Knickerbock, inoiz existitu ez zen idazlea

Washington Irvin.
Washington Irving idazlea. Irvingek 1809an egin zuen marketin bitxian du jatorria New York Knicks saskibaloi taldearen izenak.Perry-Casteñada Library

New York, 1809ko abenduaren 6a. Washington Irvingek (1783-1859) A History of New York from the beginning of the World to the end of the Dutch Dinasty (New Yorkeko historia mundua sortu zenetik dinastia holandarrera arte), historiari eta politikari buruzko satira zorrotza argitaratu zuen. Baina lana salgai jarri baino lehen, kanpaina bitxi eta eraginkorra burutu zuen.

Liburua Diedrich Knickerbock izengoitiz idatzi zuen. Eta idatzi ondoren, New Yorkeko komunikabide guztietan berak asmatutako historialari holandarra desagertu zela zabaldu zuen. Hotel batean gela hartu, liburuaren eskuizkribua bertan utzi, eta Knickerbockek sinatutako ohar bat idatzi zuen: existitzen ez zen historialariari zerbait gertatuz gero, hoteleko jabeei izkribua argitaratzeko eta irabaziekin hoteleko kontua ordaintzeko baimena ematen zien.

Misterioz betetako auziak New Yorkeko biztanleen jakin-mina piztu zuen, eta, azkenean, idazlana argitaratzean, salmentetan sekulako arrakasta izan zuen. Irvingen marketin joko maltzurrak emaitza ezin hobea izan zuen. Salmentez gain, lanak kritika bikainak jaso zituen; amarruak amarru, liburua ona zen. Eta benetan gertatutakoa azaleratu zenean ere, New Yorkeko herritarrek ez zuten, itxuraz, txarrera hartu. Berehala, knickerbocker hitza New York sortu zuten kolono holandarren oinordekoak izendatzeko erabiltzen hasi ziren eta, denboraren poderioz, New Yorkeko herritar guztien ezizen bihurtu zen.

Hala, 1946an, Basketball Association of America –NBAren aurrekaria– sortu zenean, New Yorkeko saskibaloi taldeari Knickerbockers izena ipini zioten. Eta egun oraindik izen bera du, Knicks laburduraz ezagunagoa bada ere.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude