Donostia aski ezaguna da euskaldun gehienontzat, Hego Euskal Herriko hiriburu turistikoena izan baita mendeetan zehar, izan ere, bertara joaten ziren bainuak hartzera inguruko aristokrata eta politikari ezagunak turismoa bera asmatu zenean.
Baina oraingoan, Donostia beste begi batzuekin begiratzeko proposamena egingo dizuegu, hiri horrek eman dituen bi pertsonaiaren arrastoei segika jarri nahi zaituztegu eta: XVI. mendean jaio zen Katalina Erauso eta XIX. mende amaieran jaiotako Katalina Eleizegi.
Katalina Eleizegi euskal idazlearen azken lana Katalina Erausoren biografian oinarrituta dago, biak jaio ziren Donostian eta biak joan ziren bertatik haien bizitzarekin jarraitzeko. Ibilbide historiko-literarioa egiten hasiko gara beraz, orri hauetan barna lehenik eta Donostian barrena hurrena.
Katalina Erauso “moja-soldadua” ezizenarekin ezagutzen dugu. 4 urte zituela bere familiak komentuan sartu zuen eta bertan gelditu zen 15 urte bete arte. Orduan handik ihes egin zuen, jostorratzaren laguntzaz bere moja arropak morroi jantzi bihurtuz.
Gure ibilbide historikoa komentu hartatik hasiko da; Antiguo auzoko Miramar jauregi bezala ezagutzen dugun lekutik hain zuzen. Bertan zegoen duela bost mende Erausoren komentua. Baina orduan ezin zen itsasorik ikusi, harresi altua baitzuten, hori egitea eragozten zuena.
Itsasoa oso garrantzitsua izan da bi pertsonaia hauentzat. Erauso “Mundu berria” ezagutzera itsasoz joan zen eta Eleizegiren lehen lana izan zen Garbiñen (1916) Itsasoa laino dago kanta ezaguna agertzen zaigu. Bere azken lana izan zen Erausoko Kateriñen (1962) ordea, protagonistak bere ametsa betetzeko “itsasotik haruntz” joan behar dela diosku. Miramar jauregitik itsaso aldera hurbiltzen bagara Katalina Erausoren bustoarekin egingo dugu topo egungo parkean.
Unibertsitate aldera egingo dugu orain, bertan dagoen bizikleta mailegu-gunean (dbizi) ibilbidea erraztuko digun garraiobidea lortzeko. Zumalakarregi etorbidea amaitzean Kontxako paseoa hartuko dugu txirrinda gainean itsasoaren usainarekin birikak betez La Perlaraino. Han aparkatu eta oinez hurbilduko gara gure hurrengo geltokira.
San Martin kaletik Artzain Onera ailegatzean, honen atzean dagoen Koldo Mitxelena Kulturunean sartuko gara Katalina Eleizegiren lehen bi lanak ezagutzeko: Garbiñe (1916) eta Loreti (1918). Hauez gain mikrofitxetan dituzte egileak antzezleentzat eskuz idatzi zituen bere lehen lanaren kopiak.
Oso bitxiak dira mikrofitxetan dituzten kartelak eta eskuizkribuak, besteak beste, antzezlarien karakterizazioaz arduratzen zirenentzako oharrak (“notas de peluquería” izena dutenak). Antzezlanaren pertsonaien itxura zehatz deskribatzen du oharrotan, hauek transmititu beharreko emozio eta sentimenduak aletuz, bere hizkera joriaren erakusgarri.
Liburutegitik irten eta bizikletaren bila joango gara. Alderdi Ederreko lorategietara heldu aurretik eskuinera geratzen zaigun Askatasunaren etorbidean jaio zen Katalina Eleizegi, 14. atariko 4. pisuan. Eta horixe izan zen bere azken lanean Katalina Erauso pertsonaiak Ameriketara joatean bilatzen zuena: askatasuna. Bere bizitzaren jabe izatea.
Bulebarrean utziko dugu bizikleta, eta Parte Zaharreko kale nagusian dagoen Antzoki Zaharrera joko dugu, Printzipalera. 1917, 1918, 1923, 1924, 1928, 1929 eta 1935ean bertan taularatu zuten Garbiñe antzezlana eta 1918, 1919 eta 1920an Loreti. Garai hartan Euskal Jaietan antzerkia ikustera joaten zen jende mordoa, eta Eleizegiren lehen biak izan ziren gehien ikusi eta antzeztuenetakoak.
Parte Zaharra gurutzatuko dugu San Bizente eliza ikustera joateko. Han dago Erausoren jaiotze agiria. Inguruko tabernaren batean hamaiketakoa egiteko aprobetxatuko dugu orain. Bukatutakoan Urumea ibai ondotik joango gara bizikletaz eta Santa Katalina zubia zeharkatuko. Iztuetatik igo eta Mandasko Dukearen paseotik Egiako Tejeria kalera helduko gara; gaurko bazkaria Garraxi tabernan egingo dugu, Donostiako jatetxe barazkijale ezagunenetako batean.
Kafea hartu ostean Ametzagaina kaletik oinez igoko gara, Polloeko kanposanturaino. Han dago Eleizegiren hilobia, sartu eta eskumako bidetik 324garrena. “Familia Eleizegi-Maiz” izenaren azpian dago egilea, bere sendiarekin batera datzala.
Bizikletaz bueltatuko gara Santa Katalina zubiraino eta Urumea gurutzatuta Amarako Pio XII.a plazara joango garaibilbide honi amaiera emateko, eta maileguan hartutako bizikleta uzteko.
Katalina Erauso Gasteizen eta Lizarran ibili zen morroi Atlantikoa zeharkatu baino lehen eta Katalina Eleizegi Burgosera joan zen irakasle ikasketak egitera, Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotatik ibili zen eta bere bizitzaren bigarren zatia Lizarran pasatu zuen han 74 urterekin hil zen arte.
Hurrengo batean Donostiako Amaran dagoen Katalina Erauso kalera heltzen bagara edo Aieteko parke ondoko Katalina Eleizegi kaletik pasatzen bagara, hobexeago ezagutuko ditugu kale hauek izendatzen dituzten pertsonaiak, eta bizikletaz egindako txango honen oroitzapenak etorriko zaizkigu burura.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.