Stockholm, 1973ko abuztuaren 23a. Jan Erik Olsson, baimenarekin kalean zegoen presoa, Kreditbanken banketxeko Norrmalmstorgeko bulegoan sartu zen lapurreta egiteko asmoz. Polizia berehala iritsi zen, baina Olssonek tiroz eraso zien. Lapurretagileak lau pertsona bahitu zituen sukurtsalaren barruan, eta honako eskakizun hauek egin zituen: Clark Olofsson lagunari banketxean sartzen uztea –baldintza hori onartu egin zuen poliziak–, hiru milioi koroa (340.000 euro inguru), bi errebolber, balen aurkako atorrak, kaskoak eta auto bat.
Bi lapurren eta negoziatzaileen artean hainbat tirabira izan eta bezperan polizia barruan sartzen saiatu eta gero –goiko argazkia orduan egin zuten–, abuztuaren 28an gasez eraso zituzten. Ordu erdi geroago, bahituak askatu eta errenditu egin ziren. Sei egun horietan, lapurrek eta bahituetako batek Olof Palmerekin hitz egiteko aukera izan zuten eta Kristin Enhmark bahituak bere haserrea adierazi zion Suediako orduko presidenteari, lapurrei bahituekin batera ihes egiten uzten ez zietelako. Epaiketan ere bahituek akusatuen alde deklaratu zuten, haiekin seguru sentitzen zirela eta beldurra polizien jarrerak eta erasoek eragin zietela esanez. Olssoni hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta Olofssonen aurkako karguak kendu egin zituzten.
Ez zen bahituek bahitzaileenganako enpatia sentitzen zuten lehen aldia, baina jokaera horri orduantxe eman zion izena Nils Bejerot kriminologo eta psikologo suediarrak: Stockholm sindromea.
Handik 23 urtera, 1996an, alderantzizko jokaerari, bahitzaileek bahituekiko enpatia izateari, alegia, Lima sindromea esan zitzaion, Tupac Amaru Mugimendu Iraultzaileko hamalau kidek ehunka pertsona Peruko hiriburuko japoniar enbaxadan bahitu zituztenean. Baina, kasu horretan, bahitzaileek ez zuten ustezko enpatia horren lekukotasuna eman, Peruko armadak guztiak hil baitzituen.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).