Zein distantzia ote Auzitegi Nazionaletik Ajuria Eneara?

Markel Olano eta Martin Garitano elkar besarkatzen
Markel Olano eta Martin Garitano elkar besarkatzenJakoba Manterola / Argazki Press

EURI LEHORRA dokumentala ikusi duenak badaki ezker abertzalearen zati bat zertan aritu den azken urte luzeetan. Negoziazioa eta elkarrizketa dira dokumentalaren ardatzak, eta dokumentalak argi uzten du ezker abertzalearen sektore bat horren atzean ibili dela luzaroan. Jakinda 2006ko Loiolako saioaren hastapenak Elgoibarko baserri batean direla, hamarkada bateko epeaz ari gara. Eta dokumental hori irentsi duenak, jakin badaki baita ere, hamarkada horretako urte luzeetan ezker abertzaleko sektore horrek nola egiten duen porrot elkarrizketa eta negoziazioaren helburu horietan. Utz ditzagun arrazoiak eta bestelako azterketak eta zentra gertakizun objektiboetan: porrot egiten da eta listo.

Dokumentalaren hariari jarraituz, arrakastaren klabea Hegoafrikatik etorri zen: “Borroka armatua utzi behar duzue, bide politikoan murgildu eta negoziatu”. Horren sinple, horren sakon. Aspalditik ezaguna eta errepikatua zena, baina gauza ezin zitekeen klabe horren barrunbeetara sartu gabe, argi ikusten da ezker abertzaleko sektore hori azkenean garaile ateratzen dela eta, behingoz, borroka armaturik gabeko borroka politikoaren ateak irekitzen direla ezker abertzalean. Hori guztia ezker abertzaleak aldebakarrez erabakia.

Arrakasta hori da Bateragune auzian zigortu nahi dena. Horregatik euskal gizartean ez dago auzi hau defenda dezakeen pertsona kabalik. Edo bai, hobeto esanda, badira Laura Garrido eta gisako popularrak, eta bestelako agindurik jaso arte horixe egingo dute, baina jakinik fitxa mugitzeko ordua ere gero eta gertuago dutela, udazken edo udaberriko kontua dela; beren polizi eraginkortasunean gogorturik, agian oraindik ohartu gabe dagoeneko Auzitegi Nazionaleko kaiolatik Arnaldo Otegi eta Rafa Diez bilakatu direla beren bizkartzainik eraginkorrenak.

Auzitegi Konstituzionalak irekitako ate berriaren logikak absoluzioa eskatzen du, baina Auzitegi Gorenaren logika zaharrak zigorra. Eta orain logika politikoa eta justizia gailenduko balira ere, Otegi eta ezker abertzaleko zuzendaritzaren dozenaka kidek udazkenean –seguruenik– egin beharko dio aurre Herriko tabernen auziari. Badirudi Estatuak aspaldi erabakia zuela Otegi nola hala espetxeratzea eta ez dirudi ezker abertzaleko liderrak ataka horretatik ateratzea samurra izango duenik.

Espainiak beti egin izan du argi espetxearen erabilera gatazka honetan, eta badu logikarik pentsatzeak honen azken txanpan ere hala egingo duela, bai ezker abertzalearen buruzagitzarekin eta baita gainerako euskal presoekin ere. Laster ikusiko dugu erabilera horren nondik norakoa, batez ere egungo –bake?– prozesuak aurrera egiten duen neurrian, euskal gizarteak presoen gaia mugitzea eskatuko duelako, eta PPk bere lehen kartak agertu beharko dituelako.

MARIANO RAXOI Moncloako hurrengo maizterra izango da itxura guztien arabera. Benetako mirariak hamarkadaz behin gertatzen dira eta PSOEk izan zuen berea Zapaterorekin. Markel Olanok ez zuen jauregirik bizitzeko eta Martin Garitanok ere ez du izango: ez dut uste faltan botako dutenik gainera. Ez arrazoi pertsonalengatik, baina seguruenik Olanok faltan botako duena boterea da, Garitanok gustura hartuko duena. Desiragarria litzateke argazkiko bien arteko beso lotzea protokoloa baino zerbait gehiago izatea. Euri lehorra dokumentalean gogorarazten den moduan, Irlandako bake prozesuaren oinarrietakoa Adams-Hume akordioa izan zen. Olano eta Garitano ez dira Adams eta Hume, jakina, baina akaso beren familietako te prestatzaileetakoak izan daitezke.

Ez legoke gaizki gogora ekartzea Irlanda eta Hegoafrikako gatazketan Mandela eta Adams non ziren. Eta bai, badakit historia ez dela errepikatzen, baina aurtengo maiatzaren ondoren, dagoeneko ez da astakeria pentsatzea Otegiren hurrengo jauzia Auzitegi Nazionaletik Ajuria Enerainokoa izan litekeela.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude