Album hau

Zutabegintzan Uxueren auzo izan zen idazle batek esan zidan behin iritsi zela momentu bat non, “egunkarikoa irakurri dizut” esan beharrean “egunkarian ikusi zaitut” esaten baitzioten. Antza denez, modan dago orain testuaren aldamenean artikulugilearen argazkia ipintzea. Esango nuke ez dela beti izan horrela. Iratxe Retolazak esaten du egun, euskal literaturan (ere), presentzia literarioak kontsumitzen direla literatura bera baino gehiago. Bada, hor duzue presentziaren garrantziaren beste adibide bat; behiala, sinadura edukitzea bazen gauza bat, orain motz geratzen omen, argazkia ere jarri behar.

Despresentziaren idazlerik baldin badago gurean, hori Xabier Montoia dugu ezbairik gabe. Horregatik ez da harritzekoa argazkiaren kontuari topatutako irtenbide egokienak bereak izatea. Gogoan izango duzue bere erretratu hori: zuri-beltzezkoa, ezkerraldeko soslaia du agerian, eguzkitako betaurrekoak, aurpegiaren erdia itzalak estaltzen dio. Ez da erraza asmatzen zenbat urte izango dituen, berdin-berdin balio dezake hogeita hamar urtekoarentzat edo berrogeita hamar urtekoarentzat. Ez lukete Nortasun Agiriko argazkirako onartuko. Hartzen duzu 1988ko Narraztien mintzoa, eta hor duzu argazkia; hartzen duzu hamasei urte beranduagoko Elektrika, eta argazki bera da ageri. Argazkiaren obligazio deseroso honi izkin egiteko beste aukera bat, Ni ez naiz Xabier Montoia diskokoa da, non, berearen ordez, berarekin jotzen zuen musikari baten –Iñigo Telletxea– argazkia paratu baitzuen azalean.

Argazki kontuez ari garenez, hor dago, halaber, Family taldearen kasua (bigarrenez da ttakunetan taldea aipatzen dudala, Urrezko Danborraren karreran nabilela pentsatuko duzue agian). Javier Aramburu eta Iñaki Gametxogoikoetxeak disko bakarra –Un soplo en el corazón– ateratzeaz aparte, elkarrekin ageri diren argazki bakarra atera zieten orobat. Hondartza bateko urertzean daude biak, bietako batek ere ez dio kamerari begiratzen, soinean dituzten jantziengatik, neguan direla ematen du. 1992koa da diskoa eta, hortaz, 1991-1992ko negua izan daiteke. Lekua? Auskalo, baina biak ere donostiarrak direla kontuan izanik, zentzuzkoa dirudi argazkikoa hango hondartzetako bat izatea. Itsasoa harro dago eta Groseko hondartza zaharraren aukeraren alde egingo nuke apustu. Itsaso hori ezin izan Kontxakoa, ezta Ondarretakoa ere. Ezta Zurriolakoa ere. Groseko hondartza denboran urrun hori behar du izan, ez dago zalantzarik; nire belaunaldiko –eta aurreko– groseroek lehenengo itsas-ikarak hartu genituenekoa.

Musika kontuez ari garenez, bitxia da nola beste donostiar baten azkeneko diskoan, Rafael Berrioren 1971n, zer eta Groseko hondartza aipatzen den, eta zer eta argazki zahar baten karietara. Este álbum abesti zirraragarrian da. Kantuan argazki-album zahar bat berriro hartu osteko argazkien banan-banako begiratzea deskribatzen da. Eta lehenengo lerroek honela diote: “Mamá en la playa, creo que es Gros. Aquí en ésta están juntos los dos. Papá en bermudas, mamá a su lado, sonriendo en bañador”. Pentsa zelako istorioa egongo den hiru esaldi sinple horien sakonean. Rafael jaunak jakingo du; Rafael jaunak eta, familia kontuez ari garenez, baita Iñaki Berrio jaunak ere.
Eta zutabe kontuez ari garenez, Uxue, zure mizkintasunak zutabegile berri bat eskatzen badizu, Iñaki Berrio handiarekin egin dezakezu aproba; dagoeneko ezagun ez baduzu, noski. Ostegunetan, gipuzkoarron boletin ofizialean.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude