Munduko unibertsitate onenek ederki dakite bikaintasunean trebatzeko ikasgeletan oso bestelako pertsonak bildu behar direla, hori lortzea ezinezkoa bailitzateke bigarren mailako hezkuntzaren kalifikazioen edo azterketa jakin baten notaren araberako hautatze irizpideetan oinarrituko balira.
Egungo giza taldeak, eta are gehiago etorkizunekoak, geroz eta anitzagoak dira. Enpresek jatorri, etnia, gizarte klase, familia mota, aukera sexual, erlijio eta ideologia anitzeko langileak izango dituzte. Talde horietan ondo bizitzeko eta lan egiteko, baita horiek zuzentzeko ere, aniztasun hori bera duten taldeetan eta kolektiboetan jasotako prestakuntza behar da.
2003an, Harvardeko presidenteak zera esan zuen: “Arrazari dagokionez anitza den ikasgelak hezkuntza prozesua hobetzen du, ikasleek, eskoletan nahiz harreman informaletan, askotariko esperientziak eta ikuspuntuak jasotzen dituztelako. (…) Gure instituzioek zeregin berezia dute liderren hurrengo belaunaldiaren prestakuntzan, eta, aniztasun handiko ikastaldeak eratuta, gure ikasleak geroz eta kulturanitzagoa den gizarterako egoki prestatuta egongo direla ziurtatzen laguntzen dugu; halaber, gure onarpen politikek gizartearen beharrei erantzuten dietela eta liderren hurrengo belaunaldia talde anitz eta lehiakorretik atera dela ziurtatzen dugu”.
Hainbat unibertsitatetan, esaterako Harvarden eta Wisconsinen, gizarte klase eta talde kultural nahiz etniko ahulenetako ikasleak biltzeko ekintza programa zehatzak dituzte. Programa horiek dagoeneko martxan daude, onartze prozesuan. Adibidez, master eta doktorego programetan, hautagaiek “statement of purpose” edo “diversity statement” delakoa idatzi behar dute, azalduz beren aniztasunak nola aberastuko duen hezkuntza komunitate osoa, ikaskideak zein irakasleak. “Statement” hori ikasle izango direnak hautatzeko ebaluatzen den materialaren parte da, eskola dosierrarekin, argitalpenekin, lan esperientziarekin, ikerketa esperientziarekin eta abarrekin batera. Ildo horretan, POSSE Foundation erakundeak bazter auzoetan gazteak bilatzen ditu eta unibertsitate onenetan titulua lortzeko behar dituzten laguntzak ematen dizkie. POSSEn badakite, testuinguru kaltetuenetan gazteek maiz ez dutela unibertsitatera bakarrik joan nahi, “koadrilarekin” bai, ordea, eta horregatik programak talde osoa biltzen du. Estrategia horrek arrakasta izan du: gradua lortzen duten gazteen portzentajea oso handia da eta, ondoren, beren karrera profesional arrakastatsuak dituzte.
Harvarden bazter auzoetara joan eta etorkizuneko munduko liderrak izango diren ikasleak aukeratzeaz arduratzen diren bulegoak dituzte. Hala, Harvardek testuinguru horietako pertsonak bazterkeriatik barne-hartzera igaro daitezen laguntzen du. Wisconsin-Madisonen POSSE eta beste programa batzuk inplementatzen dituzte, hala nola PEOPLE Program delakoa . Azken programa horren bidez, maila sozioekonomiko baxuko, gutxiengo kultural eta etnikoetako familiak dauden auzoetara joaten dira, eta bertako ikasleen jarraipena egiten dute, Wisconsineko unibertsitatean sar daitezen ahalik eta hoberen prestatzeko. Unibertsitatean sartu eta gero, ikasle horientzat neurri bereziak hartzen dira, karrera akademiko osoan arrakasta izango dutela bermatzeko. Neurri horietako batzuk ikasturtea hasi baino lehen ematen diren gai instrumentalei buruzko udako ikastaro trinkoak dira. Hala, ikasle horiek prestakuntza hobearekin sartzen dira eta unibertsitateko bidea hasi orduko arrakasta izateko aukera gehiago dute.
Gure unibertsitateen kalitatea hobetzeko selektibitatean edo ikasketen amaiera azterketan nota onenak lortu dituzten ikasleak hautatu behar direla dioen ideia unibertsitateen maila zientifikoa, profesionala eta giza maila hobetzeko oztopoetako bat da. Aurreiritzi horrek indar handia du, ikasleak biltzeko modu horren atzean hautaketa soziala dagoelako; bestela esanda, eskaintza unibertsitarioak sozialki ahulenei mesede egingo ez diela ziurtatzen da. Baina eragozpen horiek gure unibertsitateei eta gizarte osoari kalte egiten diete, baita klase pribilegiodunei ere, egoera horretan horiek ere ezin dutelako egungo gizarteak eskatzen duen bikaintasun prestakuntza lortu.
Pilaketak saihesteko, Euskotrenek aparteko neurriak ezarri ditu Bat txartel pertsonalizatua tramitatzeko. Neurriaren lehen hilabetean, nahikoa izango da NANa edo familia-liburua aurkeztea doako garraioa eskuratzeko.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.