Heterodoxia kanpin-denden barnean

  • M-15 mugimenduak Plaça de Catalunyan mugarri bat jarri zuen maiatzaren 27an, akanpatuek poliziaren oldarraldiaren aurrean erakutsitako jarrera irmoarekin. Bartzelonan haserretuak auzoetara ari dira hedatzen eta mobilizazio gehiago aurreikusi dituzte. Hona hemen, kanpaldi barrutik egindako begirada.

Plaça de Catalunya husteari modu ahalik eta baketsuenean erantzun zioten.
Plaça de Catalunya husteari modu ahalik eta baketsuenean erantzun zioten.Samuel Rodríguez

“Ezin dugu beldurrik izan. Bartzelonako jarraitzaileak gu bezalakoak dira. Gu bezala izorraturik daude”, dio gazte batek, mikrofonoa eskuan, milaka pertsonen aurrean. Poliziak plaza hustutzearen beldurrak dikotomi berezia sortu du kanpaldian: futbolzaleen eta hasarretuen artean. Gazte batek gauzak argitu dituen arte: “Hemen culé asko dago eta arazo ekonomikoak denok ditugu”. Beste interbentzio bat: “Alderdi politiko bat sortu behar dugu, gure ideiak Parlament-ean presente egon daitezen”, eskatu du rastadun batek. Txistuak entzun dira, bere iritziak ez du jarraitzaile askorik izan. “Bankuen aurka borrokatzeko tresnarik onena bankuan sartzean gorputzarekin mugimendu hau egitea da”, dio txoraturik dirudien gizon batek, Shakiraren dantza imitatzen saiatzen den bitartean. Maiatzaren 26a da, osteguna, eta Bartzelonako Plaça de Catalunya-ko kanpaldian daudenak eztabaidan ari dira, ea datozen egunetan zer egin. Ehunka pertsonek hartu dute parte asanblada erraldoian, handik 12 ordura gertatuko dena jakin gabe. Haien artean denetarik dago: antisistemak, mugimendu independentistako kideak, hi­ppieak, mobilizazioetan parte hartu ohituta dutenak, inoiz mobilizatu ez diren gazte ‘apolitikoak’ eta bazterturik bizi diren pertsonak. Multzo heterodoxo eta politikoa – baina ez partidista– osatzen dute. Eztabaidan bilduta dauden bitartean, Mossos D’ Esquadrak kanpaldia hustutzeko prestatzen ari dira. Baina ezin izango dute. Azken bi asteetan, haserretuen mugimendua sortu zenetik, begiradak Madrilgo Puerta del Sol-era zeuden zuzenduta. Baina CiUk, Plaça de Catalunya hustutzen saiatu zen momentuan, Kataluniako kanpaldia titularretan jarri zuen.

Auzoetara zabalduz

Mobilizazio interesgarria da hau. Alde batetik, Bartzelonako tradizio militante eta sinbolikoa nabari delako. Bestetik, katalanismoa nola jorratu den ikus daitekeelako. Ez da kasualitatea kanpaldia auzoetara eramaten hemen hasi izana. Sol-en desentralizazioa erabaki zutenerako, Sants-en, Poble Nou-n edo Gracian hasiak ziren beraien asanblada propioak antolatzen. Hor dago etorkizuna, hemendik zer edo zer sortzen bada. “Catalunyako ghettotik atera behar gara. Ezin dugu ziurtatu noiz hasiko den gure dekadentzia. Eta orain, jendea pozik eta garaipen sentsazioarekin dagoenez, hasi behar dugu deszentralizazioarekin”. Hitz horiekin azaldu digu bere jarrera Laiak, Bartzelonako ikasleak. Plazan jarraitu ala ez, eztabaida interferentzia askorekin egin da. Lehenengo, hustutzeko saiakera. Gero, Barçaren partidua... Antolakuntzaren ustez orain da hitz egiteko momentua.

Zaila da asanbladaren iritzia kontrolatzea. Hori ikusi dute Madrilen. Komisioko bozeramaileak plazatik alde egitearen aldekoak ziren. Baina bozketa egitean galdu egin zuten. Gauza parekoa gertatu  zen Plaça de Catalunyan maiatzaren 27an. Milaka pertsonek parte hartzen dute egunero egiten diren asanbladetan, 3.000 lagunek gutxi gorabehera, Bartzelonaren kasuan. Honakoa da sistema: proposamen bakoitza komisio zehatz batean hitz egiten da. Talde horietan parte hartzea librea da eta proposamen finko bat eramaten dute asanblada orokorrera. 40 esku kontra baldin badaude, ez doa aurrera. Kopuru berak eztabaida gehiago eskatzen badu, testua komisiora itzultzen da. Harritzekoa da, baina normalean adostasunera iristen dira. Dena den, onartu beharra dago hainbeste orduz luzatzen denez, bigarren ordurako jende asko garagardoak saltzen dituzten pakistandarrei begira dagoela gai ordenari baino. “Asanblada ordu finko batean bukatzea pentsatu behar genuke”, dio Mireiak, azterketa garaian demokrazia parte hartzailearen arazotxo horiek sufritzen ari den ikasleak.

Beste kontu bat edukiak dira. Adostutako eskakizun minimoak irakurtzen baditugu (http://acampadabcn.wordpress.com/demandes), abstrakzio ugarirekin egingo dugu topo: politikariek pribilegiorik ez; bankariek pribilegiorik ez; aberatsek pribilegiorik ez. “Denok gaude ados gauzak hobetzearekin. Inork ez du esaten okerrera joan nahi duenik. Horregatik mobilizatu behar gara gai konkretuekin”, dio ironia erabiliz Sergik, lehenengo egunetatik kanpaldian dabilen gazteak. Hau ez da lehenbiziko mobilizazioa Sergirentzat. Eta pozik dago. Bere ustez, Bartzelonan lortu dute teoriatik praktikara pasatzea, eta Convergencia i Uniok sistema publikoan –batez ere Hezkuntza eta Osasun arloetan– bultzatzen ari diren murrizketak gelditzeko mobilizatu dira. Asanbladetan eta komisioetan denetarik hitz egiten da: animalien eskubideetatik copylefteraino. Baina gero, erronka, helburu konkretuak lortzea da. Hurrengo helburua ekainaren 15ean Parlament-a blokatzea eta politikariei sarrera eragoztea da, aurrekontuak bozkatu behar diren egunean hain zuzen. Giza katea duela bi aste konbokatu zen, Benetako Demokrazia Orain mugimenduak urriaren 15erako mundu mailako manifestazioa deitu aurretik.

Katalanismoaren itzala

Euskal Herritik ikusita, Estatuko haserretuen mobilizazioak kutsu zentralista du. Eta, eztabaida eta jarrera batzuk Bartzelonan ere errepikatu dira. “Gaur da asanblada katalanez egiten ari diren lehenengo eguna”, zioen kezkatuta Meritxell Freixas gazteak,  maiatzaren 25ean. Aste eta erdiz koordinatzailea gaztelania hutsez aritu da. Beste adibide bat: autodeterminazio eskubidea ez da gutxiengoen eskakizun zerrendan agertzen. “Aldarrikapen horiek jendea banatzeko balio dute bakarrik”, argudiatu du gizon batek autodeterminaziori buruzko komisioaren eztabaidan. Bestalde, Hauteskunde Legearen erreforma, Madrilgo borroka izarra, ez dago Bartzelonako eskakizun orrialdean. “Adostasunik ez dago”, diote komisioetatik. Badakite, azken finean, Espainiako Estatuko Kongresuan alderdi katalanek indarra galduko luketela erreforma hori onartuz gero. Spanish revolution esloganarekin agertu ziren kartelak ez ziren jende guztiaren gustuko, eta soluzio bat lortu zuten irudimena erabiliz: Social Revolution bihurtu zen.

“Jendea kokoteraino dago. Zerbait aldatu behar dugu”. Nadia Bestregi –ez da euskalduna, abizenak kontrakoa pentsatzera eramaten duen arren– ikaslea da. Bere lehenengo manifestaldiak dira hauek eta ia egunero saiatzen da hemen lo egiten. Agian, bere profila da komunikabideetan saltzen saiatu direna: Andres Calamarok kantatzen zuen “no sé qué quiero, pero se lo que no quiero” karikaturarena. Zaila da heterodoxoen kanpaldian definitzea. Baina zerbait aldatzen ari da. Eta Mossos d’Esquadren kargen aurrean nola mantendu diren ikusita, esan dezakegu zer edo zer gertatzen ari dela: beldurra galtzen ari direla.
 


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude