"Arantzako barnetegian egin nuen topo benetan euskal munduarekin"

  • HABEko hizkuntza probetan epaile lanetan harrapatu dugu Jokin Melida euskara irakaslea. Mahaia ondo ezagutzen du beste aldetik ere 34 urteko irundarrak, euskaldun berria baita, euskaltegian eta barnetegian ikasia. 16 urtera arte, bere giroarekin zerikusirik ez zuen “mundu paraleloa” zen euskararena.

"14 urterekin Oinarrizko Hezkuntza Orokorra bukatu genuen gai izan gabe euskaraz esaldi oso bat zuzen esateko"Mikel Garcia

Oso berandu arte ez zenuen ia harremanik izan euskararekin.

Hala da. Ama Irungoa da eta aita Palentziakoa; amak euskara ikasi du gerora, irakaslea denez eskolak emateko, baina txikia nintzenean ez batak ez besteak ez zekien euskaraz eta A ereduan eskolatu ninduten, Irungo Dunboa ikastetxean. Garai hartan ez zen orain bezala, denak ziren A eredukoak, ikastola izan ezik, eta orduan ikastolarekiko aurreiritzi asko zegoenez, gurasoek ni Dunboara bidaltzea erabaki zuten. Astean ordubete ematen genuen euskara, abestiak eta halakoak, eta 14 urterekin Oinarrizko Hezkuntza Orokorra bukatu genuen gai izan gabe euskaraz esaldi oso bat zuzen esateko. Batxilergoa ere A ereduan egin nuen eta 3. mailan, 16 bat urterekin, euskaltegira joan nintzen lehenengoz.

Ordura arte erdalduna al zen zure ingurua?

Bai, familia eta lagunak erdaldunak ziren –euskaldun berriak gara hiru anaiak–. Nire ikaskide bat euskalduna zen, baina horri “el vasco” deitzen genion. Imajinatu. Niretzat euskara zen hemen batzuek hitz egiten zuten hizkuntza, mundu paralelo bat, eta beharrik ere ez nuen sentitzen, erdaraz inongo arazorik gabe moldatu nintekeelako nire inguruan. Azken finean, testuinguruak asko baldintzatzen du.

Eta zergatik erabaki zenuen euskara ikastea?

Euskarazko musika taldeak entzuten hasi nintzen, Negu Gorriak eta horrelakoak, eta nik uste sentsibilizazioa, hasiera batean behintzat, hor sortu zela. Kantuetako hitzen esanahia jakin nahi nuen, beste mundu hori ezagutu. 16 urterekin, hilabeteko ikastaro trinkoa egin nuen udan. 4. urratsean sartu nintzen, maila baxuarekin, aintzat hartuta HABE1 profila 6. urratsa gaindituta lortzen dela. Hurrengo urtean berriz ere errepikatu nuen, 5. urratsean, eta unibertsitatera joan aurreko udan, 17 urterekin, barnetegira joatea erabaki nuen. Hori izan zen egiazko bultzada, eta shocka, Arantzako barnetegian benetan egin nuelako topo euskal munduarekin eta euskararekin. Ikusi nuen euskara nolakoa zen benetan, konturatu nintzen sarri gauzak ez direla esaten idazten diren bezala, ikasitakoa baino aberatsagoa dela hizkuntza… Oraindik gogoratzen dut bertako batengana hurbildu eta galdetu niola, nire euskara txukunean, “ze, egunkaria irakurtzen?” eta berak, “ez motel, periodikoa leitzen”. Hurrengo urtean ere egonaldia errepikatu nuen Arantzako barnetegian.

Aldi berean, Euskal Herrian bizi ginela, berezko kultura eta hizkuntza genuela… Horri guztiari buruzko kontzientziazioa hartzen hasia nintzen institutuan –azken finean, hizkuntza ez da soilik komunikazio tresna bat, bihotzeko zerbait ere bada–, gainera lagunez aldatu nuen sasoi hartan eta giro euskaldunean murgildu nintzen. EGA atera ostean, gizarte hezitzailea naizen aldetik, Hondarribiko institutuetan Gizarte trebetasunak eta Heziketa afektibo-sexuala irakasten hasi nintzen eta euskaraz lan egiteko ohitura hartu nuen.

Bakoitzak bere prozesua eta bere erritmoak ditu, nire ibilbidean faktore asko elkartu ziren, barne eta kanpo faktoreak. Euskaltegiko ikasleek galdetu ohi didate ea noiz iristen den momentu hori pasatzen zarena gaztelaniaz pentsatzetik euskaraz pentsatzera, itzulpen mentalik egin behar ez izatera. Bada, ez da egun batetik bestera gertatzen, baina barnetegian jada esaten zidaten, ‘gaur euskaraz egin duzu amets, Jokin, bakarrizketan ari zinen gauean’. Eta nik esaten nien amesgaiztoa izango zela, kar, kar, kar. Hori izan zen hasiera, batetik bestera igarotzeko lehen urratsak. Hizkuntza ikasi nahi duen edonori barnetegira joatea aholkatuko nioke, benetako murgiltzea hor ematen baita.

Antxeta Irratian ere aritu zinen esatari.

Bai, lagun batekin sexualitateari buruzko irratsaioa egin nuen eta gai teknikoak euskaraz ongi nola komunikatu lantzeko balio izan zidan. Hitz egiteko beldurra galtzea funtsezkoa da, eta hor txartel gorria atera behar zaio euskaldun zahar askori, euskalduntze prozesuan ari direnei akatsak zuzentzen dizkietelako kasik barre eginez eta lotsaraziz. Kontrakoa egin behar da, hitz egitera bultzatu.

Euskara 16 urterekin ikasten hasi eta euskara irakasle bihurtu zara. Mitoa al da euskara ikastea zaila dela?

Euskara ez da zaila. Ingelesezko aditzak errazagoak dira gaztelaniazkoak eta euskarazkoak baino, ez direlako kasik deklinatu behar eta abar, baina bestela hizkuntza guztiak dira zailak edo errazak norberaren motibazioaren eta testuinguruaren arabera. Bestalde, niri erronkak asko gustatzen zaizkit eta hau horietako bat izan da: euskara ikasi badut, zergatik ez dut hizkuntza hori irakatsiko? Gainera, euskalduntze prozesua bizitu dudanez, oso baliagarria da ikasleak eta beraien ezintasunak ulertzeko. Ikasleei kontzeptuak barneratzen laguntzeko, bere garaian erabili nituen teknikak aprobetxatzen ditut.

Zer ekarri dizu euskara jakiteak?

Erdal testuinguruan bizi nintzen, eta euskarak euskal munduko ateak ireki dizkit: pertsona berriak ezagutzeko balio izan dit, sentsibilitate eta kultura oso bat ezagutzeko. Euskal kantautore zale amorratua naiz (Laboa, Lertxundi, Peio eta Pantxoa…) eta ez badirudi ere, asko ikasten da kantetako hitzetatik. Euskarazko prentsa irakurtzeko ere –eta beraz mundua beste ikuspegi batetik ikusteko– baliagarria izan zait, eta tabernan zerbitzaria ere banaizenez, gaztelania baino gehiago erabiltzen dut euskara bezeroekin. Irunen euskaldun ugari dago, baina armairuan daude asko, eta dakitenean zuk euskara badakizula, euskaraz egiten dizute. Bestela, joera izaten da lehenengo hitza erdaraz egitea.

Nolakoa izan da zure esperientzia euskaltegiko irakasle gisa?

Euskaltegian 2004tik aritu naiz lanean. Oiartzungo AEK-n lehenik eta Irungo Herri Jakintzan orain. Denetarik dugu: titulua atera nahi duten gazteak, euskara hobetu nahi dutenak, zerotik hasten direnak –kanpotik etorri direlako batez ere–… Nire profila, A ereduan ikasitakoena, zaila da ikustea gaur egun. Oro har, Oiartzunen sentsibilizazio handiagoa dago, edo arraro eta desberdin ez sentitzeko ahalegina; eta Irunen beharra dago sarri, ikasketek edo lanak bultzatuta, baina Irunen, arraro euskaraz egiten duena sentitzen da hainbat denda eta lekutan, ez alderantziz. Dena den, gertatu zait txikitan nirekin ikasi zutenekin elkartu eta orain euskaraz aritzea, haiek ere ikasi dutelako. Askotan bi mundu paralelo dira, bakoitza bere burbuilan, bai erdal mundua eta bai euskal mundua, eta batzuetan topo egiten dute erdibidean, gu bezalako pertsonengan, euskaldun berriengan.

Zer moduzko euskara maila dago Irunen?

Hobetzen ari dela esango nuke. Irunen gazte koadrila bat euskaraz hitz egiten ikus dezakezu gaur egun, hori ez zen ohikoa duela urte batzuk. Haur parkeetan ere geroz eta gehiago entzuten da euskara, eta eskoletan D ereduak du arrakasta gehien. Dena den, asko falta da oraindik egiteko, batez ere erabilerari dagokionez. Udalak euskararekiko duen jarrera ona dela esango nuke, baina askotan erritmo kontua da. Euskara bultzatzeko aurreikusita dituzten ekimen batzuk azkarrago egin beharko lituzkete.

Eta zer datorkizu burura ikusten duzunean euskaldun zahar bat, txikitatik euskara jaso duena, baina gaur egun euskaraz kaskar egiten duena?

Pena pixka bat ematen dit. Testuinguruak bultzatzen zaitu azkenean, eta hemen askotan euskaraz hasi baina gaztelaniaz bukatzen dugu. Eta euskaraz txarto egiten duen baten bat baldin badago lagun taldean, gainerako guztiak erdaraz egitera bultzatzen ditu maiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


Mila euroko soldata artistentzat

Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzen I. Inkesta argitaratu berri du. Inkesta bete dutenen %40k du jarduera artistikoa lanbide. Batez beste, hilean, 1.027,5 euro irabazi zituzten 2023an. Inkestatuen %33,8k erantzun du azken urtebetean jarduera uztea pentsatu... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Patri Urkizu euskaltzale, ikertzaile eta idazle lezoarra zendu da

78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.


Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Badator Begizta, euskarazko telebista kanalen bilgunea

Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzeko sortu du erreminta Izarkomek. Urtarrilaren 2tik aurrera egongo da erabilgai Begizta, oraingoz Izarkom eta Onaro operadoreetan. Edukia hainbat gailu ezberdinetan ikusteko aukera emango du, baita bost profil... [+]


“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


Eguneraketa berriak daude