argia.eus
INPRIMATU
Bizkarrezurra puskatu arren, zutik

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko ekainaren 02a
Rob Summers-ek utzia

Rob Summers-ek, Oregon-eko Unibertsitateko (AEB) beisbol taldeko kideak, bizkarrezurra puskatu zuen orain bost urte auto-istripu baten ondorioz, eta betiko galdu zuen gorputzaren behe aldeko kontrola, edo hala uste zuen behintzat.

Summersek Kentucky-ko bizkarrezurraren ikerketa-zentroaren esku utzi zuen bere burua, eta berriki jakin izan dugu lehen urratsak eman ez ezik zutik irautea lortu duela, minutu gutxi batzuetan bederen.

Antza, orain urte batzuk elektroestimulaziorako unitate eramangarria jarri zioten bizkarrean. Entrenamendu-saio ugaritan inguruko nerbioak estimulatzen aritu dira, eta horiei erakutsi zaie ez diotela garunari kasurik egin behar, makina eramangarriari baizik; saio askoren ostean lortu da Summersen hankek “garun” berriari kasu egitea. Hurbilago egon gaitezke zenbait amets errealitate bihurtzetik.