Ezertarako balio ez zaigunean iristen omen zaigu jakinduria, dio Garcia Marquez idazleak. Bizitzan mundua hil arte giza baldintzan luzatuko diren xelebrekerien artean beste bat. Errealismo magikoa deitu zioten Hego Amerikan, joan den mendeko hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eleberrigintzaren korronte berri handiak ekarrita. Errealitatea ulertzeko beste modu bat da, are gehiago, errealitatea bizitzeko modu bat dela esango nuke nik. Istoriorik gogorrena bihotz-irribarre batekin ikusten jakitearen askatasuna. Carlos Fuentes, Julio Cortazar, Mario Vargas Llosa maisu dira praktika horretan, eta, batez ere, Gabriel Garcia Marquez. Euskal eleberrian, errealismo magikoaren adibide dira, esaterako: Juan Mari Irigoienen Poliedroaren hostoak (1982) nahiz Babilonia (1989), Bernardo Atxagaren Bi anai (1985), Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez (1983) edo oraintsuko Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da (2004) eta Unai Elorriagarenak, besteak beste. Errealismo subjektiboak edo ukitu ameslariak jota aberasten den errealitate hori leku guztietatik ageri da, ikusi nahi duenarentzat behintzat. Ez ditut ahots horien pareko jarriko, baina errealismo tragiko xelebre modernoaren barruan sailkatuta jarriko nituzke azken egun hauen bueltan gure inguruan jazotako batzuk, esate baterako, 70eko hamarkadan lapurtutako umeez ari diren gezur eta egiak. Euskadi Irratian horrela mintzatu zen Rosa Jauregi bizirik duela uste duen ahizpari buruz: “1971n jaio zen Tolosako Asuncion klinikan. Amari esan zioten hilda jaio zela, 10 egun zeramatzala hilda sabelean, baina amak haurra sentitu zuen barruan erditu zuen arte”. Donostian eta Gasteizen DNA probak egin berri dituzte, eta ehun lagunetik gora joan dira euren aztarna genetikoa jasotzera. Ni 70ean jaioa naiz, eta Tolosako Asuncion klinikan. Pixkanaka baretuz joan zait sabeleko dardara, baina azken asteetan nire gurasoekin batera garai hartan erakusten nauten argazki guztiei eta haien eta nire gaurko keinu guzti-guztiei arreta berezia jarri dizkiet gertu-gertutik. Kontzientzia lasai dutela ematen du, eta ez dut uste salaketarik jarri beharko dudanik. Baina beti geratzen zaizu zalantza hori... Udalak, ordea, beti dira zalantzen argitzaile. Txakurren Udal erregistroan, orain arteko datuez gain, txakurren DNA analisia ere jasoko dutela jakinarazi dute. Identifikazio genetiko horren bidez Udalek espazio publikoetan jaso gabe utzitako txakur-kakak zein txakurrenak diren jakitea lortu dezake. Udaltzainek lagin bat hartuko dute Euskal Herriko Unibertsitateko DNA bankuak ezarritako protokoloaren arabera. Ondoren, banku horretara bidaliko dute, txakurra identifikatu ahal izateko, eta azkenik, jabearen aurkako prozedura irekiko dute. Baina pentsa DNA probak egin eta gorotz hori txakurrarena izan ordez, bizilagun batena dela deskubritzen dutela, adibidez, 70eko hamarkadan lapurtutako ume haietako batena edota Lanbideren datuak eguneratzean inon ageri ez ziren eta zenbatu dituzten 7.500 langabe horietako batena edo Babcock enpresara lanera 2004an aurre-erretiratutako 258 pertsona horien artean hilda ere itzuli behar izan duten langileetako batena. Uxuek heriotzaz aipatu zigun zerbait. Hori da, niretzat, errealismo magikoa, errealitateari hil eta berehala egiten zaion DNA probaren emaitza.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]