Ganberrismoaren atzeko azterketa sakona

  • BIZARDUNAK ::En zugzwang

    Gor

    iraupena ::57´56´´

    prezioa ::10€

Bizardunak
Bizardunak - En zugzwang.
Parekorik ez daukan Iruñeko –nongo bestela?– talde honek astero areto, gaztetxe eta plazak jendez, kritika zorrotzez eta garagardoz blaitzen jarraitzen du. Beraiek asmatutako Folk Radical Vasco delako etiketapean estreinako lanak lagunduta bazter guztiak astindu zituzten hitz pozoitsu bezain oldarkorrekin eta Irlandako folk ganberroena bere eginez. Bigarren lan honekin ere “iraultza pertsonala” egiten jarraitzen dute eta ez dira batere kikildu, ez horixe. Musikari zehatz erreparatzen badiogu, baina, oraingoan Irlandako eta Euskal Herriko folk tradizionaletan gehiago murgildu dira eta abestiak sakonago lantzeaz gain, moldaketak ere ugaritu egin dira. Hala, diskoan zuzenekoen beste aldea erakutsi digute. Beraiek, ordea, honako hau disko punkyagotzat daukate. Beraiei kontra egiten ausartuko?
Jose Maria Carlos - Bizardunak
"Espainiako ezkertiarrek Boliviatik, Venezuelatik edo gipuzkoarrengandik ikasi beharko lukete"

“Inguratutako irla honetatik mugitzen ez banaiz, goseak hilko nau”…
Politikoki zauden tokia arriskutsua izan daiteke. Baina ihes egiterakoan, pertsona bera al zara? Askorentzat kontzientzia aldakorra izan daiteke; guretzat, berriz, deabruaren ideiarik nazkanteena.

“Belaunikaldiek utzitako zuloetan landatuko ditugu haziak”.
Navarristez ari gara, UPNko traidoreez. Bilduren kontuak izugarri pozten gaitu, baina “realpolitik” kontzeptuaren arriskupean kokatuko dira koalizio horren zenbait ideia eta jarrera historiko.

“Amerikara alde egitea” da irtenbidea?
Munduan ez dago paradisurik. Hemen egin beharko dugu guda soziala. Internazionalismoa erretorika hutsa da, bakoitzak bere kolektibitatea salbatu behar du, Nietzscheren eta Eskorbutoren “todos contra todos” ideiari jarraituz. Badira gaur justizia soziala bilatzen duten estatuak, adibidez, Latinoamerikan. Hor daude gure bihotzak.

M15 delakoek ulertu dituzte nafarren nahi eta premiak?
Espainiar ezkertiarrak benetako alderdi komunista behar du eta ez halako ergelkeria. Bolivia edo Venezuelatik ikas dezakete eta zergatik ez, gipuzkoarrengandik. Argi dago zein den bidea: herriz herri lan egin, gizartea politizatu eta hauteskundeetan indarra erakutsi. Irabazi eta gero legislatu. Hugo Chavezek bezala. Hau da XXI. mendeko iraultza.

“Ez dakit ADNa edo MDMA den…” gisako esaldi-perlek erakusten dute hankak dituzuela modernitatean eta tradizioan…
Orainaldia iraganaren semea da. Iragana ulertu ezinik dabiltzanak ez dute inoiz oraina ulertuko. Guk iragana aztertu dugu kulturalki, musikalki, historikoki eta politikoki, proiektua gauzatzeko. Ez gara talde cool bat, ez gara unibertsitatera joan, ez dugu musika elektronikoa erabiltzen eta ez gara PSOEren mugimendu indie horren titietatik elikatzen, baina egiatik hurbilago gaude, ez izan zalantzarik.


Azkenak
2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Eta klimaren konponbidea baso eta paduretan ere balego?

Urriaren amaieran Calin (Kolonbia) egingo den Biodibertsitateari buruzko COP16 biltzarra mugarri izan daiteke, lehen aldiz ekosistemen galera jarri nahi delako CO2 isurien eta berotze globalaren arazoen mailan. Baina noiz utzi zion horrela izateari?


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


2024-10-02 | Jonathan Cook
Israelgo tortura zentroak ez dira berriak, urriaren 7ko indarkeria eragin zutenak dira

Ez bazara gai ikusteko palestinarren belaunaldi ugariri Israelek egindako gehiegikerien eta Hamasen krimenen arteko lotura kausala, ez duzu arrastorik ere giza izaerari buruz.


Eguneraketa berriak daude