Jakietan daukagu gure eguneroko pozoia

  • Frantsesezko ARTE katea ikusi ahal izateko zoria daukatenek, martxoaren 15ean daukate aukera ederra, iluntzeko 20:40ean: Marie-Monique Robin-en Notre poison quotidien (Eguneroko gure pozoia) eskainiko dute. Ikerketazko dokumental hau Le Monde selon Monsanto ahaztezinaren jarraipena dela esatea aski da.

notre-poison
ARTE katearen gunean Notre poison quotidien bloga lantzen du Marie-Monique Robinek, bertan itsatsirik dauka filmean erakutsiko duen irudi hau: kazetaria Jean-Marie Bony-rekin. Hau teknikari lanetan aritu da Probentza eskualdeko mahastizainen kooperatiba batean, eta garatu duen ez-hotgkin motako linfomaren jatorria egotzi diote urte luzez nekazariei banatzeko esku artean erabili dituen pestizidei. Nekazariena pozoiketa akutu bat da, dosi handiei lotua. Filmak, hortik abiatuta, aztertzen du nork, zergatik eta nola definitu dituen pozoi horietatik gainerako herritarrok egunero irentsi eta jasan omen ditzakegun dosiak. Erabakitzaileok dira Ulrich Beck soziologo alemanak "gehienezko kopuruen aztiak" izendatu dituenak Arriskuaren gizartea liburu famatuan: "Zientzialari-azti horiek lejitimatzen dituzte haizea, ura eta elikaduraren kutsadurak, eta landareen, animalien eta jendeen gainbehera".

Bizi itxaropena jaisten hasiko da    laster herrialde garatu deituetan, iragarpen gogor hori entzungo zaio dokumentalean Linda Birnbaum doktoreari, National Institute of Environmental and Heath Sciences erakundeko zuzendariari, Notre poison quotidien filmean. Hori kalkulatzera darama eritasun kronikoak, kantzerrak, gaitz neurodegeneratiboak, ugalketari lotutakoak, obesitatea, diabetesa eta gaixotasun autoimmuneak nola ugaritu diren ohartzeak. Bigarren Mundu Gerra osteko belaunaldiak pozoi artean bizi direlako, amaren sabeletik hasita.

Ikusi beharreko filma izango da. Ingurumeneko eta elikagaietako pozoiek giza osasunean eragiten dituzten kalteez dokumental ugari egin dira. Honakoa, ordea, Le Monde selon Monsantoren egileak sinatzen du, Marie-Monique Robinek (Frantzia, 1960), eta horiek hitz handiak dira.

Monsantori buruzko best sellerraz gain, ikerlan inportante haboro plazaratua du. Voleurs d’yeux (Begi lapurrak) dokumentalean giza organoen lapurreta eta trafikoaz aritu zen, Escadrons de la mort, l’école françaisen azaldu zuen Algeriako gerran militar frantsesek metatutako esperientzia nola esportatu zuten gero Hego Amerikako diktaduretara eta bestetara. Eskandaloa eragin zuen Frantzian, eta Argentinan militar batzuen epaiketara deitu zuten Robin, lekukotasuna eskaintzera.

Urtarrilean ikusi ahal izan zen Notre poison quotidien Miarritzeko FIPA zinemaldian. Geroztik Belgikako RTBF katean eta Suitzako TSRen erakutsi dute, gehi Frantziako zenbait hiritan –tartean Bordele ondoko Bèglen– aurkeztu da eta martxoaren 15ean emango du ARTE telebistak.

Le Monde selon Monsanto dokumentalak azaldu zituen kimikagintzari lotutako agroindustriaren barrunbeak. Tartean zekarren ideia nagusi hau: genetikoki aldatutako landare mota berriak funtsean dira beren baitan pestizidak ondo hartu ditzaketen izakiak. Film berrian egileak jakin nahi du ea zer nolako eraginak dauzkaten pestizida horiek gure osagarrian.

Bere produktuen toxikotasuna Monsanto konpainiak mende batez nola ezkutatu zuen ohartu ahala, galdera berriak sortu zitzaizkion Robini: “Monsantoren jokabidea salbuespena ote da industriaren historian? Nola daude araututa Bigarren Mundu Gerratik gure ingurumena inbaditu duten 100.000 molekula kimikoak? Ba al da loturarik produktu kimiko horien eta, Osasunaren Mundu Erakundeak dioen moduan, herrialde garatuetan ikusten dugun gaixotasun kroniko saihesgarrien artean?”.

Erantzunen bila bi urteko lana egin du Robinek. Hori bai, soilik elikadurarekin zerikusia duten gai kimikoetan arakatu du, bestelako pozoiak –ingurumenari dagozkionak, kimikoak eta gainerakoak– bazter utzi ditu. Liburu eta argitalpen zientifikoetan arakatzeaz gain, toxikologian, biologian eta legezko arauetan aditu diren sorta batekin mintzatu da.

Dosi jasangarrien gezurra

Egunero gizarte industrializatuetan ahoratzen ditugun jakietara pozoiak iristen dira pestiziden, gehigarri edo aditiboen eta jakiak biltzeko plastikoen bidetik. Kimiko horiek pozoi kutsagarriak dira? “Substantzia horiek arriskurik ez balute –erantzuten du Robinek– ez genuke horiek zertan arautu beharrik”.

Horien arriskuak aztertu eta arautzeko agentziak sortu dira azken mende erdian mundu aurreratuan. Agentziok finkatzen dituzte gai kimiko batetik egunean zenbat hartu dezakegun, Eguneko Dosi Onargarria (EDO) delakoa. Hain zuzen EDO horiek nola definitu diren aztertzen denbora asko eman du Robinek, nozitzen dugun kutsadura orokortuaren gakoetako bat horretan datzalakoan.

Brighton-eko uniberstitatean Zientziaren Politika irakasten duen Erik Millstonek adierazi dio kazetariari: “Erabaki arbitrario baten emaitza da, gero kontzeptu sasi-zientifiko bihurtu dena industrialei aitzakia emateko eta politikoak babesteko, adituen atzean ezkutaturik. Eguneko Dosi Onargarria izeneko asmakizuna behar zuten gai kimiko toxikoak usatzeko eskubidea zutela erabaki dutenek”.

XVI. mendean Parazelso mediku suitzarrak esandakoa famatua da: “Dena eta ezer ez da pozoia: dosiak egiten du pozoia”. Medikuntzan eta toxikologian asko aipatu da, erabilpen praktiko asko atera zaizkio. Baina adituek erakutsi diote Robini dogma hori ezin dela usatu pozoi modernoekin. Pozoiok egunero barneratzean pilatzen joaten direlako, eta, bestalde, pozoi mordoxka bat sortzen duten “cocktail eragina” oso inportantea delako.

Azken 60 urteotan nekazaritza industrialean erabiltzen diren gai fitosanitarioak sustraian gerrarako sortutako gasen aldagaiak dira. Lehen Mundu Gerran gizonak hiltzeko usatutako gas klorodunetatik sortu ziren gero DDT eta gainerako gai organoklorodunak. Ondoko urteetan gerrarako gai organofosforodunak asmatu ziren, eta militarrek usatu ez zituztenez, nekazaritza kimikorako birziklatu zituzten.

Horiekin igurtzitako landare, fruitu eta aleak herritarrok kezkarik gabe jan ditzagun asmatu zuten Eguneko Dosi Onargarri famatua. Pozoi bakoitzean dosiak nork nola definitu dituen eta horien erabilera nork nola kontrolatzen duen ikertu du Robinek. Filmaren aurrerapenean eta egileari egin zaizkion elkarrizketetan iragartzen denez, dosi horiei buruzko informazio guztia industria kimikoak kontrolatzen du, hasi eta buka.

Filmean tarte zabala dute nekazariek. Hauek eguneroko lanean kopuru handitan iresten baitituzte gero gainerako herritarrok elikagaiekin ahoratuko ditugun pozoiak. Ikusle asko harrituko dira jakingo dutenean Mutualité Sociale Agricole izeneko aseguroak lanbideari lotutako gaixotasuntzat aitortu dituela laborari batzuek dauzkaten eritasun larri batzuk, tartean kantzerrak eta Parkinson gaixotasuna.

Beti lekuko bila, izen eta abizenez aipatzen dira dagoenekoz Frantzian epaileek pestizidekin zerikusia zutelakoan lanbide eritasuntzat aitortu dituztenak. Horietako bat zen Yannick Chénet, berriki hila eta Marie-Monique Robinek filma dedikatu diona.

Chénetek hirurogei hektarea gari eta sei hektarea mahasti lantzen zituen, Charente Maritime eskualdean. Leuzemia mieloide bat garatu zuen, borroka luzeen ondoren epaileek berretsi zutenez, bere laboreetako xomorroak akabatzeko erabiltzen zituen pozoietan zegoen benzenoaren eraginez. Oso ahulduta zegoela,  2010ean parte hartu zuen arrazoi beragatik gaixo dagoen beste baserritar baten, Paul Françoisen, omenezko ekitaldian, Ruffec herrian.

Paul François honen semeak maskuriko kantzerra omen du. Medikuak esan die “mahastizainaren eritasuna duela”. Alboko kalte bat.


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude