"Ni Moussa naiz. Senegalekoa naiz"

  • Topaguneak euskara ez dakitenei hizkuntza hurbiltzeko Auzoko egitasmoa dauka abian. Urnietako (Gipuzkoa) Banaiz Bagara elkarteak ere, antzeko ikastaroak eskaintzen ditu etorkinentzat. Ez dira ohiko euskara ikastaroak, irakas metodo berriak saiatzen ari dira.

Richard, Ane Miren eta Ane Orioko ikastaroan.
Richard, Ane Miren eta Ane Orioko ikastaroan.Dani Blanco

Gipuzkoako Orio herrian gaude. Arantxa Arrillagarekin ari gara berriketan, Topaguneak eta UEMAk abiatutako Auzoko egitasmoa ari zaigu azaltzen. Halako batean bi mutil koxkor sartu dira ikasgelan. “Kaixo Rafkat! Zer moduz? Zure anaia Suleiman ere etorri da?”, “Kaixo, bai, anaia etorri da”. Astean bitan egiten dituzten euskara saioetara Pakistango 8 eta 10 urteko haurren anaia zaharragoa joan ohi da. Gaur ez da etorri, baina Rafkat eta Suleiman bai. Askotan etortzen dira jolasera... eta gero erakutsiko diguten bezala, ikastera ere bai.

Arrillaga Orioko Auzoko egitasmoaren dinamizatzailea eta biok isildu egin gara, auzokideak eta auzotarrak badatozelako: Ousmane, Richard, Ahmed, Omar, Moussa eta Sama senegaldarrak; Ahmed eta Sidi sahararrak; Bryan nikaraguarra; Claudia Honduraskoa; eta Ane Miren eta Ane oriotarrak. Borobilean jarri gaitu Arrillagak eta baloia elkarri pasaz nork bere burua aurkeztu du: “Ni Omar naiz, ni Senegalekoa naiz, ni Orion bizi naiz”. Gehienek kostata egin dute aurkezpena. Laguntzeko daude Arantxa Arrillaga, eta Ane eta Ane Miren auzotarrak. Izan ere, Auzoko programak biak biltzen ditu ikastaroetan, euskaraz ez dakien edonor  (auzokidea) eta euskaraz dakiena (auzotarra).

Baloia utzi eta binaka elkar topo egin dugu, berriz ere gure burua aurkezteko. Ousmane dugu parean, 29 urteko senegaldarra. Bere burua aurkezteko baino zertxobait gehiago moldatzen da euskaraz eta kazetariak zukua atera dio. Jatetxe bateko sukaldaria da. Nagusiarekin gaztelaniaz egiten du, broma giroan baino ez dio egiten euskaraz. Wolof da bere ama hizkuntza, frantses pixka bat daki eta gaztelania ere ikasi du.

Ariketa dibertigarriak

Inork ez du boligrafoa eskuan hartu, ez dago arbelik. Idatzizko erreferentzia bakarrak hormetan daude, pareta batean familia deskribatzeko hitzak, bestean norberaren aurkezpena egiteko hitz gakoak, hurrengoan asteko egunak. Auzokideek ikasketa maila oso desberdinak dituzte, gerta daiteke unibertsitate mailako ikasketak dituena eta ia idazten ez dakiena elkarrekin egotea. Arrillagak dioenez, “abiadura motelean joan behar da eta saioek dinamikoak izan behar dute. Kosta egiten zaie hizkuntza berria barneratzea eta gauzak asko errepikatzen ditugu”. Aurkezpena sarri egiten dute, eta hala segiko dute, ikasitakoa barneratu arte.

Hurrengo ariketa oso dibertigarria izan da. Bat edo bi boluntario gelatik atera dira eta geratu direnak “ondo kokatu” dira: bata berogailuaren aurrean, bestea leihoaren ondoan eta bestea atearen ezkerrean. Rafkat mutiko pakistandarra eta Sidi sahararra saiatu dira ikaskideei lana zailtzen, erloju galanta buru gainean lehendabizi, gero aurpegia ezkutatzen... “Sidi erlojuaren atzean... ez aurrean... ez”, denak barrez ari dira.

Esperientziari neurria hartzen

Auzoko egitasmoa hainbat herritan ari dira garatzen. Orion zortzi bat hilabete daramatza. Helburua da euskaraz ez dakitenei (ez du zertan atzerrikoa izan) euskarara hurbiltzeko modua egitea eta haien kultura eta hizkuntzei ateak zabaltzea. Arantxa Arrillagari Udaleko euskara teknikari Jabier Zabaletak deitu zion egitasmoa bideratzeko proposatuz. Segituan esan zuen baietz. Ordurako Aisa taldeko –etorkinentzako euskara eskolak– irakasle izana zen eta bazuen harra sartuta: “60 ordu, lau liburu... beste moduren baten beharra ikusten nuen”. Auzokoren planteamendu teorikoa asko gustatu zitzaion. Erronka egitasmoa esperientzia bihurtzea izango zen: “Nola egin? Hori ez zidan inork esan. Asmatu egin behar da, sortu”. Arrillagak erabilitako hitzari helduz, “salto” egin behar zen, eta duela zortzi bat hilabete hala hasi ziren, indartsu. Orion 370 atzerritar daude. Ahalik eta jende gehien ikastaroetara biltzea zen hasierako asmoa. 20 bat lagun hasi ziren eta gerora ikusi du Arrillagak nahikoa lan badela halako taldea kudeatzea. Hasi berritan, asteko bi euskara saioez gain, bestelako ekimenak egiten zituzten, hala nola, afariak eta kantaldiak. Orain, astelehen eta ostegunetan hamar lagun inguru biltzen dira, batzuek ez dute hutsik egiten, eta beste batzuk joan-etorrian dabiltza. Hasierako aparra baretu da eta orain lasaiago kudeatzen du taldea Arrillagak.

Ikasgelan eguneroko egoerak birsortzen saiatzen dira, agurrak eta telefono deiak, adibidez. Alabaina, barneratutako euskara apurra kalean erabiltzen al dute? “Harremana auzotarrekin daukate, saioetara datozen euskaldunekin, kalean oso-oso zaila da bertakoekin harremana izatea. Beno, oso-oso zaila baino, denbora behar da”.

Euskararen beharrik ez dute, gaztelania halabeharrez ikasi dute. Jakin-minak jota edo euskaldunen komunitatea ezagutu nahian hurbildu dira saioetara.

Bideo kameraren aurrean jartzeko gonbitea egin eta ia denek baiezkoa eman dute. “Ni Moussa naiz, neska euskalduna nahi dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Senegal
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


63 pertsona hil dira Cabo Verdeko kostaldean, hilabete baina gehiagoz Espainiako Estatura iritsi nahian zebiltzala

Ontzia uztailaren 10ean abiatu zen Fass Boyetik (Senegaldik) eta guztira 101 pertsona zeuden bertan, Senegalgo Gobernuak azaldu duenez. “Itsasoko heriotza hauek ohikoak dira, izan Atlantikoan izan Mediterraneoan, eta bizi hobe bat lortzeko helburua duten ehundaka pertsonen... [+]


Senegalgo iraultzaren argi-ilunak

Protestak kalean, Polizia oldartuta, oposizioko burua bortxaketagatik salatua, gero atzera egin eta delitu arinagoagatik salatua; orain, gazteak galbidean jartzeagatik zigortua, etxean atxilotuta. Bitartean, kalean, zazpiehun atxilotu inguru eta gutxienez hogei hildako... [+]


2023-06-06 | Leire Artola Arin
Senegalgo Gobernuaren errepresioa salatu dute Iruñean eta Bilbon astearterako manifestazioa deitu dute

Fleming doktorearen plazatik abiatuko da manifestazioa 17:00etan. Macky Sall presidentearen "diktadura" bertan behera uzteko eskatuko dute, besteak beste, azken asteetan areagotutako errepresioari erantzunez. Gutxienez 12 gazte hil eta 500 atxilotu ditu gobernuak,... [+]


2023-03-03 | Gedar
Migratzaile senegaldarrak hegazkinez deportatzeari ekin dio berriz ere Espainiako Barne Ministerioak

Azken bi asteetan bi hegazkin irten dira Madrildik Senegalera, gutxienez 36 senegaldar migratzaile inguru erbesteratzeko. Pandemia hasi aurretik ere hegazkin bidezko deportazioak egiten zituen Senegalera Barne Ministerioak; ezagutzen den azkeneko aldia 2018an izan zen. 2020ko... [+]


Turkian lurrikarak ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


Musika elektronikoa, 4.000 hiztuneko menik hizkuntza salbatzen saiatzeko

Beni Fadi da bere izen artistikoa, Senegal hego-ekialdekoa da eta menik hizkuntzan musika elektronikoa egiten hasi da. Duela hogei urteko datuen arabera, 3.375 lagunek hitz egiten dute hizkuntza hau, ordutik ez da berriro zenbatu eta desagertzeko zori-zorian dago. "Zerbait... [+]


Net Hurbil: Waoundé idorra urrun joandakoen sosak berdatzen du

Waoundé Senegaleko herri txiki bat da, Dakarretik 730 kilometrotara Senegal ibaiaren bazterrean dagoena. Harantz joan zen duela gutxi Frantziako L'Express astekariko Eric Chol. Kazetari honek ezagutzen zituen Frantzian, eta batik bat Paris inguruetan, bizi diren... [+]

2020-11-12 | ARGIA
Azken asteetan, gutxienez 480 senegaldarrek galdu dute bizia Kanariar Uharteetara bidean

Heriotza eta desagerketa horiek aurrean, dolu eguna ari dira antolatzen Senegalen azaroaren 13rako.


“Ez dago memoriaren zaborra ezkuta dezakeen alfonbrarik”

Amerika eta Afrikako bake-eta memoria historikoaren prozesuetan adituak diren bost lagun bildu dituzte Paz con Dignidad elkarteak, Foro Sozialak eta EHUk. Herrialde oso anitzetako errealitateak izan dituzte hizketagai, eta elkarren artean desberdintasunak nabariak badira ere,... [+]


2019-07-09 | Pako Sudupe
Pape Niang senegaldarra gure artean

Zenbat aldiz pentsatu ote dugu –nik behintzat bai–, kale-saltzaile afrikarrak kalean, manta zabalduta, edo tabernan edo nonahi jendeari salgai merkeak eskaintzen ikusita, edota plastikozko poltsa handia arrastaka daramatela: zenbatez hobeto izango zuten gizajo horiek... [+]


2019-06-03 | ARGIA
“Pape Niang. Hasiera berri bat” liburuaren aurkezpena, Bilbon eta Trintxerpen

Senegaldik Bilbora Pape Niang-ek egindako bidaia eta migrazio prozesuari lotuta protagonistak bizitako barne-bidaia kontatzen ditu Pape Niang. Hasiera berri bat liburuak, “Inor ez da ilegala” proiektuaren baitan sortua. Liburua Bilboko Bira kultur gunean aurkeztuko... [+]


Eguneraketa berriak daude