"Segurtasunaren aitzakian, diktadoreak babestu ditu Europar Batasunak"

  • Kazetaria da Sihem Bensedrine (La Marsa, 1950) eta giza eskubideen defentsan aritzeagatik Bartzelonara alde egin behar izan zuen. Orain, egoera berria dela eta, erbestea utzi eta Tunisiara itzuli ahal izan da.

Sihem Bensedrine, Tunisiako aktibista
Sihem Bensedrine, Tunisiako aktibistaAlberto Pradilla

Zine El Abidine Ben Ali diktadorearen kontra egitea garesti ordaintzen zen Tunisian eta Omar Mestiri senarrak eta berak alde egin behar izan zuten, mehatxu ugari jaso ostean. Urtarrilaren 13an, Tunisiako iraultzaren ondorioz, Ben Alik ihes egin zuen herrialdetik eta Bensedrinek etxerako lehenengo hegazkina hartu zuen. Orain, Tunisiako Eskubideen Taldeko burua da eta garbi ditu helburuak: demokrazia eraikitzea eta zigorgabetasunari amaiera ematea.

 
23 urteko diktaduraren ondoren, Zine El Abidine Ben Alik ihes egin zuen Tunisiatik. Orain zer?

Ben Aliren erregimena erori da, baina bi hilabetetan ezinezkoa da 23 urte iraun duen diktadura amaitzea. Antzinako erregimenaren kideak Estatuko egitura guztietatik, ekonomikoetatik zein politikoetatik kentzea ezinbestekoa da. Gure erronka indar atzerakoi hauen guztien aurka demokraziarako bidea egitea da. Indar horiek dirua eta boterea dute eta lanean ari dira. Biziki indartsuak dira eta horregatik, gure borrokaren helburu nagusiak izan behar du hauek kanporatzea.

Onartu beharko duzu aurrerapausoak eman direla. RCD, Ben Aliren alderdi ohia, desegin da eta Polizia Politikoaren rola bertan behera utzi du Beyi Said Essebsi lehen ministro berriaren Gobernuak.

Egia da RCD deuseztatzea lortu dela, legalki behintzat. Baina adar asko ditu. Baditu, gutxienez, 30.000-40.000 arduradun inguru, ustelkerian, errepresioan eta iruzurrean jardun direnak. Orain beraiengana jo behar dugu, Tunisia berritik kanpo uzteko. Bestela, antzinako erregimeneko jendez beteriko alderdiak barra-barra nola sortzen diren ikusiko dugu. Joera hau nola gelditzen dugun aztertu behar dugu. Hauteskunde arau berria ezartzea aukera bat izan daiteke. Gordetzen duten zilegitasun guztia galtzeko erabili behar dugu araua, alderdi horiek ez daitezen bihurtu mozorroturiko RCD berri bat. Burubelarri gaude horretan.

Barne Ministerioak adierazi du Polizia Politikoa desegin duela.

Esan beharra dago askotan eskatu dugula Polizia Politikoa desagertzea eta egia da talde bat desegin dela, baina beste batzuk mantentzen dira. Barne Ministerioak dioen moduan, 200 polizia baino ez dira. Eta ez gaude pozik, ongi dagoelako talde bat desegitea, baina lan asko gelditzen da egiteko. Antolakuntza berria osatzea nahi dugu, gizarte zibilak proposatuko duena, Polizia izan dadin Tunisiako herriaren eta iraultzaren alde lan egingo duen talde errepublikano bat. Aldiz, iraultzaren aurka ari da Polizia eta hori oso arriskutsua da.

Europak Tunisiako trantsizioa kontrolatzeko ahalegin ugari egin du eta badirudi jarrera hau bultzatzeko Espainiako Estatuko presidente José Luis Rodríguez Zapatero Tunisiara joan zela Europar Batasuneko lehen ordezkari gisa. Europan badira Tunisiako prozesua eta Espainiako trantsizioa antzekoak direla esaten duten sektoreak.

Gaur egun, diktaduran burubelarri aritu den jende asko dago. Ez soilik diktadura babesten, baita etekinak ateratzen ere. Orain mozorrotuta daude eta telebistan iraultzailetzat aurkezten dute beren burua, baina ezin dugu ahaztu Ben Aliren hedabideetako arduradunek euren lanpostuak mantendu dituztela. Diktaduran zeuden komunikabide berberek jarraitzen dute eta kontrakoa badiote ere, iraultzaren porrota nahi dute.

Ministroei proposamen zehatzak egin dizkiegu. Adibidez, aduana: pertsona ustel asko zegoen aduanan, denak Ben Aliren aldekoak. Gure lana ez da amaitu. Baina zaila da, oraindik botere asko daukatelako. Gure helburua ez da soilik alor politikoa edo ekonomikoa garbitzea, jendartean eragina duen agintari ororengandik zikinkeria kentzea baizik.

Onartu beharra dago tunisiar gizartea Espainiakoa baino harago joan dela, diktadore bat eta behin-behineko bi gobernu bota dituztelako. Non gaude une honetan?

Gertaera iraultzailea izan dugu: diktadura apurtzea. Kalean izan diren gazteak, manifestazioak... Ezin digute hori kendu. Baina legeari dagokionean, zeregin asko dugu oraindik, errepresioan oinarritzen zen erregimeneko legeak ditugulako. Adibidez, legediak ez ditu errespetatzen adierazpen askatasuna eta biltzeko eta elkarteak sortzeko eskubidea. Lege guztiak antzinako erregimenekoak dira, nahiz eta inork ez dituen errespetatzen. Aldaketarako proposamenak aurkezten ari gara. Halere, askatasuna eremu legegiletik at garatzen ari gara, legeak berez eskubideen urraketa bermatzen duelako.

Egoera soziala nabarmendu dute ezkerreko analistek, baina txirotasuna mantentzen da momentuz. Zein ekimen egingo da hori gainditzeko?

Erronka handia da hori. Ben Alik eta bere mafiak alde egin dute herrialdetik, baina beraien jendea hemen utzi dute, sistema zuzentzen jarraitzeko, alor ekonomikoa barne. Momentuz, ez da oso ondo garatu enpleguari eta eskualde txiroenei dagokiena. Jarduera ekonomikoa orekatzeko ari gara lanean eta Europar Batasunarekin hitzarmenak sinatu ditugu, egoera kaskarrean dagoen Tunisiako ekonomia berpizteko. Adibidez, Espainiako Estatuko presidente José Luis Rodríguez Zapatero Tunisiara etorri zen iraultzaileak sostengatzeko konpromisoarekin. Ni neu Zapaterorekin bildu nintzen eta proposamenak aurkezteko esan zigun. Hori bai, Europako agenda onartzeko prest ez gaudela argi eta garbi utzi genion. Gure eskaerak onartzeko hitza eman zuen eta betetzea espero dugu.

Europako Gobernuek Ben Ali sostengatu zuten bere garaian.

Egia da. Eta hori dela-eta salatu dugu Europar Batasunak ez zuela jarrera duina izan Ben Aliren diktadurarekin, azken honek ez zituelako bete Europar Batasuna sortzeko gutunean azaltzen diren baloreak. Segurtasunaren aitzakian, gure eremuko diktadore guztiak babestu ditu EBk: Ben Ali, Gaddafi, Bouteflika... Guztiek izan dute Europaren sostengua, legez kanpoko etorkinen aurrean babes gisa ikusi dituztelako. Europako agintariekin bildu gara eta akatsak izan dituztela aurpegiratu diegu. Tunisian izan duten politika zuzendu behar dutela esan diegu, interes bateratuak ditugulako. Hau ez da zuen aurka doan iraultza bat, zuekin batera eraikitakoa baizik. Oso gertu gaude, bazkideak gara eta demokrazia eta herrialdeko ondasunak bertan geratzea lortzen badugu, gure gazteak zaindu ahalko ditugu eta ez dute kanpora joan behar izango, legez kanpoko etorkin gisa.

Islamismoarekiko beldurra Europatik bultzatutako ideia da. Baina Tunisian ere eraso erlijiosoak salatu dituzte azken egunetan.

Probokazio asko dago, eta horien atzean Polizia Politikoa dago: muturreko jarrerak dituen alderdia osatu dute. Jendearen artean izua zabaldu nahi dute. Djerbako sinagogaren aurrean egin diren manifestazioen erantzule dira, adibidez. Iraultza besteen aurka egin behar dela erakutsi nahi dute, baina gezur galanta da hori. Tunisiarrek ez dugu arazorik, ez kristauekin ez juduekin. Islamista moderatuek ere ez dute inolako arazorik. Tunisian ez dago muturreko jenderik, Polizia halako etsaitasunak sortzen ahalegintzen bada ere.

Zigorgabetasunaren aurkako borrokan, tortura gai garrantzitsua da.

Torturatuen kopurua hamarnaka milakoa da. Ben Aliren lehen urteetan ikerketa oztopatzen zuen sistema ezarri zen eta salaketaren auziak Poliziaren esku bukatzen zuen. Ondorioz, torturatu zuen polizia beraren aurrean agertzera behartzen zuten eta jendeak ez zuen salaketarik aurkezten. Joera hori 2000. urte hasieran aldatzea lortu zen, torturatuen lehen zerrenda argitaratu zenean. Orain, beste pentsamolde bat dago.

Bestalde, torturak beherako bidea zeraman, harik eta George Bushek terrorismoaren aurkako gerra indarrean jarri zuen arte. Europaren onespenarekin, tunisiar ugarik torturak jasan zituen, Alberto Cruz Justizia ministroaren teoriaren harira Bush Administrazioak martxan jarri zituen kartzela sekretuetan. 200 torturatzaile baino gehiagoren izenak eman ditugu eta ikerketa martxan jartzeko eskatu dugu. Zigorgabetasuna ez da bakarrik Tunisiako Gobernuaren ardura; beste gobernu batzuk, Frantziakoa kasu, zipriztinduta daude.

 Zein arazo aurkitu dituzue bide honetan?

Justizia Ministerioak esku usteletan segitzen duen bitartean, ezin gara zigorgabetasunaren aurka aritu. Egoera honi amaiera emateko borondate politikoa beharrezkoa da, ez da bat-batean etortzen den zerbait. 30 edo 40 torturatzaileren aurkako prozedurak abiatu beharko dira adibidez. Justizia da diktaduraren despotismoarekin zerikusia izan dutenen babesle nagusia. Oraintxe bertan, desagerturiko lau pertsonen kasuak ditugu mahai gainean.


Azkenak
2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Eguneraketa berriak daude