Estibalizeko monasteriotik fraile bat desagertu zela jakinarazi zidatelarik, egunkarian susmoa baieztatu baino ez nuen egin: Joxe zen, abiturik gabe, jertse huts batekin ibili bat egitera joan, eta gauak eta izotzak harrapatu zutena... Eta Estibaliztik Ataunera joan zitzaidan gogoa: egun batez, ama-alabak Ataungo Aia auzune urrunetik Ordiziako feriara abiatu ziren, astoan barazki eta arrautza batzuk harturik; halako batean, eliza handi bat eta bide bazterrean etxeak ikusirik, amak ttikiari esan zion: “Auzo hau San Gregorio dun, eta hurrena San Martin zagon”; alaba are gehiago harritu zen Lazkaon, hango jauregi eta elizekin, eta laster oihukatu zuen: “Ama, itsasoa, itsasoa!”; baina itsasoa artean urrun egon, eta Oria ibai bulartsua zela adierazi zion amak: “Tira, ailegatu gaitun Billaprankara, oraintxe ikusiko dinagu plaza nagusia”; eta alaba jakingosetuak amari galdegin ziolarik ea herri gehiago ote zegoen, hark erantzun: “Bai, Billapranka eta gero Tolosa zagon, eta Donostia gero, uri haundia. Eta gero, gero itsasoa…”; itzuleran argituko zion haurñoak ere, Ordiziako azokatik eramaten zirela, saski ttiki batean.
Mundua itsasoan amaitzen zen tenore ez horren urrun hartan sortu zen Joxe, hain zuzen ere San Gregorio auzuneko Ergonen, Sarriartegarakoa etxean. Haurtzaroan, gaueko lanetan jardun bitartean entzundako ipuinak Kontu zaarrak liburuan jaso zituen, eta azalean nekazari baten argazkia ageri baitzen, halakoxea imajinatu nuen gerora Estibalizen hartu ninduen gizon eskuzabalak: “Baserritarra? Horixe naizela. Hemengo inguruak-eta garbitzen ditut. Oilategia ere badut, mila oilorekin…”. Baina bestelakoa zen bera: Maddi Ariztiaren Amattoren uzta liburuan ipuinak kontatzeaz arduratzen zen gizon bat ageri da, etxerik etxe ibiltzen zena eta ‘ixtorio erraile’ esaten ziotena. Bada Joxe horixe iruditu izan zait beti, entzule gormanta eta erraile aparta, apalaz gainera. Eta Azkue edo Barandiaranen –hura ere San Gregoriokoa, Sara etxekoa– bildumen alboan, kontu handiz gorde izan ditut bai Ariztiaren bai Arratibelen liburu preziatuak (azken honen edizio berritua Miel Anjel Elustondok atondu zuen, Antton Olariagaren ilustrazioekin batera).
Beharbada gerra izan daiteke gauaren sinonimoetako bat, eta ipuin giro hura gerrak eten zuen Joxeren ustetan. Are gehiago, monasterioko nagusia kartzelaratu zutenean hasi zen bera kontu haiek idazten, Joxemari San Sebastian Latxagak akuilatua. “Nik ez neukan iturri bat, tantaka-tantaka, ura bezala ipuinak ematen zituena; ez, nik putzu ttiki bat neukan, eta hura hustu zen eta kitto”. Alabaina, hain zuzen ere Elustondo izan zen, gerora, putzu haren azken tanta eztiak bildu, eta argitaratzeaz arduratu zena (Sorginen urrezko maindirea, Izugarriak…; bestalde, Urrezko giltza liburuko CD batean, Joxeren ahotsean entzun dezakegu Txomin Ipurdi).
Gerrak itzali zuen Joxeren mundu hura. Eta argiak. Udazkenero, Ataunera itzuli ohi zen egun batzuk pasatzera. “San Gregoriotik etxera oinez joaten naiz, ilundu eta gero, eta nire artean pentsatzen dut: hemengo hau sorgin tokia da, beste hau…”.
Baina Joxe harritu egiten zen, gauez, haurrak etxetik zein erraz irteten ziren ikusirik. “Gaur egun denean dago argia, baina orduan…”. Adinean aurrera, Joxe gauean desagertu bide zen, baina ilunpetan ez zen bakarrik egongo: Txomin Ipurdi, Mari Xor, Lapurren Leizeko bi anaiak… izango zituen lagun. Eta harrigarriro bizirik topatu bazuten ere, eta gerora hil, beharbada gau hartan geratu zen betiko, berak putzutzat zuen ipuinen itsasoan. Alabaina, gertatu zen, argitasun gehiegizko tenore honetan, apenas inor ohartu zela galeraren handiaz.
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]