Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) 1990ean sortu zen, euskara osasun arloan bultzatzeko asmoz. OEEko Karlos Ibarguren kideak Osakidetzako eta EHUko Medikuntza ikasketetako euskararen argazkia egiten lagundu digu, besteak beste.
Duela 21 urte sortutako erakundeak bi gauza hartu zituen kontuan. Alde batetik, gaixoei asistentzia euskaraz emateko nahikoa profesional ez zegoela, eta bestetik, euskaraz zekiten profesionalek ere, zailtasunak izaten zituztela osasunaren inguruko gaiez euskaraz egoki mintzatzeko. Euren errebindikazioak bideratzeko bi helburu nagusi finkatu zituen erakundeak: profesional euskaldun gehiago lortzea eta hizkuntza gaitasun egokia lortzeko trebakuntza eskaintzea.
Egun, OEEk 600dik gora bazkide ditu. Osasunarekin lotura daukaten pertsonak dira erakundeko kideak: erakunde publiko zein pribatuetako medikuak eta erizainak, unibertsitateko irakasleak, ikasleak eta abar.
Jomugetara iristeko, hainbat ekintza antolatzen ditu OEEk Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan. Lurralde horietan jarduerak antolatzeko egitura badu erakundeak, eta lurralde horietako osasun zerbitzuen egoera gertutik ezagutzen du; Osakidetzan (EAE) eta Osasunbidean (Nafarroa) lan egiten baitute bazkide gehienek. Iparraldeko egoera, berriz, ez dute nahi adina ezagutzen; kide gutxi baitituzte lanean. Jarduerak Iparraldean ere antolatzea da erakundearen nahietako bat.
1991tik aurrera, urtez urte, osasunari buruzko jardunaldiak antolatzen ditu OEEk profesionalen prestakuntza eta terminologia hobetzeko eta gaixoei euskarazko harreman profesional hobea eskaintzeko. Asko dira jorratu izan dituzten gaiak: gaixotasun infekziosoak, osasun arazoak zahartzaroan, eritasun kronikoak, larrialdiak, genetika, gaixo terminalak, emakumeak eta osasuna, eta abar. Aurten, ikerkuntzaren gaia landu dute Gasteizen, ekainaren 3an eta 4an.
Osasun eremuko testuen argitalpena bultzatzeko, berriz, Agote saria antolatzen du erakundeak. Unibertsitatera begira, euskarazko materiala sortzeko laguntza ematen du sariak eta hainbat liburu argitaratu dira sariketa honi esker. Azken urteetan, Ugarteburu saria ere antolatu dute Azkue Fundazioarekin batera; euskarazko wikipedian sortzen diren artikulurik onenak saritzen dituzte. Tarteka, euskarazko saio klinikoak antolatzen dituzte ospitaleetan eta baita bertso-saio klinikoak ere.
Unibertsitateko egoera ere ezagutzen du OEEk, erakundeko kide asko unibertsitateko irakasleak baitira. Medikuntza eta Erizaintza euskaraz ikasteko oraindik arazoak daude eta Bolonia planarekin sortu diren arazo berriak aintzat hartzekoak dira. Karlos Ibarguren OEEko Gipuzkoako ordezkaria da eta Osakidetzako Emergentziak erakundeko medikua. Hala adierazi digu berak: “Medikuntzako eta Erizaintzako euskal adarra gorantz joan da azken urteetan, eta ikasleak gustura atera dira. Bolonia planarekin, ordea, euskal adarrak behera egingo duen susmoa daukagu. Izan ere, Espainia osorako esparru akademiko bakarra sortu dutenez, edonork dauka orain EHUn Medikuntza ikasteko aukera. Puntu altuenen araberako sarbidea dauka Medikuntzak, eta hemengo jende askok kanpora joan beharko du karrera ikastera. Ondorioz, hemendik urte batzuetara, ikasketak euskaraz egin ez dituzten profesionalak izango ditugu gure artean. Kezkatuta gaude arazo horrekin”.
Osasun zerbitzuentzat, gaixoari asistentzia euskaraz ematea oinarrizko eta funtsezko gauza izan behar luke, erakundearen ustez. Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzan, 2005ean jarri zen abian lehen euskara plana, erakundea sortu eta 22 urtera. OEEren ustez beranduegi etorri da eta ez dio asebeterik uzten. Osasunbidean, Nafarroan, zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea zonalde euskaldunean baino ez dago; Iparraldean hori ere ez.
Euskararen egoera Osakidetzan zein den gertutik ezagutzen duenez, gainetik bada ere euskara plana zertan den galdetu diogu Karlos Ibargureni. OEEk hutsune nabarmenak ikusten dizkio Osakidetzako euskara planari. Batetik, euskara planak gaixoei asistentzia euskaraz ematea bultzatzen badu ere, euskara lan hizkuntza gisa ez duela aintzat hartzen dio elkarteak. Langileak euskaraz bizi eta lan egiteko aukera izatea funtsezkoa iruditzen zaio elkarteari. “Osakidetzak bermatu behar duen lehendabiziko gauza, gaixoak euskarazko asistentzia jasotzeko eskubidea izatea da. Eta egun, euskarazko asistentzia ez dago ziurtaturik eta larria da hori. Esfortzu handia egin da lehen mailako asistentzian, pediatrian eta jendaurreko administrazio postuetan, baina ez da guztiz lortu. Arlo espezializatuan egoera okerragoa da. Orain dela gutxi, Behatokiak Duintasun bidea dokumentala plazaratu du Kepa Elortzaren bizipenean oinarriturik. Jende askok antzeko egoerak bizi izan ditu. Hori da errealitatea”.
Bestetik, gizartean euskara gehiago hitz egiten denez, modu naturalean Osakidetzako langileen artean euskaraz dakien jende gehiago dagoela ere gaineratu digu Ibargurenek. Era berean, euskara planak lanpostu batzuetarako euskara lehenetsi du, zenbait lanpostuetan hizkuntza eskakizunak betetzeko datak ezarri dira eta oposaketetan euskara jakiteak puntuak ematen ditu. Horrek guztiak euskara dakien langile gehiago ekarri du Osakidetzara. “Halere, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara ofiziala den momentutik, eta hainbeste urte pasa ondoren, ez zaigu normala iruditzen euskaraz ez dakien jendea lanean hastea. Hezkuntza sistematik asistentzia euskaraz emateko gai ez den jendea ateratzen bada, arazoa konpondu egin beharko da”.
Euskara plana bera ere ez dela guztiz betetzen azaldu digu Ibargurenek. “Gauzak beste era batera egin daitezkeela pentsatzen dugu eta arazo bat dagoela onartzea eskatzen dugu. Osasun zerbitzu publikora doan gaixoak eskubidea izan behar du euskaraz asistentzia jasotzeko. Konponbidea eman behar zaio arazoari. Entzun behar izan dugu garrantzitsuena zirujau onak edukitzea dela, eta ez euskaldunak. Hori ez da konponbidea eta jarrera horrek min ematen digu”.
Osasun zerbitzu pribatuei dagokienez, bertan lanean ari diren euskaldunak ez dira Osakidetzan ari direnak baino gehiago, Ibargurenen ustez. Zenbait erakunde pribatu Osakidetzarekin kontzertatuta daude, eta beraz, euskara planaren ildotik, Osakidetzari eskatzen zaion berdina eskatu beharko liekete: “Hor ere nahiko utzikeria dago. Urte hauetan, kontzertatutako zerbitzu pribatuei ez zaie eskatu gure iritziz eskatu behar litzaiekeen guztia”.
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]