Sorne Unzueta Bizkaiari buelta

Urdulizko eliza.
Urdulizko eliza.Urdulizko KZgunea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bizkaiaren ideiari buelta eman zion belaunaldikoa zen Sorne Unzueta, Batzokiko jende idealistaren kordakoa, Sabino Aranaren ausardia galdu haren ordezkari. Sorne jaio zeneko 1900. urte borobileko Abandok ez dakigu ze itxura izango zuen, baina Bilbora anexionatu berri zen hiri, portu eta landen nahaste hura eta Bizkaia osoa ikusten ahaleginduko gara hemen, idazlearen bihotz-begietatik.

Bizcaya por su Independencia Sabino Aranaren liburuak bazterrak astindu zituela zortzi urte baino ez zirenean igaro bataiatu zuten Sorne Unzueta idazle izango zena Abandoko San Bizente elizan. Dena zen Bizkaia orduan, gainerako Euskal Herriak batuko zituena. Sorne abertzaletasunean, kristautasunean eta erdal hizkuntzan hazi zen, Albiako Lorategi ikusgarriak zelaiak ziren Bilbo zaharrean, ibaiadarreko ortuen, merkataritzaren eta ontzigintzaren paisaietan. Euskaldundu egin zen, ezin zelako abertzale izan euskara ikasi, erabili eta besterenganatu barik. Hori ere asko aldatu da, Abandoko Errepublika beste, Euskal Herrian urteotan.

Gaur egun Abandora bazoaz, Kafe Antzokia aurkituko duzu San Bizenteko elizaren alde batean, eta bestean Sabin Etxea, Aranaren jaiotetxearen lekuan eraikia. Iruña kafean hartu zenezake zerbait, eta Ibañez de Bilbao, Henao, Ajuriagerra kaleetan galdu, Bizkaiko hiriburuko auzune lasai, zabal eta nobleenetarikoan.

Isozaki dorre bikiek osatzen duten ate metafisiko zatarretik Zubizuri parera jaitsi eta tranbia hartzen baduzu, Bilboko puntetako batera iritsiko zara minutu gutxian, korrontearen kontra. Sorne Unzuetak hantxe –Atxuriko eskolan– ikasi zuen idazten, eta emakume formala eta leiala izaten. Atxuritik ez urrun, Zazpi Kaleak dominatuz, Solokoetxeko irakasle-eskola zegoen. Lau urtez ibili zen han Sorne, ikasketok burutu arte. Solokoetxera igotzeko Bilboko igogailu famatuena har zenezake Iturribide kalearen aho-ahoan, Unamuno –Txabi Etxebarrieta, esango lukete puristek– plazan.

Bilbotik bagoaz

Bagoaz Bilbotik kanpora, Sorneren maitasun eta beharlekuen bideetatik. Izan ere, irakasle zereginetan Errigoitin egon zen Sorne Unzueta 1922an, bitartean Fruizen bizi zelarik. Errigoiti eta Fruiz desberdinak dira, baina Bizkaiko nekazal giroaren adibide izan bide ziren: herri txikiak, denak ezagun, alpapa usaina eta aroztegi bana, idi parea lotuta mantso, hormaren kontra.

1925eko Lemoa ere antzerakoa zen, baina hara trena, tranbia, Tailerreta auzoko mailu eta torlojuak iritsiak ziren. Eta baita porlana ere. Cementos Lemona 1917an sortu zen, Julien Israel Blum teknikari frantsesaren patenteei jarraiki, ordurako punta-puntakoak ziren labe bertikal, boladun errota eta lehortze sistema iraultzaileekin. Harrobiko dinamita-kolpeen artean ematen zuen lezioa Sornek Elizondon, eta Lemoan bizi zirela jaio ziren hiru seme-alaba: Andone, Jon Ander eta jaiotzean hil zen Iñaki. Berangon klaseak emateko Lemoatik Algortara aldantza egin zuenean piztu zen gerra, eta baita, beste bi aldiz, bizitza ere: orduan jaio zitzaizkion Gotzontze eta Sorne txikerra.

Abertzale Batzakoa

Getxoko bazter lasaietan ibaiadarretik dabiltzan ontzi pisutsuei begira geratuz gero ez da konturatzen bat zeinen gar bizia pizten zen Bizkaiko herri hartako kaleetan Sorne Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zuenean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal emakume abertzalearen aldeko aldarria, eta benetako pizgarria aberriaren jainko-hatsa suspertu dadin euren bihotzetan”.

Espainiako Gerra Zibilaren tunel beltza aurrean, Sorne, lau ume txikiak hartuta, Asun ahizparekin Goizeko Izarra ontzian erbesteratu zen Frantziara. Sorneren Euskadiren aldeko lanak, ostera, ez ziren amaitu: alemanek okupatutako alderdira mezuak helarazten zituen. Diktadura erortzen ikusi zuen, baina ez Bizkaia libre, 2005ean Urdulizen hil zenean. Sorneren paisaiak, beraz, asko dira: Ibaizabaleko urak, Errigoiti, Arratia, sasia, euskara. Txangoa Bilbo osoari begira bukatuko dugu, 1952ko Artxanda poemako bere hitzekin: “Ama, ez dot gaur ikusten/ geure ikurriña/ goiz guztitan bezela/ mendi ganean./ Zer jazo ete da?”.


Azkenak
Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


Eguneraketa berriak daude