argia.eus
INPRIMATU
E-mail helbide alternatiboak spamari aurre egiteko

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko otsailaren 23a
zientzia eta teknologia

Hotmail mezularitza elektroniko ezagunak proposatu du norberak duen e-postaz gain, harekin lotutako beste bost sortzea. Helbide horiek helbide nagusiaren erabat desberdinak izan daitezke eta foroetan, sare sozialetan edo denda birtualetan erabil ditzakegu. Gure posta elektroniko nagusia arestian aipatutako leku publikoetatik at mantenduko dugunez, spama helbide nagusira bideratzeko aukerak gutxitu egingo dira, eta gehienak helbide alternatiboetara birbideratuko dira. Posta alternatiboetako batera spam gehiegi iristen bada, ezabatu eta kito!


Gehiegikeriak saihestu ahal izateko, urtero e-mail nagusiari lotutako bost helbide baimentzen dira asko jota, eta eragiketa hori guztira hamabost helbide sortu artean errepika daiteke.


Hotmail ez da bide hau hartu duen enpresa bakarra, Google eta Yahoo enpresak ere horretan ari baitira.