Maiatzeko azken egunetan albiste lazgarriak jaso genituen Alemaniatik, eta egunero alarma-zantzu berriekin esnatzen gintuzten hedabideek: Escherichia coli Enterohemorragica bakterioak eragindako brote toxiko-infekziosoa omen zen, eta hildako kopuruak gora egiten zuen bitartean, gaitzaren nondik etor zitekeen asma ezinik ibili ziren agintari sanitarioak. Aurrena Espainiako hegoaldetik zetozen pepinoak jo zituzten gaitzaren iturritzat, eta barazki horien esportazioak debekatzera iritsi ziren; Behe Sajoniako soja-ernamuinak izendatu zituzten errudun ondoren, eta baita ez dakit nongo hanburgesak ere, zein baino zein albiste beldurgarriagoak.
Horrelako egoera batek izua sortzen du. Are gehiago, kutsadura eta infekzioa Alemania bezalako herrialde moderno batean gertatzen denean. Nola da posible gurea bezalako gizarte industrializatu batean aspalditik ezaguna den eta itxuraz kontrolatua dagoen bakterioak horrelako triskantzak eragitea? Zein da infekzioaren iturria? Nola gainditu dira osasun-adituek ezarritako segurtasun eta prebentzio-neurriak? Hurrengo lerroetan zalantza horietako batzuei erantzuten saiatuko naiz.
Zer da E. coli bakterioa?
Animalia askoren –azienda eta granjako hegazti gehienen– eta gizakiaren hestean bizi da E. coli. Hesteetan ohiko bakterioa da, eta zepa gehientsuenek ez dute urdail-hesteetako gaixotasunik sortzen, baina beste gorputz-ataletara iristen bada –uretrara edo emakumeen maskurira– edo baita jaioberrien, zaharren edo immunoeskasiak dituztenen odolera ere, gaitzak eragin ditzake. Aurreneko kasuan gaixotasuna arina izango da (zistitisa edo gernu-infekzioa), baina odolera pasatzen denean (bakteriemia esaten zaio) funtsezko hainbat organo erasan ditzakeenez, larria izan daiteke.
Hesteetako lesioak sortzen dituzten zepak aipatu behar dira batetik, eta batez ere sindrome hemolitiko-uremikoa izeneko konplikazioa eragiten dutenak; giltzurruneko gutxiegitasuna, anemia hemolitikoa –globulu gorriak hautsi egiten dira–, tronbozitopenia –plaketa kopurua gutxitu egiten da, eta horrek odoljarioak dakartza– eta, batzuetan, baita gaixoaren heriotza ere. Epidemiologiaren ikuspegitik zepa arriskutsu hauek gutxitan agertzen diren arren –kasu guztien % 5etik behera normalean–, Alemanian horiexek nagusitu dira.
Animalien gorotzak –nahiz eta animalia horiek gaitzik eduki ez– eta E. coli-k eragindako beherakoak dauzkaten pertsonen eginkariak dira kutsatzeko iturriak. Eta transmisio-bidea colia daukaten eginkariekin kutsatutako elikagaiak izaten dira normalean. Gutxiagotan bada ere, otorduen aurretik garbitu ez diren objektuak edo gure eskuak izan daitezke infekzioaren iturri, lehendik bakterioarekin kutsatuak bazeuden, infekzioa elikadurarekin batera ahotik aparatu digestibora iristen delako. Hala, pertsonek elkar kutsatzeko aukera aipatu da hedabideetan, oraindik horrelako kasurik frogatu ez bada ere.
Elikagaien higienea zorrotz mantentzea da infekzioari aurre hartzeko bide nagusietakoa, batez ere gordinik edo sukaldean gutxi prestatuta kontsumitzen diren janariena: egosketa egokiak bakterioa suntsitu egiten du. Barazki horiek ondo-ondo garbitu behar dira jan aurretik, ura eta lixibarekin edo beste desinfektatzaile baten tanta batzuekin. Norberaren higienea ere ezinbestekoa da: eskuak ondo garbitu behar dira elikagaiak manipulatu edo jan aurretik.
Zergatik da hain hilgarria E. coli pìztaldi hau?
Aipatutako Escherichia coli zepa horiek ume txikiak erasaten dituzte gehienbat, eta infektatutakoen % 5-10ek sindrome hemolitiko-uremikoa gara dezakete. Eta ez da ahaztu behar sindrome hori jasaten duten gaixoetatik %5 inguru hil egin daitekeela tratamendu mediko egokia jaso arren, eta beste portzentaje handiago batek dialisia edo giltzurruneko transplantea beharko duela.
Hedabideetan agertutako datuei erreparatzen badiegu, Alemanian pertsona helduak erasan ditu gehienbat bakterioak, gehiago emakumeak gizonezkoak baino, eta sindrome hemolitiko-uremikoarekin ingresatutako pertsonetatik %10 edo gehiago hil egin dira –azken egunetako datuek agian proportzioak aldaraziko dituzte–, beste batzuetan ikusi izan diren hilkortasun-tasak ia bikoiztuz. Datu gehiago eskuratu ondoren jakin ahal izango dugu ea E. coli-aren serotipo horiek birulentoagoak izatea ote zen heriotza-tasa handiago horren arrazoia, edo aitzitik, gaixoek hilkortasun hori erraztuko lukeen gaitzen bat bazuten lehendik.
Tratamenduari begira zer?
Gaixoak hidratatu egin behar dira, galdutako likidoak berreskuratzeko eta ur eta elektrolitoen orekari eusteko. Antibiotikoak erabiltzea beharrezkoa gertatuz gero, infekzioa eragiten duen zeparen kontra eraginkorrenak zeintzuk diren erabaki behar da aurrena, botika horien kontrako erresistentziak egon baitaitezke.
[OHARRA: Lilleko (Frantzia) E.coli kasuak agertu baino lehenago idatzita dago artikulu hau].
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.