argia.eus
INPRIMATU
Super-eroankortasunak ehun urte “bete” ditu

Joxerra Aizpurua Sarasola 2021eko ekainaren 30
Maglev tren azkarra, super-eroankortasunari esker garatutako aplikazioetako bat.
Maglev tren azkarra, super-eroankortasunari esker garatutako aplikazioetako bat.

1911ko apirilaren 8an H. K. Onnes fisikari holandarrak frogatu zuen merkurioa asko hoztu ondoren elektroiak erresistentziarik gabe higitzen direl. Bestela esanda, super-eroankortasuna existitzen dela frogatu zuen.

Onnesek 4,2 kelvineraino (-267ºC) hoztu zuen merkurioa eta elektroiak libreki higitu ziren erresistentziarik gabe. Orduz geroztik, super-eroankortasuna gero eta tenperatura altuagoan lortzea izan da ikerketen helburua; lehen urratsa 1986. urtean eman zen, 150 kelvinean
(-123ºC) kobre eta oxigenoz osatutako zeramika super-eroalea osatu zenean.

Egun ikerketak arestian aipatu ildotik jarraitzen badu ere, aplikazio ugari eman zaizkio dagoeneko. Medikuntzan, garunaren funtzionamendua aztertzeko detektagailu magnetikoak dira horren adibide, baina aplikaziorik ikusgarriena lebitazioari emandako bulkadan datza, horrela garatu baita Maglev izeneko abiadura handiko trena. Tren horren lerro esperimental bat Japonian eraiki zen, eta 581 km/h-ko abiadura lortu zuen.