Emakumeen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zuten lehen aldiz. Borrokak iraun duen 100 urteko aldi honetan bizitzarekin eta gizartearekin konpromiso handia hartutako emakumeok mundu guztiko etorbide eta kaleetara irten gara oraindik baliatzea ezinezko egiten zaizkigun eskubideen eskaera eta aldarrikapena egiteko. Arlo politikoan, zibilean, ekonomikoan eta kulturalean baldintza berdinekin parte hartzeko eskubideari eman behar diogu garrantzia, baita sexuaren araberako edozein bereizkeria eta horren adierazpen argiena den indarkeria matxista errotik kendu beharrari ere.
Gaur, martxoak 8, oraindik ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu mundu zein toki-mailako datuek onartezinak izaten jarraitzen dutelako. Zehatzago, gure inguruan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun formala lortu bada ere, asko dugu oraindik ere lortzeko. Horrela bada, adingabekoen zaintzaren ardura, gehien bat, emakumeek dute eta erantzukizun horrek ez du, ez balorazio sozialik, ezta ekonomikorik ere.
Horiek horrela, ez da harritzekoa gero, murgildutako ekonomian langile gehienak emakumeak izatea, hiru emakume langiletatik batek aldi baterako kontratua edukitzea edo emakumeen batez besteko soldata gizonena baino % 20 txikiagoa izatea.
Aintzat hartzen ditut elkarteetan antolatuta dauden emakumeak geure eta komunitate guztiaren bizi-baldintzak hobetzeko funtsezko rola baitute; batez ere, auzoan, auzoak gizarte-mailan berebiziko garrantzia duelako eta etxeko mundu pribatuaren eta hiriko espazio publikoaren arteko zubia delako.
Emakumeok berdintasunezko gizartea aldarrikatu nahi dugu; hau da, familian, gizartean, arlo sozialean, politikoan, erlijioarenean zein lan-arloan baldintza berdinetan gizonak eta emakumeok baloratuak izan gaitezen berdintasunezko gizartea aldarrikatu nahi dugu. Lanbide-jardueran, familiaren arloan, zerbitzuetan eta baliabideetan partaidetza orekatua aldarrikatzen dugu, bizitza pertsonala, familia zein laneko bizitza modu egokian uztartzea ahalbidetzeko.
Horregatik, martxoaren 8 honetan, genero-berdintasunaren alde eta ekintza positiboen politikak garatzearen alde egiteko konpromisoa hartu duen Bilboko Udaletik eta emakumeen elkarteekin batera gonbidatu nahi zaituztegu Bilboko emakume eta gizon guztiok martxoaren 8a ospatzeko antolatutako jardueretan parte hartzera.
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.