Uda partean bero egiten du normalean, eta horregatik janari hotzak aukeratzen ditugu. Fruta, izozki eta likidoen kontsumoa ere gehitu egiten da, neguko hilabeteekin alderatuz gero. Urte sasoi honetan elikagaien hotz-katean akatsen bat gertatuz gero, edo janarien kontserbazioan edo garbiketan hanka-sartzeren bat eginez gero, oker horien eragina askoz ere handiagoa izango da, tenperatura altuek birusen eta bakterioen ugalketa bizkorra ekarriko baitute. Faktore horiek guztiak batera gertatuz gero, hesteetako narritadura oso erraz agertuko da, eta baita uda guztietan hain ohikoak diren kolitisak ere. Komeni da pauso erraz batzuk jarraitzea, udan zure urdail-hesteak behar bezala egon daitezen:
Udako trastorno horien sintomarik gogaikarriena beherakoa baldin bada ere, sarritan sabeleko mina, deshidratazioa, nekea, sukarra eta apetitu-galera ere agertzen dira kolitisarekin batera. Horrelakorik agertuz gero, eman atsedena zure digestio-aparatuari eta ez hartu solidorik 24 ordutan; hartu sueroa (botiketan salgai dago), indarberritzeko; ez egin kirolik edo ariketa fisikorik; ez jarri eguzkitan, horrela ez duzu deshidratatzeko arriskurik izango; eta zoaz medikuarengana, batez ere 24-48 ordutan ez baduzu onera egiten.