argia.eus
INPRIMATU
Bertso egin ezinari jarriak

Joanes Etxebarria 2011ko martxoaren 23a
    I

Heben kolaboratzen düener
biba, bravo, zorionak
egün ikusten hasi niz zinez
zidela bertsola(r)i onak
ez dakit hola sortzen direnez
plaza emazte-gizonak
bena nontik biltzen dütützüe
beti ideia sakonak?

       IV

Bertsolari honer hartü badeitzet
maiteen nütüan hitzak
ez dütüt bildü haien entzütez
sorkuntza bideko giltzak
gaiak gogoan franko nütüan
bena iritziak hitsak
zonbat sufrimentü ekarten düan
halere bertsolaritzak!

 
        II

Nik aste hontan düdak nütüan
zertaz nüan idatziko
Egün ez zait jin, bihar age(r)iko
beti üzten nüan* etziko
euroagindu, Txiapas, krisia
besteer dütüt ütziko
ez dakidanaz ene iritzia
ez niz emaiten hasiko.

    V

Hein hontan badüt kezka handi bat
eüskaldün aldizkarian
ez ote denez zentzügabeko
hitz zerrenda bat orrian
ez ote denez itzalgüne bat,
handiegia Argian
gogoeta bat balitz bezala
hartürik date agian.

        III

Bertsotan hasi niz düala* güti
hitz joküen amodioz
bena gai gabe errimatzea
ez zait batere aisa dios !
Oraikoan lotü behar natzaio
egin behar düt serios
ideia zerbait jinen zait segür
nahiaren poderioz.

   

 

Nola erran:
Nüan = Nin
Düala = Dila
Düan = Din


Doinua:Lazkao Txikik ispiluari kantatutakoa, “Haizak nik hiri bota behar dit”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.