zenetik egunak, hilabeteak, urtaroak, pasatzen ditu paisaia mortu betiberari begira, zerumugatik etsaia noiz iritsiko den zain. Arau militarren zurruntasuna, pareta atzeko uraskaren zarata eta gaueko zapata hotsak zera desiragarriak bilakatu dira Drogoren eguneroko bakardade horretan. Bere bizitza higatuz joango da inoiz iritsiko ez den gertaera handi baten zain. Non gelditu dira abenturaz jositako gaztaro garaiak, amodioak, lagunak, arduragabeko momentuak?

Idazleak, Bastiani Gotorlekua inguratzen duen basamortu horretara zuzentzen du gure arreta, pertsonaia bera ez baita gai haren islan bere irudia identifikatzeko. Aukera galduen eremua, hustasuna, desbizitza aurrean zabaltzen zaion arren ez da ikusteko gai.
Betiereko zirkuluaren ideia antzematen dugu; Drogok, bera bezala gotorlekuan bizitza osoa eman zutenen oinordekotza hartzen du, ondoren etorriko direnek haren lekua hartuko duten bezala, etenik gabeko gurpil batean.

Zenbatek sumatu du bizitzari so egunak igarotzen dituela, run-runka ari den etengabeko erritmo bati jarraituz? Gugandik at datorren musika baten pean bizi gara, hasieran gorrotagarri dena baina, azkenik, automatismo osoz geure egiten duguna. Gutxika orkestraren instrumentu bilakatzen gara, notak entzuteari utziz, zuzendariak jotzeari uzteko agindu arte. Baina agindua ez da kanpotik iritsiko, gurpila eten ezin den modu berean eta Drogoren bizitza aldatuko duen gertakari handia etorriko ez den bezala. Norberak eragin behar du aldaketa, bere bizitza eta kanpoko erritmoaren arteko melodia harmonikoan jausi gabe.

Beraz, begiak zabaldu eta belarriak zorroztu ditzagun. Basamortua eta desafinazioa antzemateko gai ez bagara, salduta gauden seinale. Momentu horietarako, konponbide gisa, Dino Buzzatiren Tartariarren basamortua berrirakurtzea gomendatuko nuke.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude