TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu barik ari gara indarrean jartzen telebista ikusteko eredu berri hori. 2006an Bartzelonara egindako bidaia batean gogoan dut nola mintzo zitzaigun Vilaweb-eko zuzendari Vicent Partal Interneteko telebistaz: “Azken hamar urte hauetan komunikazioaren munduan Internetek batez ere prentsa idatziari eragin dio eta datozen hamar urteetan ikusentzunezko munduan eragingo du batez ere”. Bete-betean asmatu zuen, baina hauek hurrengorako hausnarketak dira.
Kontua da Txernobylgoaren 25. urteurrena betetzen den honetan (apirilaren 26an) ezagutzen ez nituen datu eta istorio ugari jarri dizkidala eskueran dokumentalak. Bide batez, Fukushimakoari are eta begi zorrotzagoekin begiratzeko hautua berrindartzen du. Datu eta ikuspegi asko daude, beldurgarriak gehienak, urteetan energia nuklearraren loby-a ondo estaltzeaz arduratu dena. Baina Txernobyl eta Fukushimako erreaktoreetako pitzaduretatik erradiazioa nola, informazioa ere lau haizetara barreiatzen ari da azkenean, zoritxarrez beranduegi eta geldoegi.
Datu batek harritu eta izutu ninduen beste askoren artean: Txernobylgo leherketaren ondorengo egunetan, bigarren leherketa baten beldur itzelez egon zen istripuaren jarraipen lanetan ari zen zientzialarien batzordea eta berau gertatu izan balitz, gaur egun Europa osoa espazio ez-bizigarria litzateke. Dokumentala ikusteko hautua egiten duenari ez zaio garbatuko.
ENERGIA eredua zalantzan da berriz ere Japoniako hondamendi nuklearraren ondoren: energia fosilak badoaz, energia berriztagarriek ez dute behar adina ematen, eta nuklearra indartsua bai baino arriskutsuegia da. Non da irtenbidea? “Energia nuklear seguruan”. Munduko aberatsenek beren itsuan jarraitzen dute, oximoron hori da han-hemenka indartu nahi dena, hori bai, gero eta zailtasun handiagoekin. Baina gaur egun energiaz jardutean funtsean ekonomia ereduaz ari gara, mundu garatuaren ekonomia eta gizarte eredua da krisian dagoena.
Ez da hori, ordea, zabaldu nahi den irudia. Hemen finantza krisi sakona dago, honek eragiten du ekonomi krisia eta hazkunde ekonomikoaren bidea berreskuratuko dugunean, dena konponduta. Hori da zabaltzen ari den gezurrezko ikuspegia.
Finantza krisia, energia krisia, elikagaien krisia, krisi klimatikoa… Denak elkar lotuta daude eta ez da egiazko irtenbiderik izango guztiei aldi berean heldu barik. Eta globalki aztertuta, egia esan, hobekuntza handirako zantzu handirik ere ez da epe motzerako, besteak beste, hazkunde ekonomikoa humanitatearen garapen ereduaren ardatz izaten jarraitzen duelako. Herrialde aberatsenak ezinean dabiltzanean, garapenean dauden herrialdeak datoz indartsu gurpil beraren gainean.
Hauteskunde garaiotan jasangarritasunez goxatuko zaizkigu belarriak enegarrenez, baina ekonomia jasangarriaren ereduak gero eta arrakala gehiago erakusten ditu: burbuila ekonomikoak, finantzak, lehortea, migrazio erraldoiak, Fukushima, oraindik orain Txernobyl, herrialde arabiarretako erreboltak… Nekez topatuko da irtenbiderik bide horretan kale itsua dagoela ohartu gabe, gaitza eten bako hazkunde ekonomikoaren eredu honetan dagoela benetan gizarteratu gabe.
Larrialdi unean segurtasunarena da garrantzitsuena, Fukushimakoak erakusten duen moduan. Baina arbola horren atzean dagoen basora ere heltzea funtsezkoa da, eredu aldaketak halakoen beharrik ez duela aldarrikatu eta erakusteko. Eta arbolaren atzean daude, besteak beste, gure erraustegiak, superportuak eta abiadura handiko trenak.
ZORIONEZ, altermundialismoaren ohiko esparruetatik harago ere gero eta indar handiagoz ari da sustraitzen hazkunde ekonomikorik gabeko irtenbidearena. Meinhard Miegel soziologo alemana da horren adibideetakoa, urte luzeetan Alemaniako CDU alderdi demo-kristauaren idazkari nagusi eta Sajoniako lehen ministro izandako Kurt Biedenkopf-en aholkulari izandakoa. 2010ean argitaratutako Hazkunderik gabeko ongizatea liburuan azaltzen ditu Miegelek bere ideia hauek, eta bitxia egin zait ikustea UPyD-ko eurodiputatu Francisco Sosa Wagner-ek nola laudatzen dituen Miegel eta bere tesi nagusiak. Lastima baina, 2008ko hauteskunde programan Espainian energia nuklearra erabiltzearen aldeko hautu argia egiten zuen –PPrekin batera– alderdi bakanetakoa zen berea.
Ukrainan 1986ko apirilaren 26an izandako istripu nuklearra gogora ekarri du Ekologistak Martxan taldeak eta energia nuklearrera "desentxufatzeko" dei egin du. Horretarako, %100 energia berriztagarria merkaturatzen duten enpresetara pasatzea gomendatu du.
Errusiako armadak Txernobylgo zentral nuklearraren eremua kontrolpean du. Hala adierazi du ostiral goizean Errusiako Defentsa Ministroak.
Apirilaren 26an bete ditu 35 urte Txernobilgo istripu nuklearrak. Horren harira Beyond Nuclear Internationalek hiru emakumeren lana azpimarratu du: politikariek ezkutatutako informazioak eta Bielorrusiako eta Ukrainako herritarren bizipenak hartu zabaldu zituzten Alla... [+]
Prípiat ibaia uztailean hasi ziren dragatzen, Baltikoa eta Itsaso Beltza elkartuko dituen ubide erraldoia sortzeko. 1986an istripua izandako erreaktorearen hondakin nuklearrak daude ibai hondoan eta, ingurumen adituen ustez, ingurua gehiago kutsatzeko arriskua egon... [+]
Hamar egun pasa dituzte Txernobyl inguruko 20.000 hektareak sutan. Apirilaren 4an piztu zen sua Txernobylgo esklusio eremuan, eta haizeak zentraletik 1,5 kilometrora hurbildu zuen. Erradioaktibitate tasa normala baino hamasei aldiz altuagoa izatea bultzatu zuen suteak. Orain,... [+]
Apirilaren 4an pizturiko suteak ezin kontrolatuz dabiltza suhiltzaileak eta 20.000 hektarea baino gehiago dira suntsiturik. Erradioaktibitateak gora egin du, normala baino hamasei aldiz altuagoa da erradioaktibitate tasa. Greenpeacek jakinarazi duenez, zentral nuklearretik 1,5... [+]
Ukrainan, Txernobylgo zentral nuklearretik 50 bat kilometrora dagoen baso batean gertatutako suteagatik, erradiazioa 16 bider handitu da zonaldean. Lurrean zeuden partikula kutsatzaileak aireratzen ari dira sugarrak.
Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez... [+]
Errusiako ekologismo modernoaren patriarka hil da Moskun urtarrilaren 10ean. Txernobylgo hondamendi nuklearrak Europako jendeen osasunean luzaz eragingo dituen kalteak erakutsi zituen, agintariek eta lobby atomikoak eskainitako analisi partzialak larrutuz. Artiko itsasoan armada... [+]
"Energia nuklearra deskonektatu" boikot kanpaina abiatu du Ekologistak Martxan taldeak Espainiako Estatuan, Txernobylgo istripua gertatu zenetik 30 urte pasa direnean.
Apirilaren 26an dira 30 urte Ukrainako iparraldean, Bielorrusiarekiko mugan, Txernobylgo zentral nuklearra lehertu zela, gizakiak eragindako hondamendi industrialik bortitzena. Hiru hamarkada beranduago, Europako herritar askok segitzen dute beren soinetan nozitzen kutsadura... [+]
24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta... [+]
Apirilaren 26an 29 urte bete ziren Txernobyleko zentral nuklearra lehertu zenetik. Leherketaren ondorioz material erradioaktibo ugari barreiatu zen munduan zehar. Ukrainan bertan, erradioaktibitatea ez zen uniformeki barreiatu, gune batzuetan asko eta besteetan gutxi... [+]
Ukrainako zentral nuklearraren laugarren erreaktorearen sarkofagoari eusten zion eraikin bateko hormen eta sabaiaren zati bat puskatu egin dira, asteazkenean Pravda egunkariak argitaratu zuenez.