argia.eus
INPRIMATU
Osteoporosiaren “errua” daukaten geneen bila

Joxerra Aizpurua Sarasola 2021eko ekainaren 30a
Osteoporosia
nutricionencasa.files.wordpress.com

Granadako Unibertsitateko (Espainia) ikerlari talde batek, kontsulta ginekologikoetara osteoporosi sintomekin azaldutako 2.000 emakume baino gehiagoren historia klinikoak aztertu ondoren, gene zehatz batzuen zantzuak topatu dituzte, batez ere aldaka-hausturekin lotuta daudenak.

100.000 lagun baino gehiagori hausten zaie urtero aldaka Espainiako Estatuan, eta kasu gehienak osteoporosiarekin lotuta daude. Ikerlariek diotenez, oraindik goiz da erabat ziurtatzeko lortutakoa emaitzak zuzenak direla, baina hala izateko probabilitatea oso handia da. Prebentzio neurriak hartzeko bideak zabalduko lituzke horrek.