Irudimena, baliabideak eta galerari aurre egitea

  • Bide Ertzean :: Don Inorrez

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::43´34´´

    prezioa ::10€

Bide Ertzean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Badira hainbat urte Tolosako Ubeda anaiek gidatutako taldeak Euskal Herriko pop-rockean letra larriz idatzitako kantak egiten dituela. Joserra Senperena eta Fran Iturbe munstroak dira, baina ibilbidean izugarri ikasi dute guztiek. Aurreko erronkak handiak izan baziren ere, oraingoan Senperenak gidatutako hari-orkestra batekin lan egiteko aukera izan dute eta Lizarbakar moduko kanta ederrekin udazkena jantzi dute. Horrez gain, baina, Zurekin dantzatu nahi nuken poparekin, harizko instrumentuekin eta erritmoekin jolastu dute. Bada, baita, country pieza atseginik, pop-folk kanta biluzi bezain ederrak, erritmo eta intentsitate oso bereziak… Jantzi, tonalitate eta sentsazio oso desberdinak, baina batez ere, gero eta gehiago disfrutatzen dutela transmititzen dute eta hori ezin da ezkutatu.
Imanol Ubeda - Bide Ertzean
"Sofistikazioak edo epikak ez du beti kanta ontzen; alderantziz, esango nuke"

“Argia itzaltzen da zalantzen itsasoan”. Betidanik tartean idazle lagunei esker asko zaindu dituzue hitzak; baina dagoeneko zuek ere, idazten eskarmentu handia hartu duzue... Gero eta erosoago sentitzen zarete hitzak egiten?

Egia da doinuak lantzen erosoago egoten garela eta testuekin izaten ditugula zalantza handienak. Gure diskoetan, hainbat poema musikatu izan dugu. Baina oro har, guk geuk idatzitako testuak gehiago dira. Non dira diskoa izan zen denetan zailena. Gureak dira disko horretako testu denak eta 36ko Gerrari buruzko hitz horiek idazten denbora asko eman genuen. Baina ordainetan, jende askoren esker ona bildu genuen; bereziki, gerraren eta diktaduraren ondorioak zuzenean edo zeharka pairatu zutenen aldetik.

Esango nuke ausentzia dela disko honen ildo nagusienetakoa. Berau inspirazio iturri indartsua izan ohi da, ezta?

Funtsean, itzali den maitasun bati egindako kantak dira nagusi Don Inorrezen. Horrelako egoeran zaudenean, ausentzian erreparatzea ia saihestezina dela esango nuke. Nik uste inspirazio iturri baino gehiago, barrutik gogor jotzen zaituen harra dela galerarena. Eta gitarra batekin eta boligrafo batekin harrapatzen bazaitu, ausentziak eragindako ajea nekez utzi ahal izango duzu albo batean.


Pieza orkestraletatik aparte, badira oso kantu intimoak, folkyak, biluziak…

Gure kasuan, kantak oso oinarrizkoak dira. Gero eta gehiago. Jatorrian ere, hala direlako. Ez dugu hori onartzeko inolako erreparorik. Musikari handiak ditugu taldean baina kanta dago beti ororen gainetik, edonoren gainetik. Grabazio estudioan, maiz, konponketa eder asko utzi ditugu albo batean, kanta elementu soiletara mugatuz. Nire uste apalean behintzat, sofistikazioak edo epikak ez du beti kantua ontzen. Alderantziz, esango nuke.


Azkenak
Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-12 | Ibai Trebiño
Esku odoltsuen matxinada

Esku odoltsu bat sinbolo gisa erabilita, iazko azaro bukaeratik ustelkeriaren aurkako mobilizazio erraldoiak egiten ari dira Serbian, “blokada” izenpean, azken garaietan Europa zaharrean ikusitako handienak. Asanblearioak, masiboak, ideologiarik gabekoak... Bertatik,... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude