Ez al da makiavelikoa gurasoei dirua kentzeko haurrak liluratzea?
Denok nahi dugu gure seme-alabak eskuzabalak, lagunkoiak, iaioak, gaituak eta jatorrak izatea, baina zer eskaintzen diegu? Materialki hobeto hornitzen ditugulako hobeto hezten ditugula uste dugu?
Zuk ere lehengo haurrak beste kasta batekoak zirela esan behar didazu?
Lehengo eta gaurko umeak konparatzen ibili beharrean, inork pentsatu al du lehengo eta gaurko gurasoak alderatzea?
Badakizu, ez dira gauza bera pailazo hezitzailea eta hezitzaile pailazoa…
Hasierako esketx batean arrautzak puskatzen genituen. Primeran pasatzen genuen baina bizitza guztia arrautzak puskatzen pasa behar ote genuen galdetu genion geure buruari. Kontua ez da besteek nola ikusten duten zure lanbidea, zuk nola ikusten duzun baizik.
Jakingo bazenu zein ederki geratu zaizun.
Pailazo, kale garbitzaile, zerbitzari edo politikari izan, lan guztietatik aportatu daiteke zerbait. Gure lana ez dagoela baloratua? Zein beste lanbidetan pasatzen duzu ordubete eskerrak jasotzen eta muxuak banatzen?
Pailazo nazionalak zaretelako da hori!
Errealitate ukatu batean bizitzeak txuri-beltzean bizitzeko arriskua dakar, eta guk, alaitasun, maitasun eta goxotasunetik koloreak eskaintzen ditugu, ilusioak. Zergatik uste duzu abenturak bizitzea urteak betetzea baino garrantzitsuagoa dela bizitzan?
“Ari, ari, ari... Porrotx lehendakari!“.
Jerusalemgo alde zaharrean Spiderman, Bob Esponja eta gainontzekoen irudiak daude. Denak elkarren fotokopiak bagara zer eskainiko diogu elkarri? Euskal Herriak ez al ditu bere erreferenteak behar? Euskal Disney-a sortzera goaz!
Merchandising-a egitera zoaztela, alegia.
Zer erreferente ageri dira gure haurren pijama eta motxiletan? Zergatik ez du izango euskarak markarik beharrezko produktuetan? Gaiak granoak sortzen dizkit, baina konplexurik gabe heldu behar diogu, marrazoak izan gabe, eskrupulu handiz.
Herri honetan granoak besteen arrakastak sortzen dituela ahaztuta, ala?
Kritika zentzuzkoak eta eraikitzaileak soilik hartzen ditut aintzat. Gainontzean, onerako bada ere, gutaz hitz egitea da garrantzitsuena, gaizki esaka ariko direla ziurra da eta.
Bai, bai, ez nizun esan nahi baina Interneten zure izena foro polizialetan ageri da beste inon baino gehiago.
Gure garaian negar egin genuen, baina gure lanean sakonduz eta gatazka honen konponbidean gure aportazioak eginez erantzuten saiatu gara. Gure saioetara kolore guztietako jendea dator, baita PPkoa ere, eta eurentzat ere ari gara lanean.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).