Geroa zaintzeko eragile berriak

  • Gazte Ekoliderrak egitasmoak ekologia eta lidergoa uztartu nahi ditu. Jasangarritasunaren alde lan egiteko prest dauden gazte sare aktiboa sortzea da helburua. Kontzientzia ekologikotik ekintzetara jauzi egitea da xedeetako bat.

Ekolider izan nahi duten gazteak Juan Gorriti eskultorearekin
Ekolider izan nahi duten gazteak Juan Gorriti eskultorearekinEkoliderrak egitasmoa

Ekologiak eta lidergoak bat egiten duten egitasmoa Donostiako Zabalegi lursailean Kutxa sortzen ari den Ekogunearen baitan sortu da, eta Eusko Ikaskuntzak eta Cristina Enea Fundazioak ere babesten dute. Itsaso Olaizola egitasmoaren arduradunak azaldu dizkigu ardatz nagusiak.

Ingurumena babesteko beharraren aurrean, eta egungo gizartea jasangarritasunerantz bideratzea erronka handia izaki, eragile berrien premia ikusi dute egitasmoaren antolatzaileek. 18-29 urtera arteko gazteei eta, bereziki, ingurumenarekin sentsibilizatuta daudenei zuzendutako egitasmoa da. 2010ean antolatu zuten lehen edizioa, eta erantzun ona jaso ostean, bigarren edizioa urtarrilean jarri zen abian. Hogei bat diziplinetako 32 parte hartzaile daude aurtengo edizioan eta sei hilabetez ariko dira lanean.

Talde lana bultzatuz

Rockefeller Fundazio estatubatuarrak 1991. urtean abian jarri zuen Lead (Inspiring Leadership for a Sustainable World) proiektuan oinarrituta dago Gazte Ekoliderrak. Garapen jasangarriaren arloa eta lidergoa lantzen dituen nazioarteko formazioa da berau. Egitasmoa Euskal Herriko errealitate eta beharretara egokitu dutela adierazi digu Itsaso Olaizolak: “Eragile asko dago gurean hainbat ekintza burutzen dituztenak; talde ekologistak, feministak, euskalgintzako elkarteak... Elkarrekin proiektu bateratuak egitea ez da sarri gertatzen, ordea. Gazte Ekoliderrak programan hainbat diziplinatako gazteak ekintzara bideratu nahi ditugu, baina talde lanean”.

Trebatu, Ekin eta Izan

Gazte Ekoliderrak egitasmoak hiru fase ditu. Lehen fasea Trebatu izeneko trebakuntza aldia da. Garapen jasangarriari eta lidergoari buruzko ikasgaiak lantzen dituzte unibertsitateko irakasleen, erakundeetako ordezkarien, profesionalen, aktibisten eta mendizaleen eskutik, besteak beste. Ekologiaren dimentsio zabalean, hizkuntza-ekologiaren ikuspegiak ere badu tokia. Gero eta oihartzun handiagoa badu ere, ikuspegi berritzaile hori ez dago gizarteratuta. “Ekologia aztertzeko eta babesteko irizpideak eta ekologia beraren balioak, hizkuntzarentzat ere baliagarriak dira. Bioaniztasunak egun dituen galera arriskuen jatorri berak ditu hizkuntza aniztasunak. Adituek diote egun 6.000 hizkuntza inguru daudela, eta erdia baino gehiago mende honetan desagertuko direla. Askotan oharkabean pasatzen den gaia da hau, eta garrantzitsua iruditu zaigu honen berri ematea. Aurtengo edizioan, Soziolinguistika Klusterrak eskaini du ikastaroa, eta hizkuntza aniztasuna, hizkuntza banaketa eta hedapena, ukipen egoerak, homogeneizatze-arriskuak eta ekosistemen azterketa izan zituzten mintzagai”, adierazi digu Olaizolak. Hizkuntza ekologia praktiken adibideak ere ezagutu dituzte ikasleek. Batetik, Arizmendi Ikastolan lantzen ari diren Bazara programa, hizkuntza ekologia eta identitatea eraikitzen laguntzeko proiektua. Bestetik, Garabide elkarteak egiten duen lana ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek. Hizkuntza komunitate gutxituetako eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea da Garabideren lana.

Proiektua diseinatzen

Trebakuntza jasotzearekin batera, ikasleek proiektu bat garatu, diseinatu eta ezagutzera eman behar dute Ekin fasean. Partaide bakoitzak gustuko duen proiektua proposatzen du eta ondoren taldean  aukeratzen dira landuko diren proiektuak. Olaizolak jakinarazi digunez, helburua ez da proiektu bat egiten jakitea bakarrik, proiektu hori gizarteratzeko edota plano errealera eramateko tresna eta baliabideak ezagutzea ere ezinbestekotzat jotzen dute. Ondokoak dira iazko ikasleek landutako proiektuak: Mugikortasuna industriaguneetan, Aterpetxeak eta Ekobaserri Eskola barne dituen bidegorri-sare alternatiboa, Biztanleria ekoaktiboa bultzatzeko programa, Berderabiltzen (behin betiko produktuen eta berrerabilpenaren kultura sarea) eta Ez gaude berde (jasangarritasuna eta ekologia ardatz duen telebista saioa). Aurtengo ikasleek aurki erabakiko dute zein proiektu landuko dituzten.

Aitzol Martikorena, 30 urteko igeldoarra (Donostia), Gazte Ekoliderrak 2011 ekimeneko partaidea da. Ekologiaren inguruko gaiekiko beti izan du interesa, beste gazteekin elkarlanean egitasmoak bideratu ahal izatea aukera ona iruditu zitzaion, eta izena eman zuen ikastaroan. “Turismo jasangarriaren inguruko proiektua lantzea gustatuko litzaidake, edo gai honekin zerikusia duen bateren bat. Lan egiteko gogoa eta ilusioa badaukagu behintzat. Orain arte jasotako trebakuntzarekin pozik nago. Ikusiko dugu proiektuak aurrera ateratzen diren ala ez”. Izan ere egitasmo guztiek aurrera egingo duten bermerik ez dago.

Bukatutakoan ere lanean

Izan fasean, parte hartzaileek elkarrekin harremanetan jartzeko aukera daukate eta jasangarritasunaren alde lan egiten jarrai dezakete auzo, herri edo eskualde mailako egitasmoak landuz. Sarea deitzen diote horri eta bi edizioetako partaideak elkartzen dira. Sei hilabetetako lanaren ostean, gazteak Sarean antolatu eta elkarrekin ekiten dute modu autonomoan. Amaia Otazo donostiarrak iaz hartu zuen parte egitasmoan eta aurtengo edizioko koordinatzailea da: “Sarea deitzen diogun horretan, behin trebakuntza saioa amaituta, proiektuak proposatzen eta pentsatzen jarrai dezakete parte hartzaileek. Ez da, ordea, egitasmoak plazaratzeko plataforma bat bakarrik, jasangarritasunaren aldeko ekintzak elkarlanean bultzatzeko bilgunea baizik. Esaterako, Transition mugimenduaren inguruko hitzaldia antolatu dugu, Gipuzkoako parketxeetan habiak jartzeko egitasmoa bideratzen ari gara eta hainbat eremutan identifikatu ditugun jardunbide jasangarrien gida aurkeztuko dugu”.

Ekoliderrak hizketan

“Askotan iruditzen zait etorkizuna idatzirik balego bezala jokatzen dugula, ezer aldatu ezin bagenu bezala. Egitasmo honek erakusten dizu hori ez dela horrela, bakoitzak bere neurrian egin ditzakeela gauzak. Begiak irekitzeko baliagarria da egitasmoa”.
Amaia Otazo, Gazte Ekoliderrak 2010eko partaidea. Donostia, 1983 (Ingurumen Zientziak ikasitakoa)

“Bi hilabete dira ikastaroa hasi dela eta trebakuntza saioetan gai asko landu ditugu. Ekologiaren inguruko ikuspegi orokorra izateko ondo etorri zait. Bioaniztasuna eta hizkuntza ekologia gaiak landu ditut eta gauza berriak ikasi ditut. Lidergoaren gaia ezaguna nuen aurretik. Talde oso interesgarria dagoela iruditzen zait, lan egiteko gogoa duena. Orain arteko esperientzia oso positiboa izan da”.
Aitzol Martikorena, Gazte Ekoliderrak 2011ko partaidea. Igeldo, 1981 (Enpresen administrazioa eta Zuzendaritza ikasitakoa)
 


Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude