argia.eus
INPRIMATU
Kalparra
Jakoba Errekondo 2011ko uztailaren 05a
Castanea Sativa.
Castanea Sativa.Jakoba Errekondo.

“Aurten parte onekoa ez den zerbait badator” eta antzekoak entzun ditut udaberri honetan. Loraldi bikainak, fruituak oparo, hostajeak jori, uzta aberatsak... eta nekazariaren badaezpadako pentsaera horrek ezin gozatzen utzi gaitu. Uztaren peskizan, bizimodua aroaren araberari lotuta bizi dena beti da nokieroko botikaren beldur.

Aurtengoan ez da, oraindik, aldrebeskeria handirik izan eta ustela ez den ustearen beste erdiaren bidetik doa dena. Baita, Castanea sativa, gaztainondoen loraldia ere, ikusteko modukoa. Urtero, egunik luzeenetan ileordekoa janzten dute, aurten inoizko kalparrik trinkoena. Hori bai, kolorea ez dute aldatu, betiko rubio-rubio ageri dira. Hermafroditak izanagatik kalparra lore ar harroek osatzen baitute, alderdi arra lorietan den egun bakanak. Alde emeak isil asko fruituak haziko ditu. Aurtengo uzta? Ikuskizun dago; gero gerokoak!

Ederki zioen lehengo batean Pello Zabala maisu handiak: “... lurrazalak berez urtero janzten duen kalpar natural aurten tximatsuago...”.