argia.eus
INPRIMATU
Sol-idaritweet Requiem #m15

Xabier Paya @xabipaya 2011ko ekainaren 06a

 

I
Okupazio bihurtu zaizkit (@sol)
azken bi aste luzeak, (#akanpadabilbo)
nerebiziko pena ematen dit
kanpin-denda gordetzeak

 VII
3 ideien adostasuna
izan zen urrats itzela, (#adostasunak)
tamalez laster amaitu dugu
“Eulien jaunak” bezela.

II
Hauteskundeak pasa ondoren
bi dira egia hutsak: (#baiwecamp)
ezkerrak plazak betetzen ditu,
eskubiak, boto-kutxak. (@arriaga)

VIII
Hainbat plazatan batu gintuen
mundua aldatu nahiak
baina burua nahastu zigun (@zenwecamp)
intsentsuaren usaiak!

III
Ez da eskuinik, ez da ezkerrik,
akabo alde bikoak, (@0magufo)
orain munduak bereizten ditu
goikoak eta behekoak.

IX
Txakurtxirula, gorroi, begano,
konspiranoiko ta friki, (#jetalatza)
espabilatzen ez denarentzat,
espabilatuak, beti!

IV
PP-PSOE dilema hari (#akanpadadonostia)
esaten genion “alde”…
orain ez dakit hobeto gauden
bipartidismorik gabe!

X
Garaiz altxatu izan bagenu
iraultza-kanpamentua, (@asanblablabla)
agian ez zen desagertuko
lehengo fundamentua.

V
Egoera hau ez da berria,
lehen geunden berdin-berdin, 
baina hobeto eramaten zen
lan eta soldatarekin. (@ni-nini)

XI
Historian gera zitekeen arren
matxinada bat bezala,
gure eskoletan ez da ikasiko
“pataleta nazionala”. (@EHisdifferent)

VI
Tira, akaso, sozialistek
egin ez balute hutsik...(@gurepower)
beste mundu bat ez da posible,
ezinbestekoa baizik. (#ezgoazinora)

XII
Suminez eta justizi-gosez (RT)
vinimos a tomar “la Sol”,
eta historiak esanen du (RT) que
vinimos a tomar “el sol”. (#ESPrevolution)


Doinua:  "Dios te salbe ongi etorri”.

Oharra: ez kantatu parentesi artean dauden hitzak

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.