Sits eta tximeleten ostatu dira belarrak, baina baita zuhaitzak ere: urkia, pagoa, haritza, ezkia, sahatsak eta zumeak, astigar gorria, haltza, otsalizarra, hostazuria, maspila, lizarra, zumarra, hurritza, elorri zuria, udareondoa, sagarrondoa, irasagarrondoa...
Oraintxe fruitu arbolak paisaian nagusi dira. Elorri beltzak lore zuritan erditu ehundu dira, udareondoa, aranondoak, muxikak... Eta geroxeago gereziondoa, elorri zuriak, irasagarrondoak, kiwiak, mizpirak, sagarrondoak... Zuria eta gorriaren arteko ñabarduren ikuskizuna abiatu da.
Loratzen den izerdi berria txertoak egiteko aproposa da. Mentua eta mentu-oina itsatsi, elkar hartu eta aurrera.
Sagarrondo makatzak, sagarrondo basatiak mendian basoaren babesean bizi dira. Hauen aleak udazkenean bildu, mandioan heldu eta usteltzean haziak kendu. Haziok muintegian erein. Sortutako landareak zehar-aldatu sustraiak sendotu eta landareari hazteko behar adinako tartea emateko. Milaka urtetan aurrekoek jaso dituzten bere ezaugarriei eusten dien makatz haren alaba hauek izango dira gure sagastiaren euskarri, mentu-oin. Bertako basatiak baino hobe nork haziko du gainean txertatutakoa?
Mentu-oinak betirako bizitoki izango duten belazean landatuta daude. Atzo belaze, gaurtik sagasti. Martxoko ilbeheran txertaketa. Urteko lan ederrenetakoa. Aurtengoan urtebi handia eta pelestrina taxonak txertatuko ditugu. Mentuak lehengo sagarrondoetatik hartuak, urteko puja ona, indarrean hazitakoa. Urteko pujaren erdi aldetik lau begiko puska kenduz zirujau lana hasten da. Mentu-oina nahi den garaieran ebaki, nire gusturako ahal den goienean. Labana gainean jarri eta mailutxoaz kaxk eman eta zartatu. Labana txorrotxaz mentuari koska egin, oinaren zartatuan sartuko dena, alegia. Azala azalaren pare jarri, elkarri izerdia eman diezaioten. Oinaren eta mentuaren zauriak estaltzeko erretxinaz, argizariz eta segoz egindako nahaskia urtu eta gainean eman. Hau hoztu eta gogortzean, balekoa. Hauxe aurtengo izerdi berriaren jaian gure sagastian Artamugarriko Oihanek erakutsitako artea.
Lehengoan nioen landareak badirela nor. Nortasun hori berezkoa da batzuetan eta emana beste batzuetan. Berezkoa, landare jende berak garatu du denboran zehar. Emana, jeneralean kulturala dute, gure kulturak emandakoa. Tokian tokiko kulturak. Kultura horixe baita, lurra lantzea... [+]
Landareez aritzen gara hemen, baina bai, landareak badira, badirenez nor. Gaur fruitu arbolez arituko naiz, eta horiek bai, horiek bai direla nor. Gure kulturaren, lurra lantzetik datorren kulturaren goieneko koskan ditugu. Ehunka eta milaka urtean landu eta aukeratu, eta... [+]
Sagar guztiak sagar bakar batetik datozela sinesteak lanak ematen ditu. Milioika urteko garapenaren ondorioz, sagar batetik abiatuta, gaur egun 20.000 bat sagar barietate eta kultibar direla jotzen da. Horietatik 7.000 inguru lantzen dira. Batzuk berez sortu dira, naturak eman... [+]
Gaztainondoaren lore arrak eta gizonaren haziak, biek, espermidina deituriko poliamida bat dutela esanez agurtu genuen uda hasiera sapa hura. Gai honek zelulen garapenean zeresan handia duela nioen.
Landareetara lotuta, badira hazkundea eta garapena erabat baldintzatzen duten... [+]