Eskualde oso baten musika erakusleihoa

  • Ordiziako Gaztetxea ::25 urte bidea egiten!

    autoekoizpena

    iraupena :: 2h 3´

    prezioa :: 5€

ordiziako gaztetxeko asanbladako kideak
Ordiziako Gaztetxeko asanbladako kideak
Lan erraldoia egin dute Ordiziako Gaztetxekoek Goierriko atzoko eta gaurko 45 talderen kantak prezio sinbolikoan saltzen den CD bikoitzean batzeko. Belaunaldiz belaunaldi Gaztetxeak ateak zabalik izan ditu eta gauza bera egin dute bilduma hau osatzeko. Badira talde ezagunak: Potrotaino, Fist Fucking, Animese Martinez, Brigada Criminal, Hell Beer Boys, Milkshake, Geroh eta Fiachras, esaterako. Baina baita bestelako asko ere, eta estiloetan punk-Oi!, ska, noise-pop, rock kaletarra, crust-a, hard-rocka, post-hardcore, stoner, bakarlariak, hardcorea, punka, pop-rocka, metala eta bluesa ere aurki daitezke. Horrez gain, jakina, Laket taldeak urteurrenerako espresuki idatzitako kanta, Mulambo batukadari eta Pirritx eta Porrotxen laguntzari esker, kutsu dantzagarri eta itsaskorra gehitu diona.
Iker - Ordiziako Gaztetxeko asanbladako kidea
"Leku askea izan da gaztetxea betidanik, aukerak eman dituena"

Noiz bururatu zitzaizuen halako bilduma egitea?

Joan den urtean hasi ginen Gaztetxearen 25. urtemuga antolatzeko ideiekin. Horien artean DVDa, liburua eta honako CD bikoitza prestatzen hasi ginen. Hasiera batean Gaztetxean jo zuten taldeak sartzea pentsatu genuen, baina azkenean Goierriko talde guztiak gonbidatzea erabaki genuen eta 45 taldek baiezkoa eman dute. Batzuk argitaragabeko kantak dira, beste batzuk ez; batzuenak guk geuk grabatu ditugu eta beste batzuek euren kabuz egin dute.

Argi zenuten Laket taldeak egin behar zuela urteurrenaren kanta? Nolako kanta nahi zenuten, mezua erraz helarazteko moduko abesti parte-hartzailea?

Hasieran ez genuen abesti konkretu baten beharrik ikusten, azken finean parte hartu duten talde guztiekin lortu baitugu mezua zabaltzea. Gerora, Laketengana jo genuen abestia egingo ote zuten galdetuz, baina ez genien ezer zehatza eskatu. Eta honako hau egin dute Goierrin oso ezaguna den Mulambo batukadaren eta Pirritx eta Porrotxen kolaborazioarekin.

Asko izan dira 25 urtetan Ordiziako Gaztetxetik pasa diren musika taldeak, ezta?

Bai, musikarentzat leku askea izan da Gaztetxea betidanik, aukerak eman dituena, kontzertuak kalean antolatu dituena, frontoietan, tabernatan, txosnatan… Baina 25 urteotan musika taldeez gain, beste pertsona asko ere pasatu dira Gaztetxetik asanbladaz asanblada eta 25 urte bidea egiten! leloa Gaztetxearekin era batera edo bestera harremana izan dutenei zuzendua dago.

Gaztetxe eta gazte asanbladek gorabehera asko izaten dituzte. Zein da gaur egungo egoera? Sasoitsu dago OGA?

Zikloak daudela egia da, baina orokorrean Gaztetxean ibili diren gehienek, bertan edukitako esperientzia betiko dela diote. Adin ezberdinen arteko harremanak zaindu beharrekoak dira, eta orain ilusioa badugula esan beharra dago.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude