argia.eus
INPRIMATU
Ilargi oso, ilargiz erdi

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2011ko apirilaren 06a
abarrak

Mamá nido, mamá cuna, mamá teta, mamá luna. Testua eta irudiak: Gloria Lizano. Bularra ematearen aldeko taldeen Kataluniako Feredazioak (FEDECATA) antolatutako II. Ipuin Ilustratuetan ohorezko aipamena.

Hona ama-ume lotura, 11 marrazkitan: haurdunaldia, erditzea, elkar ikusi zuteneko lehen aldia eta bularraren bidezko harremana. Marrazki borobil-orobilak dira, kanpoa-barrua bat zirenekoa islatzen dutenak. Zuri-beltzean eginak (izkutuka koloreztatzeko tentazio handia txikientzat), irudi hauei xamurtasuna, ukimena eta usaina darie. Haurrei euren bizipenak azaltzeko ez dut irudi errealistagorik aurkitu. Egile zeutarrak emakumeen sexualitatea jorratu izan du bere lanetan, baita amatasuna ere, eta elikadura subiranotasunaren oinarri den emakume-hazia. Gaztelaniazko testu laburrak ezkerrean eta irudi sugerenteak eskuinean, euskarazko haikuak sortzea norberaren esku hartu behar (merezi luke euskarazko ediziorik). Interneten erraz eskuratuko duzu, 10 euroren bueltan (irudi batzuk PDFan daude ikusgai).