argia.eus
INPRIMATU
Arroza Txinan sortu zen

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko ekainaren 15
Arroz biltzailea
Arroz biltzaileaLing.Wisc.Edu

AEBetako hainbat unibertsitateetako ikerlariek arrozaren historia aztertu berri dute eta emaitza garbia izan da: arroza, gaur egun ezagutzen dugun eran, Txinan sortu zen orain dela 9.000 urte, Yangtse ibaiaren haranean.

Arroza Asian etxekotu zela ez zegoen dudarik, baina ez zegoen argi Indian ala Txinan ote zuen jatorria.

Asiako arroza edo Oryza sativa espeziea da munduan gehien landu den laboreetakoa; milaka barietate sortu badira ere, Japonica eta Indica izan dira azpiespezierik erabilienak. Egun, Asiako lur gehienetan topatzen dira.