Bada krisialdiaren eraginik nozitu ez duen sektore bat Espainiako Estatuan: armagintza. Aitzitik, aurreko urtearekin alderatuta arma esportazioak ia bikoiztu egin ditu, marka historiko guztiak hautsiz.
Ez dirudi armagintzari eragin dionik azken bi urteetan Espainiako Estatuko ekonomia eta industria sektore ia guztiak gogor jo dituen ekonomia eta finantza krisialdiak. Espainiako Estatuko armagintzak –Hego Euskal Herrikoak barne– 2010ean marka historikoa lortuko luke, baldin eta, aurreikusten denez, aurreko urtearekiko esportazioak bikoiztu –edo ia bikoiztu– baditu. 2009an, datu ofizialen arabera, Espainiako Estatuak armetan 1.346,52 milioi euro esportatu zituen.
Bestalde, 2009an munduko xahutze militarra 1,5 bilioi dolarrekoa izan zen, gutxienez. Horrek esan nahi du egunero 4.200 milioi euro gastatu zirela, inoiz iritsi gabeko zenbatekoa, ezta Gerra Hotzean ere, Stockholmeko Bakearen aldeko Nazioarteko Ikerketa Institutuaren (SIPRI) azken txostenaren arabera.
Sektorearen 2010. ekitaldiko datu ofizialik ez dago oraindik, baina ekainean edo uztailean jakinaraziko dituztela aurreikusten da. Hala ere, Zerga Agentziaren estatistiketatik ateratako 2010eko lehen seihilekoko datu objektiboak badaude. Datu horien arabera, Espainiako Estatuak 2010eko lehen seihilekoan aurreko urteko aldi bereko arma esportazioak bikoiztu zituen, hau da, 900 milioi euro baino gehiago saldu zituen. Joera horri eutsi bazaio, litekeena da 2010eko ekitaldia 2.000 milioi euro inguruko arma salmentekin itxi izana, hau da, aurreko urtean baino %33 gehiago.
Esportatutako armen %42,3 Europar Batasuneko (EB) eta NATOko herrialdeei saldu zitzaien, eta gainerako %57,7 banatu zen 60 herrialderen artean. “Kezkagarritzat” jotzen diren herrialdeei ere saldu zaizkie, hala nola Saudi Arabia, Kolonbia, Israel, Ghana, Pakistan eta Marokori. Zehazki, 2010eko lehen seihileko horretan, Espainiako Estatuak armatan 3,2 milioi euro saldu zizkion Israeli, 453.000 euro Saudi Arabiari, eta 285.000 euro Kolonbiari.
Datu horiek erakunde serio eta profesionalek jakinarazi dituzte: Nazioarteko Amnistia, Greenpeace, Intermon Oxfam eta Fundació per la Pau. Erakundeok, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioei buruzko Ikasketen Institutuarekin batera (IECAH), salatu dute esportazioak handitzeak areagotu dezakeela 2007ko Legea hauts dezaketen “salmenten arriskua”; giza eskubideak urratzeko erabil daitezkeen armaz hornitzea debekatzen du lege horrek .
2010eko datu ofizialik ezean, 2009koak jakinarazi dituzte. Eta hor ikusten da aipatutako GKEek hizpide dituzten herrialde “kezkagarriei” armak saldu zitzaizkiela. Israelera 790.635 euro esportatu ziren –2008ko 2,35 milioiak baino gutxiago–. Baina kezkagarriena da 2009an Israeli 2,8 milioi euro saltzea onartu zela, horietatik 2,5 milioi lehergailutan, koheteetan eta misiletan –salmentak ez ziren 2009an oraindik gauzatu eta, beraz, 2010eko ekitaldian agertuko dira–.
Kolonbiak garraio hegazkin bat eta dagozkion babes logistikoa eta ordezko piezak erosi zituen 33,3 milioi euroren truke. Indiak itsasontzientzako ordezko piezak eta munizioa erosi zituen, 10,6 milioi euro ordainduta. Pakistanek hegazkinentzako ordezko piezak eta Bengalako suziriak erosi zituen 760,321 eurogatik. Marokok Espainiako material militarrean 113,90 milioi euro xahutu zituen 2008an eta 31,12 milioi 2009an. Zenbatekoa asko murriztu arren, onartutako eta gauzatu gabeko operazioak 50,5 milioi eurora iritsi ziren. Saudi Arabiak 5,1 milioi euro ordaindu zuen hegazkinentzako ordezko piezak eta arma arinentzako munizioa lortzeko. Ibilgailuetan eta hegazkinetan beste 9,3 milioiko salmentak onartu ziren. Saharaz azpiko Afrika ere arma espainiarren bezero garrantzitsua izan zen: Botswanak bi garraio hegazkin erosi zituen, 37,5 milioi euroren truke. Ghanak, tropak garraiatzeko 30 ibilgailu, 2,3 milioiren truke. Ruandak, radar bat, 15,2 milioiren truke. Kenyak, hegazkin bonbak, 511.000 euroren truke. Eta Gabonek, hegazkinentzako ordezko piezak, 89.858 euro ordainduta. n
Espainiako Estatuko arma industria 850 enpresek osatzen dute. Urtean 3.600 milioi euro inguru fakturatzen dituzte eta zuzeneko 18.000 lanpostu inguru sortzen. Hauek dira sektoreko enpresa nagusiak: Madrilgo Construcciones Aeronauticas, CASA; Madrilgo Izar Construcciones Navales; Madrilgo General-Dinamycs-Santa Barbara; eta Iveco-Pegaso, hau ere Madrilgoa.
Sektore horretako Hego Euskal Herriko industria 20 bat enpresek osatzen dute, 3.000 lanpostu zuzen inguru eragiten dituztenak. Hauek dira enpresa nagusiak: Industria Turbo Propulsores, ITP, egoitza nagusia Zamudioko Parke Teknologikoan duena eta hegazkinetako motorrak eta turbinak ekoizten dituena. Arabako Gamesa Industrial, hegazkin militarren osagaiak eta azpimultzoak egiten dituena. Sener, ingeniaritza eta diseinu lanak egiten dituena. Explosivos Alaveses, Expal, mortero granadak, jaurtigaiak, lehergailuak eta pizgailuak egiten dituena –Gasteizko fabrika itxi zuten, baina egun egoitza nagusia Madrilen du, eta beste fabrika bat Burgosen–. Sociedad Anonima Placencia de las Armas, SAPA, kanoiak egiten dituena.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]
Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]