argia.eus
INPRIMATU
Aurore Martini jarriak

Joanes Etxebarria 2011ko ekainaren 28a

I
Euroaginduz zigor liteke
Berlusconi Rumanian,
euroaginduz zigor liteke
eta eskala haundian,
euroaginduz zigor liteke
oinarriturik egian,
baina zentzua galdurik dabil
Europa azken aldian,
gaztea botaz eta tortura
utziz komisaldegian.

IV
Txakurrak jin ta izan daitezke
beltzak, gorriak, urdinak,
txakurrak jin ta izan daitezke
fede txarrean eginak,
txakurrak jin ta izan daitezke
tratu txarrerako finak,
baina hauekin oraindik ere
ez ziren denak jakinak,
pareko jende elkartasunak
ager litzake ezinak.

  II
Ostikada bat eman daiteke
etsaiaren gorrotoaz,
ostikada bat eman daiteke
lagun arteko jokoaz,
ostikada bat eman daiteke
min egiteko gogoaz,
izan daiteke intentzionala
edo nahigabe joaz,
eman daiteke estatu ba

V
Elkartasuna izan daiteke
munduaren bestaldeko,
elkartasuna izan daiteke
AHT saihesteko,
elkartasuna izan daiteke
auzolan bat egiteko,
edo Baionan erakutsia
dutenez baieztatzeko:
sei txakur ez da aski izanen
laguna eramaiteko.

III
Klandestinoa izan daiteke
borrokarako beharrez,
klandestinoa izan daiteke
ere intentzio txarrez,
klandestinoa izan daiteke
ez erretzeko su garrez,
izan daiteke kementsu edo
dudakor eta negarrez,
bete dezake herri oso bat
borrokarako indarrez.

VI
Aurore goraintzi eta biba zü!
jarraik ezazü borrokan,
ilüsioa piztü beitüzü
askatarzünaren bortan,
zure üngü(rü)ko alkartarzüna
ez da errügabe hortan,
orai sinesten hasirik gira
bi estatüen porrotan,
nahiz aitzina joan behar giren
irabazteko asmotan.


Doinua:  "Gure aurreko guraso zarrak”.


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.