Paris, 1872. Jean-Léon Gérôme (1824-1904) margolari akademizistak Pollice verso izenburuko koadroa pintatu zuen, eta, horrenbestez, izenburuko latinezko esapidea berreskuratu zuen. Antzinako Erromatar Inperioan, gladiadoreen borroketan, ikusleek mendean hartutako gladiadorea hiltzeaz edo bizirik uzteaz beren iritzia ematen zuten, eta pollice verso omen zen galtzailea hiltzea nahi zutela adierazteko eskuaz egiten zuten keinua.
Gérômeren olioan ikusleak hatz lodia behera dutela ageri dira, eta gladiadoreei buruzko filmek, Quo Vadis eta Gladiator-ek, esaterako, keinua zabaltzen eta finkatzen lagundu dute. Gladiator filmaren ekoizleek koadroaren erreprodukzio bat erakutsi zioten Ridley Scott zuzendariari gidoia irakurri baino lehen, proiektua onar zezan. “Irudiak Erromatar Inperioren loria eta ankerkeria adierazi zidan”, esan zuen Scottek, koadroak Erromatar Inperioko ohiturekin zerikusirik ez zuela jakin gabe.
Izan ere, margolari frantziarraren interpretazioa ez zen zuzena. Pollice verso esapideak ez du “hatz lodia behera” esan nahi, “hatz lodia luzatuta” baizik. Heriotza adierazten zuen keinua erpurua gora omen zen, zorrotik ateratako ezpata sinbolizatzen baitzuen. Enperadoreari gladiadorea bizirik utz zezan eskatzeko keinua, aldiz, ukabil itxia litzateke; hau da, ezpata gordetzeko eskatzen zuten. Horixe dio latinezko “pollice compresso favor iudicabatur” esaerak (borondate ona erpurua gordeta erabakitzen da).
Gérômeren hutsa keinu unibertsal bihurtu da, eta noiznahi oniritzia adierazteko hatz lodia jasotzen dugunean, oharkabean, antzinako erromatarren arabera, ezpata erabiltzeko prest gaudela esaten ari gara.
Nekeaz idaztera nindoan zutabe bat, baina erridikulua iruditu zait 19 urterekin lur jotaren planta egitea: amore emanda, nekatuta, etsituta, mundu honek ukatu banindu bezala. Are erridikuluagoa iruditu zait gelditzen zaizkigun ogi apur txikiekin erantzukizun ezaz amestea, azken... [+]
Gasteizko Mercedeseko langileek bederatzi orduko bi txandetan egingo dute lan aste bitartean, eta larunbat goizetan zortzi orduz, 2025eko martxotik aurrera. Hori da enpresako patronalak iragarri duena iragan astean, gehiengo sindikala aurka azaldu bada ere. Osasunerako eta... [+]
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan asteartean, baina aurreko... [+]
Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza da. Eta eraikuntza kolektiboak ikusezin bihurtzeak kezkatzen gaituelako, Desazkunde... [+]
Antzinako greziar eta erromatarrek izaki mitologikotzat zituzten animalia hauek, itsas hondoan jaio eta hazi ostean, lehorreko zaldien tamainara heltzean, Neptunoren gurditik tiratuko omen zuten. Urrutian ikusten omen zituzten, olatu tontorretan jauzika.
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.