"Baionan posible da bizitzea euskararekin kontakturik izan gabe"

  • Nafarroa Behereko Donamartirin jaioa da Sallaberry, nahiz eta urteak diren Baionan bizi dela. AEK-ko irakaslea da. Euskaraz bizi nahiak pozak eta frustrazioak eragiten dizkio. Han eta hemen bloga terapia gisa darabil, baita antzeko sentsazioak bizi dituenarekin bizipenak partekatzeko ere.
     

Bea Sallaberry
"Etengabe lotu behar dugu jendeak ikasitakoa egin ahal duen erabilerarekin".Gaizka Iroz.

Duela 6-8 hilabete bloga ireki zuenean apustua egin zuen lagunekin. Bea Sallaberry seguru zen sei hilabetetan topatuko zituela hamar egoera non epaitu edo kritikatu duten euskaldun gisa aritzeagatik. Sei-zazpi kontakizun egitera fite ailegatu da eta gogoan dituen batzuk idatzi gabe ditu oraino.

Egoera pozgarriak ere kontatu dituzu blogean. Ahozko azterketan, epaile zinela, “Mozarten edozein aire baino finagoa” entzuteko parada izan zenuen.
Posible da norbaitek hain ongi hitz egitea euskaraz? Gaur egunean ez da politikoki zuzena euskararen kalitateaz hitz egitea, garrantzi handiagoa ematen zaio euskaldun kopuruari, euskara erabiltzeari, baina batzuetan entzuten dituzu jendeak euskaraz eta pentsatzen duzu, “zertan ari gara?”. Ados, euskaraz ari da, baina masakratzen du. Badira euskaltegitik edo ikastolatik pasatu ez direnak, euskara etxean jaso dutenak, eta gutxitan entzuten den kalitate maila dutenak.

Azterketako ikasle fina horren adibide da, ezta?
Bai. Bestelako jendea etortzen da normalean. Erakustaldi bat egitera bezala datoz, uste dute erranaldi luze eta konplexuak eginez, subjuntiboa sartuz, hitz egin behar dutela. Hizkuntza bitxia sortzen dute, zuzena izan daiteke, baina ez da naturala. Azterketako hark orduak hitz eginen luke, hizkuntzari begiratu beharrik gabe.

Iritzi prefabrikatuak dituen jende kategoriaz aritu zara blogean.
Badira euskaltzaleak, badira euskaltzaleak ez diren euskaldunak, eta badira euskarari buruzko iritzia aldatuko ez dutenak, euskara zaharra dela uste dutenak, ez duela balio, gaur egun haur bati euskaraz egitea ez dela egokia uste dutenak. Jende horiek ez dute lotsarik zuri holako gauzak aurpegiratzeko.

Egoskorrak ala ezjakinak?
Beharbada denak ez dira euskararen traumatikoak (etxean euskara jaso ez dutenak), baina erraten dizute ez dela egokia euskaraz egitea edo konplikatua dela... Eta gu hasten gara argumentatzen luze eta zabal, onurak, elebitasuna... Anitzetan deusetarako ez, zeren eta pasatzen dugu denbora eta holako jendeak ez du iritziz aldatzen. Jendea etortzen bazaizu galderekin, kuriositate pixka batekin, ongi da, baina batzuetan behar da jendea inarrosi.

Pastelerian gazte baionesak espainolez ari zinela uste izan zuen. Euskaraz ari zinen.
Anitzetan gertatzen da. Hiriguneetan, erdialdean gutxiago, baina Baiona batean posible da bizitzea euskararekin sekula kontakturik izan gabe. Euskararen presentzia karrikan biziki txikia da. Noiz ikusten du euskara baionesak? Ez bada honat etortzen dela bazkaltzera [Kalostropean gaude, AEKren egoitzako tabernan].

Arnasguneen garrantzia aipatu duzu.
Ikaslearen kasuan zailena ikasteko motibazioa izatea da. Baina gero, non erabiltzeko? Arnasguneak badira, guk badakigu non diren, baina ikasten hasi den pertsona arruntak 6-7 urte behar ditu gutxienik oinarrizko maila lortzeko, eta gainera panorama guztia frantsesez dauka.
Ni super berezia naiz Iparraldean. Nire biziaren %80 euskaraz egiten dut, nire familia, lagunak, bizilagunak, lankideak... Guztiak euskaldunak dira. Baina euskaldun arruntak zenbat egiten du euskaraz? Aukerarik ez du. Badakizu badirela gune batzuk non euskaraz egin ahalko duzun, baina zure eguneroko bizian lagun guztiak frantses hiztun elebakarrak badira?

Arnasguneak, eta euskarak izan behar duen balio erantsia.
Irakasleok, euskara irakasten dugunean, etengabe lotu behar dugu jendeak ikasitakoa egin ahal duen erabilerarekin. Bultzatu behar dugu jende horiek zubiak egin ditzaten euskara nonbait erabiltzeko; izaten ahal da ekitaldi batzuen antolaketa, leku batzuk, beste jende bat ezagutzea, sareetan lotzea jendea... baina euskarari ematea funtzio bat: nik ikasi dut eta erabiliko dut ekimen honetan, honetan eta honetan. Bestela, nire lankide batek erraten du badirela “arinaiztarrak”. Euskara ikasten ari zara, baina ikasketek iraun dezakete hogei urte, ez baldin baduzu momentu batez salto hori ematen. Arinaiztarrek behar dute euskara baliagarri izatea, kultura, zentzu zabalean.

Hizkuntza eta kultura bereizita erabiltzen direla diozu.
Gaurko egunean kultura ondare bezala ulertzen dugu anitzetan, eta kulturaren definizioa berez ez da hori. Bestelako jakintza guztia ere euskaraz tratatu behar da. Hizkuntza transmisioa, familia transmisioarekin, eskola transmisioarekin edo AEKrekin lotzen da. Hizkuntzak balio du baldin eta erabilera esparrua baldin badu, nonbait kulturarekin loturaren bat baldin badu. Euskara eta kultura ez dira bereizi behar eta ahalik eta uztarketa handiena behar da, bestenaz biak galduko dira.

Dezepzioak eta frustrazioak agertu dituzu blogean, Iparraldean euskarak duen larrialdi egoera ez duzu ezkutatu. Alta, baikor ere bazara.
Iparraldean kalean gurutzatzen ditugu jendeak eta ez dakigu euskaldunak direla. Hainbesteraino barneratu dugu seguru asko ez dela euskalduna, non frantsesez hasten garen. Hor bada alimaleko lana egiteko, euskalgintza horretan ari da. Bestenaz, zure militantziaren esku gelditzen da beti. Sartzen zara herriko etxeko bulegoetan eta segur aski langileetako bat euskalduna izango da, baina hori jakitera iristeak galdeginen dizu indar bat egitea. Euskaraz egitea beti zerbait gehiago da, ez da zerbait arrunta.
Azken urteetan administrazioan ibili naiz klaseak ematen eta harritu naiz zenbat euskaldun den.


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude