Ikaslearen beharretara egokitzea helburu

  • Laudio Ikastolak, aurtengo Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileak, haur guztien integrazioa bultzatzeko asmoa duen baliabidea jarri du martxan: Gela Egonkorra. Premia berezi eta larriak dituztenei ikasketetan laguntzeko bidea da.

Laudio Ikastola
Oier Azcaray ohiko gelako ikasleekin Dani Blanco

Hezkuntza premia berezi eta larriak dituzten ikasleei zuzendutako gunea da Gela Egonkorra. Ikastetxe publikoetan badute halakorik, baina Laudiokoa da mota honetako ekimena martxan jartzen duen lehen ikastola. Baliabide egokituak erabili arren ohiko gelan erritmoa jarraitu ezin duten haurrak hartzen ditu Gela Egonkorrak. “Orain arte ohiko gelan aritu dira, baina urteak pasa ahala ikusi dugu dituzten premiak ez direla asetzen bertan dituzten aukerekin”, diote Leire Burdain eta Zuriñe Garcia Gela Egonkorraren arduradunek.
Gune honetan ez dago ohiko geletan bezalako irakasgairik. Batetik, autonomia eta komunikaziorako gaitasuna bezalako arloak jorratzen dituzte. “Beraien jarrera eta jokatzeko modua lantzen dugu klasean”. Bestetik, ikasketa trebetasunak lantzen dituzte, beste gelatan landu ohi diren gaiak. Oso eskola dinamikoak dira eta gelaren egitura eta gauzen kokapena beraien beharren araberakoa da. Beharrezko dutena baino ez du gelak, gauza gehiegirekin kontzentrazioa galtzeko arriskua dagoelako.

Zuriñe Garciak kontatu digunez, zenbait ordu materiala prestatzen pasatzen du: “Materiala guk egiten dugu eta hori da zailena. Bakoitzaren premiei erantzun behar zaienez, material pertsonalizatua eta egokitua egin behar dugu. Ulermen arazoak dituzten ikasleei, esaterako, argazki eta piktogramen bitartez azaltzen dizkiegu lantzen ditugun gaiak”. Aldez aurretik lan handia suposatzen duela diote, hasiberriak direnez ez dagoelako aurretik sortutako material zehatzik. Ahal duten moduan, ikasleen gaitasunaren araberako gaiak jorratzen dituzte, moldatutako materialarekin. Gainera, sortze urtea izanik, gorabeherak izan dituztela diote, irakasleek ulertu egin behar dituztelako proiektuaren nondik norakoak, eta erakutsi behar izan dutelako Gela Egonkorra dela haur horiek izan dezaketen baliabide egokiena.

Gela Egonkor bakoitzean gehienez bost haur egon daitezke eta maila desberdineko haurrak egoten dira gela berean, baina egiten dituzten lanak banakakoak dira, batzuk berdinak dira eta beste batzuk ez. Gaur egun, hiru ikasle dituzte: Oier Azcaray (8 urte), Jon Camacho (10 urte) eta 11 urteko neskato bat. Ikasle hauek Gela Egonkorrean ematen dituzte ordu gehienak, baina beste geletan ere izaten dira, gainerako ikasleekin harremana mantentzeko. Haur bakoitzaren egoerak zehazten du batean eta bestean pasa dezakeen denbora. “Badugu garun paralisia duen ikasle bat, ezin ditu eskolak besteen erritmoan jarraitu, baina gainerako ikasleekin harremana izan dezan, beste geletara joaten da. Besteen kasua ezberdina da, matematika, irakurketa-idazketa, musika, plastika eta mota horretako ikasgaiak jarrai ditzakete, ohiko geletako ikasleekin bat egiten dutenean; beraz, helburu akademikoa ere izaten du Gela Egonkorretik ateratzeak”, azaldu digu Burdainek. Beti ere, eguneko zenbait ordu beste kideekin pasatzen dituzte guztiek, hiru ikasleak ohiko gelara mugituta edo, alderantziz, gainontzeko haurrak Gela Egonkorrera eramanez. Hori horrela, ikasleek ez dute denak elkarrekin zeuden aurreko urteekiko aldaketa handiegirik sumatu.

Denak denekin

Ikasleak ohiko gelara joaten direnean, sarri zeregin pertsonalizatuak dituzte, bakoitzak berea eta besteenaren antzekoa, baina irakasleek azpimarratu dute garrantzitsua dela beste geletako haurrekin harremana izatea. Lehen urtea izanda, esperientzia pixka bat gehiago falta da oraindik, baina Burdainek dioenez, “ekimen ezberdinak egin nahi ditugu, denek denekin harremana izan dezaten. Gela Egonkorreko ikasleak ere ikastolakoak dira, beste kideekin egoteko beharra eta eskubidea dute, eta hori islatu nahi dugu”.

Ohiko gelako haurren jarrera ere positiboa izan da, behar bereziak dituzten ikasleak ondo zaindu dituzte beti eta aurtengo aldaketa modu naturalean bizi dute. “Guretzako oso pozgarria da ohiko gelako ikaskideak haurrari gauzak azaltzen ikustea. Horrek gauza asko egiteko aukera ematen digu. Gainerakoekin gela berean egotea oso garrantzitsua da, kideen onarpena hor ikusten da”, diote.

Ikastola guztietan bezala, ohiko geletako erritmora iristen ez direnek laguntza gela dute Laudion ere, eta orain arte, hor egon dira premia larriak dituztenak. Ordea, Gela Egonkorra laguntza gela baino bereziagoa da eta ez da zentroka zabaltzen, eskualdeka baizik. PT-a edo behar bereziak dituztenei laguntzeko espezialista (Olaia Hormaetxe) eta hezitzailea (Cristina Aguado) egoten dira bertan, baina espezialista ikasle kopuruaren arabera gela batetik bestera mugitzen da. Hiru ikasleak Gelan daudenean, esaterako, irakaslea eta espezialista egoten dira.

Duela bi urte hasi ziren Laudion Gela Egonkorra martxan jartzeko prozesuarekin, baina lehenago ere beste saiakera batzuk egin zituzten, ikastolan duela urte batzuetatik dituztelako baliabide bereziak behar dituzten haurrak. Berritzegunearekin eta gurasoekin adostuta, aurrera egitea erabaki zuten. Aholkularitza psiko-pedagogikoa dute Berritzeguneetan, eta horiek arduratzen dira hezkuntza premia bereziko ikasleen diagnostiko-balorazioa egiteaz, ikastola eta orientazio taldea aholkatzeaz, eta baliabideak eskaintzeaz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bere aldetik, beharrak aztertzen ditu eta berak du ardura Gela Egonkorra martxan jartzeko. “Gure kasuan adibidez, hemen dagoen ikasle batek duela bi urte ikastolatik alde egin behar izan zuen baliabide hau beharrezkoa zuelako eta ez genuelako Gela Egonkorrik”, dio Garciak.

Irakasleen elkarlana

Burdainek nabarmendu du irakasleen arteko elkarlana oso positiboa izan dela, eta lankideek hasieratik garbi ikusi dutela abiatutako ekimenaren beharra. Beste gela bat gehiago dela sentitzen dute, aniztasunaren baitan ikasle gehiago har ditzakeena eta ondorioz alde baikor asko ikusten dizkiote: “Lehen oztopoz beteriko lasterketa zen, ez ginen beren premiak betetzera iristen eta azkenean gauzak ez ziren behar bezala edo guk nahi bezala ateratzen. Zailagoa zen gauzak koordinatzea”, dio Garciak. Orain, horretarako arduradun bat dago, gaiari serio heltzeko denbora duen pertsona bat. Arduradunaren esanetan, “ikasleak pixkanaka aurrera doazela eta behar dutena ematen zaiela ikusteak asko lasaitzen nau”. Beraien premiei erantzuten ari direla eta horiei aurre egiteko baliabide eta eskaintza asko dituztela diote, hau da, orain gauzak sakonago lantzen dituztela. Gainera, laguntza gelako irakasle batek eskolak ematen ditu Gela Egonkorrean ere eta Garciak, bere aldetik, egun batzuetan laguntza gelan ematen ditu eskolak; dinamika hori haurrentzako aberasgarria eta egokia dela iritzi diote.

Datorren ikasturtera begira, ez dute aurreikusi Gela Egonkorraren beharra izango duen beste haurrik. Baina eskualdean urte batzuen buruan premia izango dela badakite. Horregatik, lehen pauso hauek garrantzitsuak izango dira hobetzen joateko eta etorkizunean sortzen den eskaerari gogor egindako lanetik eta esperientziatik erantzuteko.

Guraso inplikatuak

Jon Camachoren ama da Rosa Roberto, eta bere iritzia eman digu: “Nire semearentzako baliabide egokiena dela argi daukat. Beste gelekin konparatuta, haur bakoitzak zuzeneko tratua du, pertsonalizatua, eta egokia iruditzen zait. Gainera, momentu oro gertatzen denaz informatzen gaituzte, aholkatzen didaten pertsonak ditut, eta horrela gero etxean ikastolan landutako hori indartzeko aukera izaten dugu. Nire semea beste Gela Egonkor batean egon zen eta egia esan nahiko antzekoak dira biak. Esperientzia oso onuragarria da, eta oso polita, azkenean Jon hobeto ezagutzeko aukera ematen didalako”.

Egun bat Gela Egonkorrean

9:00: Ordutegia osatzen dute egunean zehar egingo  dutena zehaztu eta haurrek argi izan dezaten.
9:15: Ikasle zerrenda errepasatzen dute.
9:30: Ordua eta eguraldia zein diren ikusten dute.
10:00: Ipuinen bidez bakoitzak dagokion gaia lantzen du.
10:30: Bakarkako lanak eta hirurek batera egin beharreko ariketak uztartzen dituzte. Bakarrik egiteko direnak banakako txokoan egiten dituzte.
11:00: Komunera eta jolastokira joaten dira.
11:30: Jolas txokora joaten dira, jostatzera.
12:00: Jantokian jango dutena galdetzen zaie.
14:30: Bazkaltzetik itzultzean, dinamismoa oinarri duten eskolak nagusitzen dira.
15:30: Ohiko ikasgeletara joaten dira, gainerako haurrekin egotera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-09 | ARGIA
Ikama ikasle antolakuntzak unibertsitateetara eta Lanbide Heziketara zabalduko du bere jarduna

II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


“Eskola partikularren eskaera handia zerbaitek huts egiten duen sintoma da”

Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Eguneraketa berriak daude