Ura oinarrizko ondasuna da gizakiarentzako, arnastu beharreko airea adina. Aldiz, azken hiru hamarkadotan enpresa handiek lortu dute munduko elite guztien artean dogmatzat pasaraztea hura salerosgai arrunta dela, beste herri ondasun guztiak bezala pribatizatu beharrekoa. Riccardo Petrella irakasle zaharrak kontatu du nola.
Riccardo Petrella (La Spezia, 1941) maisu italiarrak lanean segitzen du erretretan egonagatik. Zientzia politikoak eta ekonomia ikasi ostean, unibertsitate askotan aritu da irakasle. Baina gehienik ezagutua da mundializazioaren kritikan eta herri ondasunen defentsan –urarenean batik bat– egin dituen lanengatik.
Apiril hasieran Le Monde Diplomatique aldizkariak Interneten dauzkan blogetako batean Petrellak argitaratu du “Vers l’eau technologique?” –”Ur teknologikoruntz?”– artikulua kontatuz azken 30 urteotan uraren inguruko argudioetan ikusi duen bilakabidea: “Uraren kudeaketa integralaren kontzeptutik abiatuta uraren urritasunera pasatuz eta geroago adieraziz salbazioa ‘ur teknologikoan’ datzala, guztien oinarrizko ondasun honen merkantilizazioaren aldekoak borroka ideologikoan sartuta daude azken hogeita hamar urteotan”.
Urarena jotzen du Petrellak globalizazioak ekarri duen mistifikazio nagusitzat. “Ura lehen zena ez dela sinetsarazi nahi digute”. Mugarrizko data, 1992. urtea, urte horretan ezarri baitzieten Iparraldeko estatu aberatsek gainerako nazioei ura gai ekonomikotzat hartzea. Hala ageri da Dublingo Ituna deituan, hirugarren atalburuan: “Bere erabilera garrantzizko guztietan urak balio ekonomikoa daukanez, ondasun ekonomikotzat onartu behar da”.
Uraren esanahi berri hau Munduko Bankuak bultzatu zuenez, berak zabaldu zuen 1993tik aurrera mundu osoan, ematen zituen kreditu guztietan exigituz uraren prezioak kontutan har zitzala berreskuratu beharreko koste guztiak. Tartean, inbertsioa egin dutenei ordaindu beharreko irabazia. Horrela zabaldu zen Integrated Water Ressources Management delakoa, Ur Balibideen Kudeaketa Integratua alegia. Ondoko urteetan, Munduko Bankuaren gerizpean erakunde mordoska sortu zen; nabarmenena, Uraren Munduko Erakundea, izen ponpoxoaren azpian talde pribatuen elkargoa ezkutatzen duena.
Eskema berria, ura ekartzeak eragindako koste guztiak berreskuratu beharrarena (full cost recovery principle) Europar Batasunaren 2000. urteko zuzentarauan agertuko da, eta herrialde gehienetako lege berrietan. Aurrez aurre sindikatuak eta mugimendu sozialak aurkituko ditu, baina unibertsitateko akademikoak bezala politikariak gehienbat alde.
Argudio honek ireki dio bidea hausturari, Petrellaren ustez: gizakiarentzako ura gero eta urriagoa dela. Korporazioen interesak defenditzen dituzten taldeek “sinetsarazi digute uraren urritzea ezinbestekoa zela, munduko populazio gero eta handiagoak eta garapen ekonomiko mugagabeak gero eta ur gehiagoren beharra zekartelako. Aldiz, uraren urritzearen kausa nagusiak konpontzeko eta atzeratzeko modukoak dira, uraren erabilera txarrari lotuta daudelako”. Iturrien gehiegizko ustiaketa, kutsadura, kudeaketa burutsurako lege egokirik eza... denak ahaztu eta eten gabe nabarmenduko da uraren urritasuna.
Azken urteotan uraren inguruan gero eta indar handiagoz zabaldu diren hiru tesi gezurrezko agerian utzi beharra azpimarratzen du Riccardo Petrellak.
Hasteko, uraren balio ekonomikoa, valuing water, biluztu behar da. Multinazionalek diote urari ez bazaio balio ekonomikoa aitortzen, kapitalak ez direla hornidurak behar dituen inbertsio handietan interesatuko. Valuing water, ordea, uraren azpiegituren kosteez gain funtsean mundu mailako espekulazioari dago lotuta.
Uraren kudeaketaren atal direnak negozio lerro ezberdinetan zatitzen dira errentagarritasun irizpideen arabera (urtegiak, iturriko uraren banaketa, saneamendua, ur zikinen birziklatzea, itsasoko uraren gezatzea, teknologia zerbitzuak, kudeaketa informatikoa...) baina beti talde multinazional handien eskuetan. Hauek uraz gain kudeatzen dituzte garraioak, hondakinak, energia, ingeniaritza, eta abar.
Bigarren tesia egiatzat ezarri dutena: enpresa pribatuak daukate ezagutza, informazioa eta ahalmena... eta beharrezko dirua! “Estatuaren kontrako kultura oligarkiko eta antisoziala ez zen sekula hain begibistakoa eta basatia izan uraren alorrean”, dio Petrellak. Leku askotan agintariek beren betekizun publikoetan amore eman dute talde pribatuen interesen mesedetan. Azkenerako jendeen buruetan sartu da Estatuak eta herri erakundeek ez daukatela gaitasunik lehentasunezkoa den ura bideratu eta kudeatzeko.
Hirugarren tesia, eta abangoardia itxura handiena duena, gizadia salbatu behar omen duen ur teknologikoarena da. Orain enpresa erraldoiek beren teknologia erabiliko dute gero eta handiagoa izango dugun ur beharra asetzeko, uraren produktibitatea handituz (nekazaritzan, adibidez, ur gutxiagorekin uzta handiagoak lortzeko), ur zikinak tratatu eta birziklatuz, eta itsasoko ur gazia gezatuz, dagoenekoz Bartzelonan, Israelen, Arabiar penintsulan, eta beste leku askotan ari diren moduan.
“Ur gezatua –idatzi du Petrellak– merkatuaren, industriaren eta finantzaren logikan ekoizten bada ez da gehiago izango biziaren emari bat, ondasun natural unibertsal bat, ‘biziaren doakotasunaren’ adibidea, guztien eskura dagoen ondasuna eta gizadiari eta espezie bizidun guztiei dagokiena, giza eskubidea”. Hemendik aurrera ur teknologiko hori izango da Veoliak, Suezek, Aguas de Barcelonak edo Coca-Colak, Nestlek edo dena delakoak ekoiztutako produktu derrigor erosi beharrekoa.
Esportaziorako eta salerosketarako ere balioko du. Europar Batasuneko komisario batek otsailean esana omen du berak ez lukeela gaizki ikusiko Europak Ekialde Hurbilera ura esportatzea handik gasa ekartzearen truke.
Urteotan herritarren mobilizazioak ere aldaketak ezagutu ditu, korporazioen erasoen ordainetan. Uraren kasuan, hasieran borrokak ziren kutsaduraren eta urtegi erraldoien kontra. 1980ko hamarkadatik aurrera zerbitzu publikoak eraistearen eta uraren merkantilizazioaren kontra.
2010ean uste du Petrellak munduko herritarrek lortu dutela ura giza eskubidetzat aitortua izatea, batik bat Hego Amerikako agintari batzuek egindako lanari esker. Tartean, ur zerbitzu publikoen aldeko urrats batzuk eman dira han eta hemen, esku pribatuetatik kudeaketa udal edo mankomunitateetara berriro pasatzea lortu duten hiriak, 2008an sortu zen European Public Water Network koordinakudea...
Honela bukatzen du Petrellak: “Gaur egun herritarren mugimenduak ‘bihotz ideologikoan’ astindu behar du zibilizazio kapitalista tekno-merkantil eta finantzieroa (...). Munduko kapital pribatuek egin nahi dute biziaren, eta ondorioz uraren, jabe, eta horren kontrako mobilizazioa funtsean jokatu behar da plano ideologikoan: kulturalean, politikoan, zientifikoan”.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]