I Andere askoren asteburuan ezinbesteko bi pieza: larunbat goizez pelukeria eta igandean meza. Neuk ere ile apaindegian hartu dudanez sorpresa, nahiago nuke edozeinentzat bertsoz azaldu baneza, nola bihurtzen dituzten gure amonatxoak printzesa. |
IV Bere alabari eskua emanda ailegatu da Bittori, kontatu ditu baserriari buruzko mila istori: nola ardien bila joan ta ia-ia zen erori, nola kereizak jaten ikusi dituen hiru-lau txori... Baina bakarrik sentitzen dela ez dio esan inori. |
|
II Zapaturo lez bakar-bakarrik etorri da Margarita, atzamarrean eraztuntxo bi ta jaka beltzez jantzita. Gaztetan oso ederra zela xuxurlatu du irrika, baina nolatan oroituko du oraindik dela polita? Ispilu aurrean azkenengoz noiz jarri zen ere ez daki-ta... |
V Margaritari permanentea egin diote aurrena, Mariri adatsa orraztu ondoren artez jantzi diadema, Bittorirentzat ezpain larrosak eta eskutako krema... Halaxe eskaini dute hirurek irribarre gozoena; ez al da horixe emakume bat gehien edertzen duena? |
|
III Fruta dendako poltsa birekin sartu da amama Mari, bere txikian txorien gisa hasi da kontu kontari, kartera ireki ta atereaz bertatik paper ugari, harro esan du “hauexek dira Andoni eta Izadi”, ta irri eginez muxu eman dio biloben argazkiari. |
VI Udaberria berdez jantzia, urdinez bustia udara, udazkenaren horia elurrak negutzen du mara-mara. Emakume bat lau urtaroak bezala aldakorra da; gaztetan gori, geroan zuri iletik begietara, nahiz kolorea aldatzen zaigun ederrak aldiro gara. |
Doinua: “Aita izena”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]