I -Aitatxo, esaidazu hemen zer ari da? -Hauteskundeak datoz denbora gutxira, partidu askok dute jokoan partida, ta horrek sortu ditu mila tirabira. Zu handitu aurretik argituko al dira! |
IV - Baina orain zergatik dabiltza hain aldrebes? -Borroka hau aspaldi hasi zen tamalez… -Ez ote lirateke konponduko bakez, gure andereñoak lematzat daukanez barkamena eskatu ta eskua emanez? |
|
II -Aitatxo, esaidazu hemen zer ari da? -Hauteskundeak datoz denbora gutxira, partidu askok dute jokoan partida, ta horrek sortu ditu mila tirabira. Zu handitu aurretik argituko al dira! |
V -Guk eskua eman arren haiek ukabila! -Ba, goazen elkarturik protestan Madrila! -Ez ligukete utziko. A ze egur pila! -Ba, jar dezagun berton kartel biribila! -Orduan etorriko dira gure bila. |
|
III -Gaiztakeriaren bat egin duzu ala? -Ez, ez, baina gainean dugu tribunala. Duela lau urteko zerrenda zabala sortzeagatik nauzu orain ilegala; beste milaka euskal herritar bezala. |
VI Aita semeak holan joan dira ohera, beste zenbat etxetan hizketa berbera! Nola ez dakit baina hau da egoera, argituko ez balitz gauetik goizera, maiatza zabal bedi itxaropenera. |
Doinua: “Maixu, zer da Ruanda”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.