Plan Estrategikoak ez du aurkaririk

Aldundiaren Euskara Sailak egindako kanpaina baten kartela.
Aldundiaren Euskara Sailak egindako kanpaina baten kartela.

2008ko irailaren 1ean Euskara Zerbitzua jarri zuen abian Arabako Foru Aldundiak. Aurreko bi legegintzaldietan, zortzi urtez, PPk izan zuen agintea, eta herrialdean euskara normalizatzeko plan zehatzik ez zegoen. PPren agintaldiaren ondoren EAJ, EA eta Aralarren arteko hirukoak hartu zuen Foru Aldundiaren gobernua. Kultura, Euskara eta Kirol diputatu izendatu zuten EA alderditik Lorena Lopez de Lacalle. Gasteiztarrak “zortzi urteko desertuko zeharkaldia” deitu zion PPren jardunari.

Urtebetera, lehen aldiz, Euskararen Plan Estrategikoa aurkeztu zuten 2010 eta 2013 urte aldirako. Planak Arabako zazpi kuadrilletan (Agurain, Aiara, Añana, Guardia-Arabako Errioxa, Gasteiz, Kanpezu, Arabako Mendialdea eta Zuia) izango zuen balioa eta baita Trebiñuko Konderrian ere. Hiru jomuga nagusi zituen planak: hizkuntz eskubideak bermatzea, euskararen gizarte erabilera bultzatzea eta koordinazio eta lankidetza ekimenak lantzea. 1.039.978 euroko aurrekontuarekin abiatu zen. Besteak beste, euskara teknikari sarea egituratu eta osatzea lortu zuen Lorena Lopez de Lacalleren Euskara Sailak. Lehen ere hainbat euskara teknikari ari zen lanean udal batzuetan, baina Araba hartuko zuen sarerik ez zegoen. Teknikari sarea osatzea estrategikotzat jo zen EAren agintaldian, eta EAJrenean ere hala izan da.

EAJk EAren ildoa segi du

2010eko azaroan, EAk eta EAJk Foru Aldundirako zuten ezkontza apurtu egin zen, eta ondorioz, EAJk Malentxo Arruabarrena izendatu zuen Kultura, Euskara eta Kirol Saileko diputatu. Asti gutxi izan du EAJk askorik egiteko. PPren agorraldiaren ondoren, EAk hasitako norabideari segi dio EAJk. Sei hilabete hauetan Arabako euskalgintzako eragileekin bilerak egin ditu, bakoitza zertan den eta zer egin litekeen aztertu asmoz. 2013ra arte aurreikusita dagoen Euskararen Plan Estrategikoari baietz esan dio eta Araban euskara teknikarien sarea egituratu eta trinkotzea lehentasunen artean du. Aurrera begirako estrategiei dagokionez, euskara gazteen artean sustatzea du sailak ildo nagusienen artean. Ez da ahaztu behar Araban gazteak direla, inondik ere, euskara gehien ezagutu eta erabiltzen dutenak.

Zer gertatuko litzateke, esaterako, Kultura, Euskara eta Kirol Saila PSEren esku geratuko balitz? Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan sozialistak dira buru, eta baita Gasteizko Udaleko Euskara Sailean ere. Foru Aldundiko Euskara Saila elkarlanean ari da Gasteizko Udalarekin eta HPSk lana ondo egiten ari dela adierazi dio behin baino gehiagotan Aldundiari. PPk zer egingo lukeen batek daki. Dena dela, ezin pentsa daiteke EAren aurreko zortzi urteko agintaldiko lehortea itzuliko denik. Adibide bat baino ez da, baina Lorena Lopez de Lacallek 2009an Euskararen Plan Estrategikoa aurkeztu zuenean PPk ez zuen aurkakorik esan.


Azkenak
2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina albiste... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


Eguneraketa berriak daude