Herritarrek sortzen dugun zaborraren gestioa garrantzi handiko gai bihurtu da udaletan eta aldundietan. Gipuzkoan berebiziko intentsitatea izan du eztabaida horrek, batez ere Txingudin errauste planta egiteko proiektua hasi zenetik eta Gipuzkoako Aldundiak ere bere hondakinen planean errausketa aurreikusten duenetik.
Gipuzkoan 2002an onartu zen hondakinen plana (PIGRUG). Europako zuzentarauetan nagusi den definizioarekin bat egiten du plan horrek, eta hondakinak energetikoki balioztatu daitezkeen gai gisa hartzen ditu, besteak beste, intzinerazioaren bidez. Bilketa selektiboaren arloan ere sakontzen du. Esaterako, 2008an, plana berrikusi zenean, hondakin organikoa biltzeko proiekzioa handitu zen, “bosgarren kontenedorea” deiturikoa hedatu ahala. Dena den, zaborren bereizketa herritarren borondatearen eta ohituren esku uzten du sistema horrek, eta ondorioz, birziklapen maila apala izan da martxan jarri den herrietan. Plan eta sistema horren aldeko dira Batzar Nagusietako EAJko, PSEko, PPko eta H1!-eko taldeak –gaur egun gehiengo dira–, udaletan ere nagusiki bilketa eta tratamendu sistema hori defendatzen dute alderdi horietako zinegotziek.
Erraustegi proiektuek berehalako oposizioa sortu zuten Gipuzkoan. Baina alternatibak ere jarri dira praktikan legealdi honetan, Zubietan egitekoa diren plantari aurre egiteko hain zuzen. Italia eta Kataluniako adibideak eredu hartuta, hainbat udalerritan zaborrak atez ate biltzen hasi dira (Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan) eta beste zenbait herritan sistema bera jartzeko asmoa agertu dute. %80tik gorako birziklatze maila dakar zaborra anonimotasunik gabe biltzeak eta erraustegia bideraezin bihurtzen du, “zero zabor” ideiarekin bat eginez.
2010ean alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik Usurbilgo Ituna sinatu zuten, errausketaren kontra eta atez ateko bilketaren alde. Erraustegia ez eraikitzeko moratoria eskatu zioten Aldundiari eta “zero zabor” programa bat has zezala. Itun horretan kokatzen dira honako indar politikoak: Ezker abertzalea, Alternatiba, EB, Berdeak, Aralar, EA eta Zutik. Moratoriaren eskaera izango da, zalantzarik gabe, datorren legealdiko eztabaidagai nagusienetakoa eta erakunde publikoetako korrelazio politikoak. baldintzatu ditzake.
Hondakinak gestionatzeko eskumena udalena bada ere, auziak bete-betean harrapatu ditu mankomunitateak, sistema bat edo beste bultzatzeko ahalmena baitute. Udal bakoitzak erabakitzen du mankomunitateetan zein ordezkaritza eduki eta negoziaketek eta paktuek egundoko garrantzia dute. Horren adibide da, esaterako, San Marko Mankomunitatean izandako norabide aldaketa, legealdiaren amaieran PIGRUGaren aldekoak egin baitziren zuzendaritzako jabe.
Eskumenen kontua korapilatsua da ordea. Udalen autonomia zalantzan jarri izan dute errausketa defendatzen dutenek, hondakinak biltzeko eta tratatzeko ardura udalen gainetik dauden erakundeen esku utziz. Zentzu horretan, 2007an Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa sortu zuten Aldundiak eta mankomunitateek. Partzuergo hori ari da Zubietako plantako proiektuaren gurditik tiraka.
Kontuak horrela, hainbat fronte daude zabalik, eta gauza asko jokoan: konpostatze planta berriak eraikitzea; erraustegia finantzatzeko bankuekin sinatutako akordioaren baldintzak argitzea; atez atekoa sistema edo bosgarren kontenedorea ezartzea; mankomunitateen eta Partzuergoaren kontrola zeinen esku geratuko den... eta jakina, erraustegia eraiki edo moratoria onartuko den. Zubietako plantak 580 milioi euro kostako du, 260.000 tona zabor erretzeko gaitasuna izango du, eta bi kilometroko erradioan 25.000 lagun baino gehiago bizi da. n
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.