Abertzaletasunaren gainbehera hasi ote da? Susmo hori pizten du, bederen, Eusko Jaurlaritzak kaleratu zuen Gazteen Argazkiak bildumaren 14. zenbakiak (2011ko otsaila). Izan ere, inkestaren bidez elkarrizketatu direnei euren definizio ideologikoa eskatu zaienean, hamar puntuko beherakada agertzen da 30 urte edo gehiago dutenengandik 15-29 urte bitarteko taldera: %28tik %18ra, hain zuzen ere. Areago, 15-21 urte bitartekoei erreparatuz gero, datu hori %14 da. Zer dela-eta? Euskal Herria ipar duen ideologia lausotzen ari ote?
Egia da, galdera horren diseinua eztabaidagarria izan daitekeela, baina datua hor dago eta jakitun gaude aldaketak abiatzen direnean astiro-astiro eta gazteengan hasi ohi direla gauzatzen.
Jakina da arrazoi asko dagoela herritarrak politikariekin –abertzaleekin ere bai– nazkatuta egon daitezen eta, hortaz, ikerlan horretan Apolitiko sentitzeak adinean behera egin ahala duen bilakaera ez da harritzekoa: %19tik, helduengan, %30era igotzen da, gazteengan. Hori ez ezik, aldaketa sakonagoa ere ba omen da datuetan. Izan ere, abertzaletasunarekiko atxikimendua bezala, adinarekin batera Sozialista sentitzea ere beherantz doa (%17tik %11ra).
Aurreko mendeetan sortu eta hedatu ziren ideologien gainbehera ote? Baliteke, berriagoak diren beste auto-definizio ideologiko batzuek gazte jendearengan gora egiten dutelako: Liberalak, %14tik %21era; Ekologistak, %14tik %19ra; Feministak, %5etik %9ra. Batek daki Liberalismo horrekin zer ulertzen duten gazteek. Baina, baliteke pertsonaren askatasuna goraipatzearen eta gobernuen interbentzionismoa mugatzearen adiera izatea, azken finean lelo horiek post-modernotasunarekin lerrokatuta baitaude. Liberalismoaren ulerkera hori izan ala ez, aipatutako diren beste bi ideologiak ere hedatzen eta gailentzen ari: ekologismoa eta feminismoa.
Kasualitate hutsa ote iragan hurbilean jaun eta jabe ziren ideologiek beherantz egitea eta sortu berriek, aldiz, gorantz? Ala, aitzitik, euskal gizartean gertatzen ari diren hainbat sakoneko aldaketaren adierazleak dira?
Aldaketaren hipotesia zuzena balitz, ideologien bilakaera hori Euskal Herri Egitasmoaren kaltetan litzateke. Izan ere, burujabetzarik eta berariazko egituraketa juridiko-administratiborik gabeko herria izanik, euskal lurrak eta herritarrak lokarri faltan daude. Zerk batzen du lurralde honetako herritar multzo zabal bat, ideologia abertzalea ez bada? Ekonomiak ez, “kapitalak aberririk ez du”ela sinisten badugu; are gutxiago globalizazioaren garaiotan. Euskal kultura? Euskal Herriko berezko kultura-aniztasunari erreparatuta zalantzak sortzen zaizkit; areago fusión estiloa modan dagoen unean bertan. Teorikoki, euskarak izan beharko luke lokarririk indartsuena euskararen herrian, baina gaur egun ez da, herritarren proportziorik handiena ez baitu bere baitan biltzen.
Abertzaletasuna asmakizun historikoa da eta, hortaz, aro berriek atzean utzi beharko dute inoiz. Hori orain gertatzea ez litzateke horren kezkagarri izango, sasoi berrietara hobeto egokitzen den beste lokarriren bat sortuko balitz.
Horregatik, abertzaletasunaren gainbeheraren hipotesia zuzena balitz eta historiaren oraingo haizeak naziotasunaren eta abertzaletasunaren kontrakoak balira, komunitate-formulazio berriak asmatu beharko lirateke. Euskal Herri Egitasmoa beste era batera ulertu eta sendotu beharko litzateke, horretarako euskara helduleku hartuta, dudarik gabe; baina beste zenbait lokarriren laguntzaz ere. Aro post-moderno honetan gizarte-loturak gero eta ahulagoak diren arren, euskaldunok oraindik galdu ez ditugun komunitate-sena eta horren “erreferentzialtasun sinbolikoak” indartu beharko lirateke; edo, agian, beste berri batzuk sortu. Badaezpada, hobe genuke erne egotea!
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]