Joan den otsailean jakin zen Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak kontratua sinatu zuela Europako Inbertsio Bankuarekin eta beste bi banku pribaturekin erraustegia finantzatzeko. Kontratu horren edukia tantaka ari gara ezagutzen, eta badirudi, hartutako konpromisoak urte askotako eta baldintza gogorretako hipoteka ordaintzera derrigortzen dituela gipuzkoarrak.
Abalik ez, baina garantiak bai. Horixe sinatu du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak –Aldundiaren babesaz– erraustegia finantzatzeko. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) 195 milioi euro mailegatuko ditu eta La Caixa eta Banestok 68 milioi. Diru hori 21 urtetan kitatu beharko dute gipuzkoarrek, Euriborrean oinarritutako interes aldakorreko tipoarekin. Horren truke hainbat berme eskatu dituzte finantza-erakundeek eta kontratu batean ezarri dituzte horiek guztiak.
Kontratuaren edukiak hainbat egunkariren eta Greenpeaceko iturrien bidez zabaldu dira. El Diario Vascok lehenik aurreratu zuenez, iltzearen gakoa tarifa sistema izango da eta bankuen ingeniariek “etengabe” gainbegiratuko dute finantzaketa. Horrela, Berria egunkariari Greenpeacek esandakoaren arabera, erraustegiaren errentagarritasuna ziurtatzeko hondakinen partzuergoa derrigortuta legoke hondakinak tratatzeko tarifak garestitzera, bankak hala eskatuz gero. Bestalde, partzuergoak ezingo ditu bere estatutuak aldatu bankuen baimenik gabe, eta marko legal horretan, mankomunitate eta udalak behartuta daude euren zaborrak partzuergoaren instalazioetara eramatera eta hipoteka ordaintzera.
Bankuei helarazitako zifrak ez dira Gipuzkoako hondakinen planeko berberak. Eusko Jaurlaritzako ingurumen baimena lortzeko txostenean 320 milioi euro ziren proiektu osoarentzat, baina EIBren finantzaketa kontratuan jartzen duenez 478 milioi euro kostako luke. Interesak gehituz gero, 580 milioi euroko gastuak lirateke Greenpeaceko iturrien arabera, BEZa kontuan izan gabe. Hernaniko Kronikak egindako elkarrizketa batean, Julian Zapiain eta Pepe Rivanedeyra EHUko irakasleek diote “gutxienez 1.000 milioi euro” ordainduko dituela Gipuzkoak azkenean.
“Printzipio akordio bat da, dirua pixkanaka joango dira libratzen, hitzartutakoa betetzen duzula egiaztatzen den aldiro”, esan zuen Greenpeaceko Julio Bareak Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean partzuergoak sinatutako kontratuaz emandako hitzaldian. Egiaztapen hori egiteko, bankuek aholkularitza eta auditoria bufette entzutetsuak erabili ohi dituzte: Cuatrecasas, Deloitte… Kontratuarekin zerikusia duten guztia gainbegiratzen dute, hala nola: hipotekadunaren diru-sarrerak zein diren, ondarea, konpromisoak… Eta hori guztia hitzartutakoarekin kontrastatzen dute, bermeak betetzen ari direla ziurtatzeko.
EIBrekin sinatutako kontratuaren anexoetan proiektuaren deskripzio teknikoa azaltzen da, eta bertan konpost planta bakarra aurreikusten dute, urtean 7.000 tona hondakin konpostatzeko gaitasunekoa. Beraz, Gipuzkoako hondakinen planean azaltzen diren gainerako bi konpost plantak ez dira egingo. Gaur egun martxan dagoen planta bakarra Azpeitiko Lapatxekoa da; 2.500 tona hondakin jasotzeko gaitasuna du, baina 2010ean 4.000 tona jaso ziren, batez ere organikoa atez ate bildu zuten udalerrietatik bideratuak. Hau da, 1.500 tona organiko zabortegira bota zituzten. Aitzitik, Gipuzkoako Aldundiak onartutako planean aurreikusten zen 2009rako hiru konpost planta eraikita egotea eta 2016rako 60.000 tona organiko konpostatzea. Beraz, bankuekin sinatutako kontratuan, partzuergoak konpostatzeko estimazioak nabarmen jaitsi ditu. Zergatik?
Azkeneko urteetan sortutako zaborra murriztu egin da krisiaren ondorioz, eta horrela jarraituz gero, erraustuko den zaborrak nekez gainditu ahal izango ditu 200.000 tonak. Finantza-erakundeek esku artean duten dokumentuak baina, 260.000 tona zabor tratatzeko gaitasuna izan dezakeen erraustegiaz hitz egiten du –hirugarren linea jarriz gero 315.000 tonara irits litekeena–. Partzuergoak kopuru horretara hurbiltzeko moduko proiektua aurkeztu die bankuei, beraz.
Dena den, erraustegiaren errentagarritasuna ezbaian jarri duen beste datu bat ere azaldu da berrikitan. Eraikuntza lanen lehiaketan parte hartu duen BEFESAren eskaintzaren arabera, erraustegiak sortuko lukeen energia kopurua txikiagoa litzateke. Zehazki, urtean 1,2 milioi euro gutxiago lortuko luke Zubietako plantak elektrizitatea salduz.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.