Hosto eta orri artean

  • ANTTON KAZABON ::Letrak elurretan

    elkar

    orrialdeak ::72

    prezioa ::9,80€

Letrak elurretan
Letrak elurretan
Denis mendian bizi da aitonarekin, herritik eta eskolatik oso urruti eta horregatik ez du irakurtzen ez idazten ikasi. Arazo horri irtenbide bila Denisen lehengusina gonbidatzen dute Gabonetako oporrak pasatzera beraiekin mendiko bordan, eta horrela mutilari irakatsi ahalko dio irakurtzen eta idazten.

Kazabonen liburu hau opor horien kontaketa dugu, nola iritsi zen Edurne; nola hasi zen inguruak ezagutzen Denisen laguntzarekin; nola ikasi zuen neskak zerua irakurtzen: “goiz gorri, arratseko euri” (45. orrialdea); lurreko markak irakurtzen: “ikusten al dituzu lurreko marka hauek? Lur gorri hauek guztiak, gauez basurdeek janari bila, muturrarekin harrotutakoak dira” (30. orrialdea); antzaren jokabidea irakurtzen: “hotza datorrela. Eta bihar bertan, beharbada, elurra mara-mara egingo duela. Antzarak oso azkarrak dira, eta neguko hotzaren kilimak atzetik sentitzen dituztenean, ihes egiten dute, eguraldi hobearen bila” (23. orrialdea).
Egunak joan ahala irakurlea mendiko bizimodua ezagutzen joango da, Edurneren eta Denisen arteko harremanaren ondorioz natura ere hobeto ezagutuko du; baina baita bi neska-mutikoen artean sortzen ari den sentimendua ere, adiskidetasuna baino sendoagoa dena.

Antton Kazabonek gertakariz, abenturatxoz osaturiko idazlana eskaintzen digu, oso erraza egituran (egunero gertatzen diren kontuak azaltzen baititu, orden kronologiko batean) eta sinplea idazkeran, elkarrizketen bidez informazio asko helaraziz (eta horrek, besteak beste, testuari arintasuna ematen dio, erraztu egiten du irakurketa biziagoa bilakatuz). Baina sinpletasun horretan bada mezu bat baino gehiago; adiskidetasunaz, ekologiaz, naturaren ezagutzaz… Baita kulturari buruzko gogoeta ere. Edurnek Denisi irakatsi behar dio letrak irakurtzen, letrak idazten; baina Edurnek berak askoz gauza gehiago irakurtzen ikasten du Denisek irakatsita. Eta kulturaz, jakitun izateaz, bada gogoeta nahiko polita Edurne eta Denisen arteko elkarrizketa batean:
“–Bihar hasi beharko dugu, Edurne. Ez badut irakurtzen ikasten, bizitza osoan ezjakin hutsa izango naizela esango dit aitonak. Nik ez dut horretarako batere gogorik, baina… Badakizu, ni hosto eta orbel artean gustura ibiltzen naiz, baina liburuetako orri artean… Ez dakit nola moldatuko naizen.

–Zu ezjakina? Nahi nuke nik zuk adina jakingo banu” (41-42. orrialdeak).
Irakurketa goxo eta arin horretan oso lagungarriak dira, bestalde, Jokin Larrearen irudiak, egoera ederki islatzen duten zuri-beltzeko irudi lortuak eta liburuaren tonuarekin bat egiten duten ilustrazio ederrak.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude