Alemaniak bezala Japoniak ere herritarrentzako lur gehiago behar zuela-eta ekin zion gerra inperialari 1940an. Bi bonba atomikorekin makurrarazi zuten. Gerra ondotik, lurrik ezean manufakturen produkzioan gailendu nahian, Japoniak atomo zibilera jo zuen, energia bila. Zentral atomikoa bigarrengoz ari da inperio japoniarra eraisten.
Martxoaren 11n hasi egin zen lurrikara itzela Japonian. Oraindik martxan dago. Lehenbizi lurrak egin zuen dardar, minutu gutxiren bueltan tsunamiak jipoitu zuen kostaldea eta bien eraginez Fukushima Daichiiko zentral nuklearra krisian sartu zen. Ez da baretuko bi egunetan.
Eraikinek, batik bat hiri handietan, sasoi onez jasan zuten lurrikara. Itsasoak, aldiz, minutu gutxitan Japoniako ipar-ekialdeko kosta txirtxilatu zuen, heriotza gehienak eraginez (21.000, desagertuak barne, martxoaren 21 arte). Fukushimako zentralaren porrotak, berriz, atomo zibilaren segurtasunaren mitoa hondoratu du.
Tohoku lurrikarari 9. maila eman zaio Richter eskalan. 8tik gorakoak ezagutu ditu Japoniak 2007an, 2006an, 2003an, (1995ean Kobekoak, 6.434 heriotza eragin zituen 6,8koa izanik), 1968an, 1946an, 1933an, 1923an (100.000 baino gehiago hil), 1896an, 1891n, 1854an birritan...
Lurrikara ostiraleko 14:46ean gertatu zen. 15-30 minutu geroago heldu tsunamia. Larunbatean 15:36ean Fukushimako sei erreaktoreetatik lehenak egin zuen eztanda. Teknikariek lehenbizikoz utzi zioten lurrin erradiaktiboari ihes egiten, erreaktoreetako presioa arintzeko. Ez zen azken aldia izanen. Igandean gobernuak zentraletik 20 kilometro arteko etxe guztiak hustuarazi zituen, 30 kilometro artekoei gomendatuz etxetik ez irtetea. Asteartetik aurrera, leherketa eta ihesak jarraian.
Zentraleraino kanpotik argindarrik ez iristeak eragin du krisia, honek ekarri duelako hozte sistema etetea. Eta hau edonon gerta daiteke, Bordele ondoko Blayaisen bezala Miranda ondoko Garoñan.
Zentral nuklearra esanda jendeak erreaktoreak ikusten ditugu. Fukushimak erakutsi digu horiek bezain arriskutsuak direla erregai usatuak dauzkaten biltegiak, urez betetako piszinak, erreaktoreen alderantziz babes sendorik gabekoak.
Erregai atomikozko barrak berotzen joan dira. Leherketekin erreaktoreei estali babesgarria zulatu zaie eta piszinei urak egin die ihes. Erradiaktibitatea hasi da ateratzen inguruko airera, zorura eta itsasora.
Motorretako batean uranioaz gain plutonioa dago, are arriskugarriagoa. Berriki eztabaida handia piztu zuen Japonian horren erabilerak. Orain ikara.
Istripua maneiatzeko gizakiak lehenbiziko astean erakutsi duen ezintasuna patetikoa izan da. Helikopteroz zentrala ureztatzea propaganda hutsa zen, sutan den etxeari katilu bat ur jaurtitzea. Zerbait larria pasatu da hainbeste ordu eta egunez bi urratsera daukaten itsasotik ura punpatu ezin izan dutenerako.
Zenbat erradioaktibitate isuri den ez da jakina. Larunbatean, 19, azaldu ziren lehen arrastoak 30 kilometroko segurtasun perimetrotik aparte. Inork ez du aipatu itsasoraino zenbat iritsi den.
Fukushimakoak dagoenekoz gainditu du AEBetako Three Mile Islandekoa larritasunean. Txernobylgoaren ondoren, bigarren bortitzena.
Txernobylen erreaktorea lehertu zen eta usinan bestelako materialak zeuden. Fukushimako erreaktoreak ez dira aire librean lehertu... Baina Txernobylen erreaktore bakarra zen eta Fukushiman sei daude elkarren ondoan.
Fukushimako zentralaren jabea Tokyo Electric Power Company (Tepco) multinazionala da, elektrikoetan munduko laugarrena, E.ON, Electricité De France (EDF) eta RWE alemanaren atzetik. Lehen egunetan Tepcoko ekipoak kudeatu zuen krisia.
Zentralean zeuden 800 teknikariak laster atera zituzten bertatik. 50 teknikari utzi zituzten. 150 gehitu dizkiete. Lanean metatu dezaketen erradiaktibitate kopurua %50 igo diete, ez da esan zein irizpiderekin. Topera iritsi dena beste batek ordezkatu behar du. Ez da esan aste betean zenbat pasatu diren Fukushimatik. Txernobylekoa egonkortzeko... 600.000 gizon erabili zuten.
Japoniatik iristen den informazioa ulertzeko, gogoratu II. Mundu Gerraz geroztikako larrialdirik handiena ari direla kudeatzen. Tepco, berriz, zentralaren jabea da eta istripu honengatik desagertu daiteke laster.
Tepcok lehenago ere ezkutatu izan ditu bere nuklearren istripuak, famatua da gardentasunik ezagatik. Japoniako hedabide nagusiek oso kontrol zorrotza daukate energia gaiez.
Elektrizitate eta energiaren multinazionalak munduko konpainiarik handienetakoak dira. Haien lobby lanak sekulako eragina du komunikabide handietan. Hauen jabegoan ere sartuta daude.
Apuntatu joera hau: albiste txarrak egun bat-bi baino gehiagoko atzerapenez zabaldu dituzte, aldiz, espero diren albiste onak gertatu baino bat-bi egun lehenago.
Frantziako hedabideek eman duten informazioak eta espainolek emandakoak ez dute konparaziorik. Eskueran dituen telebistak bakarrik ikusita, Garoñatik hurbil bizi den Gasteizko batek baino askoz informazio hobea dauka Altzain bizi den zuberotarrak.
Alemanian eta Frantzian nuklearren aurkako iritzi publikoa sendoa da. Informazio eta erabakiekin Angela Merkelek eta Nicolas Sarkozyk aurrea hartu nahi izan diete ekologisten kritikei.
Informazio gutxiegiz bezain erraz ito daiteke herritarra xehetasun gehiegi eta kontraesankorrez. Fukushimako krisiaren biktimetako bat, berriro ere, informazioa izan da.
Energia nuklearra gerrarako tresna da. Bakerako eta ekonomiarako balizko helburuetarako usatutakoan ere, istripua gertatuz gero gerrako gaitzat artatu behar da.
Txernobyleko krisia kudeatzeko arduradunak esana: zentrala kudeatzen dutenak ez daude prestaturik horrelakoetarako, nazioarteko ekipo berezitua antolatu behar da istripuetarako. Eta Energia Atomikoaren Munduko Erakundea ere ezin liteke izan larrialdien kudeatzaile, enpresa handi horiexen esku dago eta.
Frantziako Gobernuak 1986an hiru hilabetez ezkutatu zien herritarrei Txernobyldik hodei erradioktibitateduna heldu zitzaiela. Metereologia zerbitzuaren arduraduna auzitara eramana daukate tiroideetako kantzerra garatu duten gaixo batzuek.
Lotsagarrikeria haren erreakzioz sortu zen CRII-RAD erakunde independentea, kutsadura erradiaktiboen jarraipen zehatza egiten duena. Arduradunak egunotan kexu azaldu dira antzekorik ez delako Japonian.
Albisteen lerro artean aztarnak irakurtzen ikasteko ariketa. Japonian erreaktore nuklear bat lehertu delako larunbateko siesta utzita Espainian Junta de Seguridad Nuclearreko buruzagiak bildu direla jakinarazten badute... zerbait larria den seinale.
Gaur 40 urte baino gutxiago duen euskalduna ez da oroitzen Txernobylez. Are gutxiago Lemoizez. 40 urtetik gorako askok, berriz, ahaztuak dituzte.
Azken aldian bazirudien damutu behar genuela Lemoiz usteltzen egoteagatik. Ariketa: hartu mapa eta ikusi inguruko 20 eta 30 kilometroen barruan zein hiritan zenbat jende hartzen duen.
Fukushimako krisia hasi besterik ez da egin. Martxoaren 12tik dakite hori askok munduan. Horrekin batera, zentral nuklearrei buruzko eztabaida berria lehen urratsetan dago. Hedabideak bezala politikariak eta unibertsitarioak ia guztiz harrapatuta zeuzkatenean, energiako korporazio handiei konplikatu egin zaie bizimodua.
Akordatzen “Deba nuklearrik ez” hartaz? Historia ez da errepikatzen baina batzuetan errimatu egiten du.
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]
Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]
Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.
"Hizkuntzen irabazia" kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]
Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Munduko pertsonarik aberatsena da Musk, Forbes-en azken sailkapenaren arabera. Vivek Ramaswamy politikari eta enpresa-buru kontserbadorea izanen du bere ondoan, kargua betetzeko. "Erreforma estrukturala" bideratzekoa dute, gobernuarentzat "inoiz ikusi gabeko... [+]
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]